Txistu y Tamboliñ

-Esan didate makila bat eramaten duzula gelara -esan zion zuzendariak irakasleari. -Halaxe da. Astakeria galantak esaten dituzte eta... -Ez duzu uste gogorregia zarela? Gure eskolan debekatuta dago ikasleak jotzea. -Ez jauna, nik ez ditut ikasleak jotzen: ikasleren batek astakeria bat esaten duenean neure burua zigortzen dut, irakasle txarra izan naizelako. Bernardo Kapanaga


Errusiar panpina zabaldu eta barruan beste bat zegoen, eta haren barruan beste bat, eta haren barruan beste bat, eta haren barruan beste bat... Txikiena zabaldu eta, handik barrutik, errusiar armadako soldadu bi atera ziren. Bien artean harrapatu eta bertan sartu ninduten. Ordutik hantxe nago, errusiar panpinen tripan. Bernardo Kapanaga      


Lotan zegoenean, jeneral hark bataila guztiak irabazten zituen.  Bernardo Kapanaga


Munduko mugazainen elkarteak, bere azken batzarrean, gobernuz kanpoko erakundea sortzea erabaki zuen: Mugarik Gabeko Mugazainak (MGM). Munduko liskarrak konpontzeko asmoarekin, istilu eta gatazkak zeuden txoko guztietara hasi ziren joaten, eta borrokan zirenen artean kokatzen ziren. -Hemen muga bat jarri dugu. Ea, paperak! -esaten zieten liskartiei, eta egundoko traba burokratikoak jartzen zizkieten. -Horrela ez dago borrokatzerik! -kexatzen ziren liskartiak, eta, etsiturik, nor bere etxera joaten zen. Mugarik Gabeko Mugazainen ekimena arrakastatsua izan zen: denbora laburrean, munduko g...


Patxikontra

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2023-06-04 13:40

Patxikontra deitzen diote: oroz gain, aurka egitea gustatzen zaio. Guztiei kontra egitearren, prest legoke esateko Lurra koadratua dela. Jakina, negazionista porrokatua da: ez dago txertorik haren kontrakotasun sistematikoa osatuko duenik. Aurreko domekan bere negazionismoa muturrera eraman zuen. Herriko futbol-taldearekin ligako azken partida jokatzen zebilela, arbitroak penaltia pitatu zuen haien alde. Denbora agortuta zegoen, eta, gola sartuz gero, txapelketa irabaziko zuten. Entrenatzaileak Patxikontrari esan zion penaltia jaurtitzeko. Denek esan zioten ezkerrera botatzeko; horixe zio...


"Ahotsa ez izatea kaltegarria izan daiteke". Horixe pentsatu zuen barraskiloak zapata baten zolak zerua estali zionean. Bernardo Kapanaga


Nire maitasuna pantailatik ihes egin zuen filma da. Pasabidetik urruntzen ikusi nuen burlazarrean. Beste baten besoetan jausi zen ni izorratzeko besterik ez, haren ezpainak musukatu zituen nireak lehortzearren besterik ez.   Nire maitasuna geltokirik ez geraldirik gabeko trena zen. Hurbiltzen ikusi nuen leihoak burlaka zebilen jendez mukuru. Sama jarri nuen errail hotzean eta trena errailetatik atera zen ni aforratzeko besterik ez, ni hiltzea ere ez zuen desio.   Nire maitasuna hasierarik gabeko abestia zen. Besteen belarrietan entzun nuen burlaka. Hurbildu n...


Epaitegira eraman zuten jeinua, kate astunekin lotuta. Hari begira, emirrak haserre zirudien. -Gure seme nagusiak salatu zaitu. Iruzur egin diozu. -Barka beza berorrek, baina ez da hala. Berak gurari bat eskatu zidan, eta nik bete egin nuen. -Lotsagaldu halakoa! Gudan galdutako hankaren ordez beste bat jartzeko eskatu zizun, eta zer egin duzu? Bai, hanka bat eman diozu, baina bestea baino metro bat luzeagoa! -Gaztigatu nion beste jeinu bati eskatzeko. Ni daborduko zaharra naiz, eta ahalmena galdu dut. Berak zera erantzun zidan, burua moztuko zidala uko egiten banion. Ez zidan aukerarik ...


Poeta hark aitaren egiten zuen poema bat idazten hasi baino lehen. Horrek ez zion askorik laguntzen: ez zegoen amaren alabarik haren poesia ulertzen zuenik.   Bernardo Kapanaga


Argirantz

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2023-05-29 15:17

Azken egunetan areagotu egin zitzaion egonezina: itolarri moduko bat sentitzen zuen, toki ilun eta ulertezin hura abandonatu behar zuela esaten zion barneko ahotsak, eginak zituela han egin beharrekoak. Itolarria gero eta latzagoa zen. Artegaturik pasatu zituen azken orduak, baina, halako batean, argi bat ikusi zuen tunela zirudien barnebide baten amaieran, eta harantz jo zuen, senak gidatuta.  Toki ilun eta heze hartatik ihesi, garrasiak entzun zituen. Ikarak bihotza bortizki kolpatzen bazion ere, ez zegoen atzera-bueltarik, kosta ahala kosta tunel amaieraraino heldu behar zuen argi...


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak