HOMERO EMAKUMEA OTE?

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2008-06-16 19:50
1

Arrastoak , Nagore Irazustabarrena (ARGIA, 2006-X-15)

HOMERO bizar zuriko poeta itsu moduan irudikatu ohi da, baina bere nortasunaren frogarik ez da gaurdaino topatu, bere biografia orri zuria da. Non jaio zen, bere benetako izena zein zen, pertsona erreala ote zen eta berari egotzi ohi zaizkion obrak pertsona bakar batek idatzi ote zituen eztabaidatu da, besteak beste, luzaroan.

Andrew Dalby historialari eta hizkuntzalari britainiarrak irailean liburu bat argitaratu du, rapsoda greziarraren sexua zalantzan jarriz. Orain arte gizonezkotzat hartu da Homero, baina Dalbyk bestelako iritzia du: bere ustez, Iliada eta Odisea emakume batek idatziak dira, Ā«istorioak gizonezkoen ikuspuntutik aldentzen den angelu batetik kontatzen dituelako, sakontasun handiagoz, eta emakumezko pertsonaien sentimendu eta arrazoiak hobeto ulertzen dituĀ».

Lost Hawk

Lost Hawk 2008-06-17 12:40 #1

Hasteko, euskal literaturan ere antzekoa dago, Milia Lasturko koplekin, baina areago Garibaik dioskulako hori usaia zela. Badago Aragoiko kortean bertsolari bati erreferentziaren bat, baina seguruena emakumezkoa izan da literaturaren bidetik euskal tradizioaren transmisio katenbegirik garrantzizkoena. Nik uste dut euskal literaturak (herria kontsumitzen zenak) izan zuela gizontze bat xviii mendean, hain zuzen domestikatu gintuztenean; xviii mendean jaioko da euskal prosa, apaizen sermoien bidetik, eta batez ere misio-kanpainak egiten zirenean.<br>Beste gauza da seguruena, Homerok tradiziotik jaso eta bertsolarien moduan atonduko zituela hizkuntza zatiki prefabrikatuak; idatzi, ez dakit, baina egingo nuke idazteak eta sorkuntza momentuak urrun daudela elkarrengandik. Bide hau hartu zuten kritikari marxistek, eta egun, ondino, batzuk-batzuk Aristoteleren tradizioaz hitz egiten dute Aristoteleren gainean bainoago. Bide hauxe bera hartu zuen Arestik Barrutiaren _Acto para la Nochebuena_ komentatu zuenean; hau da, idazlea herriko eskribaua izango zen eta aldiz barregarria benetako bertsolaria... Ez dakit, kasu honetan apur bat lar egiten zait.<br>Baina Homeroren kasua uste dut argiagoa dela, zeren, bestalde oso diferentea da Sapho baten poesiatik.<br>Hor interesgarria litzateke noraino dauden erretorikak eta esan-moduak aztertuta; hau da, normalean identifikatu izan da epika maskulinitate bategaz, eta lirika femeninoarekin, baina agian lokarri ustez zuzen hauek ber begiratu beharko genituzke<br>


Utzi iruzkina: