Orkestra zuzendariaren sekretua

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2023-05-07 19:20

Musika kritikariak orkestra zuzendariaren grina goraipatu zuen. Kontzertu hartan, adierazkortasun berezia erakutsi zuen, eta orkestrak emanaldi gogoangarria eskaini zuen.

Inor ez zen konturatu zergatiaz: zuzendariak batuta egundo ez bezala mugitu zuen, ezohiko indarrez, bueltaka zebilkion euli gogaikarri hura akabatzeko.

Bernardo Kapanaga


Utzi iruzkina: