Nagore Irazustabarrena 2427. alea ARGIA, 2014-09-07 300 espartarren heriotza Termopiletako guduan, 300 (2007) filmaren arabera. Berez, 298 hil ziren guduan, baina beste biek ere ez zuten luzaroan iraun. Espartar erregearen guardiek 29 urte izan zitzaketen gehienez, eta baldintza hura betetzea erraza zen. 30 urte bizirik betetzea askoz zailagoa zen haientzat. (Legendary Pictures) Grezia, K.a. 480ko iraila. Leonidas erregea buru zuten 300 espartarrek Xerxes I.aren pertsiar armada geldiarazi zuten, ahaleginean guztiak hil bazituzten ere. Mitoak 300 gudari...


BERRIA egunkarian ekonomiari eskainiriko UDAKO SERIEA (2014): Ekonomia atzerako ispilutik   Atal bakoitzean, gairik gai, garai ezberdinetan jartzen da fokua. Hemen antzinateari dagozkionak jasota daude. Osorik irakurtzeko sakatu atalaren izenburuan.   I.- Historiako finantza krisi nagusiak (Jon Fernandez, 2014-VII-20) Historiako liburuetara joz gero, bistan geratzen da egungo arazo ekonomiko gehienak gizakia bera bezain zaharrak direla. Diru kontuetan ere, harri berean behin eta berriz behaztopatzen da gizakia. K.o. 33.Tiberioren pizgarriakZaharrak berri ekonomian ere. Krisi...



Itziar Ugarte Irizar ARGIA, 2014-07-29 1    0 Datu errealetan oinarritu uda Arrieta fikziozko istorioa eraikitzeko. (Arg.:Gaizka Iroz/eke.org) Argiaren alaba eleberria kaleratu du Yolanda Arrietak, Bizenta Mogelen Ipuin onac liburuaren egilearen bizitzan oinarrituta. Idazlearen ibilbidea arakatu eta gaurkotasunean kokatu du Arrietak, “historia fikzioaren bidez moldatuz”. Hendaiako Nekatoenea idazle etxean egindako egonaldian idatzi du nobela. 2012an euskal idazle klasikoak ezagutarazteko egitasmoan hasi zen Arrieta. Berriak jaso duenez, hasiera ba...


    'Argiaren alaba' nobela kaleratu du Yolanda Arrietak, 'Ipui onac'-en egilearen bizitzan oinarrituta. Yolanda Arrietak Hendaiako Nekatoenea etxean egindako egonaldian idazti zuen Argiaren alaba liburua. GAIZKA IROZ BERRIA, 2014-07-29 / Ane Urrutikoetxea XVIII. mendean gutxi ziren euskaraz idazten zuten idazleak; garai hartan ez zegoen euskaraz idazteko norma ofizialik, baina badira denboran iraun duten hainbat testu. Horietan ezagunenetako bat Juan Antonio Mogel Urkizaren (Eibar, Gipuzkoa, 1745-Markina, Bizkaia, 1804) Peru Abarca da. Mogelek euskarazko lehen nobela ida...



FOBIEN LIBURUA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-07-14 14:33

Karlos Linazasoro BERRIA, 2014-VII-14 Idazle oparoa da Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962): ia berrogei liburu idatzi ditu. Gainera, eroso aritzen da nola genero batean hala bestean. Heriotza, absurdoa eta gizakiaren krudelkeria izan ohi dira haren historiako protagonista nagusiak, sarri umore beltzez eta ironiaz lagunduak. Aurten bi liburu kaleratu ditu jada: Alferrik ez balitz (Elkar), mila aforismoren bilduma, eta A zer lau elementu! (Pamiela), gazteentzako poesia liburua. ______________________________________________________________________________________ ACROPHOBIA Fobia mota hau a...


TABERNAN (III)

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-07-13 19:14

BERRIA, 2014-07-11 / Angel Erro Joaten hasita nagoen tabernan garagardoarekin batera mokadu bat ateratzen didatenean ehuneko txiki baina adierazgarri batean zoriontsuagoa naiz, kezkarik ezetik datorren zoriontasun lausoa, eta Carmina Burana direlako batean abestutakoaz oroitu ohi naiz: In taberna quando sumus / non curamus quid sit hummus. Hau da, «tabernan nagoenean ez naiz kezkatzen zertaz egina dagoen barbantzu edo txitxirio oreaz, sesamo haziez, limoi urez eta oliba olioaz egindako marokoar jatorriko jaki tipikoa, orain gurean pintxo moduan nahikoa modan jarri dena». Buzti...


NAUFRAGIOA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-07-13 19:08

  BERRIA, 2014-07-10 / Angel Erro Hau idazten dudan egunaren bezperan, gauez, Iruñean milaka gazte, eta ni tartean, gugandik kanpo gertatzen ari zenaz ezjakinean ginen bitartean, Gazan Israelek eraso bortitz bat abian jarri zuen, 160 eraso, 24 orduz gutxienez 22-25 hildako, 22-25 pertsona hil, eragin dituenak (zifrak ez datoz bat), eskualdea —horretan bai datoz bat gehienak— infernu bilakatu dutenak. Nire ez enteratze honetaz lotsatuta nago orain. Baina munduan, hurbil eta urrun, asko dira Gazan gertatzen ari denaz enteratu nahi ez dutenak eta horretan lan —a...