Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute ALEA 2018-03-18    Paquita Saenz de Urturi arkeologoa. E.U. Herrialdea desmuntatuko luke Paquita Saenz de Urturi arkeologoak, gordetzen dituen altxorrak bistara jartzeko. Arkeologiaren landa-lana maite du, herriz herriz ibiltzea hondakinak lokatz artetik ateratzen. Arabako arkeologian izan den aurreneko emakume profesionalen taldekoa da Paquita Saenz de Urturi Rodriguez (Apodaka, 1950). Hemeretzi urterekin parte hartu zuen lehenbiziko aldiz indusketa batean, eta ordutik ez da gelditu. Azken berro...


Artikulu zeharo interesgarria egin du Manex Agirrek azken Jakin aldizkarian. Arabako euskalgintza izan du hizpide, euskalgintza periferikoa eta bazterrekoa, antza. Baina gero eta argiago daukat periferiatik etorriko dela etortzekotan berrikuntza.   Kapital publikotik hiztun komunitaterantz jarri dio Manexek azpi-izenburu artikuluari. Euskalgintzaren erradiografia egin du eta etorkizunerako gako batzuk zirriborratzen saiatu da. Eta lortu du, nire ustez. Berariazko euskalgintzaz aritu da batik bat. Baina bide batezko euskalgintza ere aipatu du (Gasteizko Gaztetxea, Bertsozale elkartea e...


Arabako bertso eskoletako gazteak aztertu ditu Manex Agirrek bere Hizneteko sakontze egitasmoan. Erdalguneko bertso-eskolek euskararen biziberritzean duten eragina ikertu nahi izan du. Eta lan zeharo interesgarria ondu du, ezinbestez irakurri beharko luketena gazteen artean euskara sustatu nahi dutenek.   Ez dut egingo lanaren laburpena. Lana goitik behera da interesgarri-eta. Lanetik hartu ditudan aipu batzuk baino ez ditut ekarri nahi. Xabi Paya: Bertso eskolan, beste leku batzuetan pausu dena (euskara), hemen ezinbesteko baldintza da, euskara da bidea, ez helmuga. Bertsolaritzak h...


Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko , diru bilketa kanpaina abian jarri dugu gaur goizean. 28 egun ditugu helburua betetzeko. Mezu honen bidez, kanpainan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, zuen kolaborazioa aldez aurretik eskertuz bihotz bihotzez. http://euskadi.goteo.org/project/zu-gabe-ezin egin dezakezue zuen ekarpena eta babesle txapa, katilua edo kamiseta lortu.   Edozein zalantza izanez gero edo laguntza behar izatekotan deitu edo idatzi mesedez.  Eskatu duzuen bezala, hona hemen EKARPENA NOLA EGIN PDF.     KANPAI...


Abenduaren 21ean, urtero bezala, Santo Tomas ospatuko dugu Zaldiko Maldiko elkartean. Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate egunean, ospatuko dugu. Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean arratsaldeko 7etatik aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean. Giro aparta izango dugu,lagun artean ospatzeko. Txistorra, musika, zozketak, abestiak .... Aukera paregabea beste mintzakide taldeak ezagutzeko eta euskara praktikatzeko. Ezinbestekoa dugu dena-dena prestatzeko aldez aurretik jakitea zenbat lagun gutxi gora behera pa...


Garaiak latzak dira herrigintzan, auzogintzan eta kulturgintzan gabiltzanontzat. Eta Arabako bertsozale elkarteko egoera ere ez da samurra. Atxikimendu bilketa martxan dago gainera. Hala ere, 33. azatza Arabako bertsozale elkarteari buruzkoa egin nahi nuen egoera horren latza zenik jakin gabe. Eta asmoak aurrera darrai.Araba zazpigarren alaba izan da eta da gure herrian. Eta bertsotan ere hala da. Hala ere, azken urte hauetan arabarrek bertsogintzan egin duten lana itzelezkoa da. Ia eskualde guztietan daude bertso-eskolak (Aiaran, Gasteizen, Lautadan, Kanpezu inguruan, Zuialdean eta...


Aunque en este blog nos ocupamos principalmente de asuntos relacionados con el TAV en Sakana, y por extensión en Nafarroa, hoy traemos por aquí cosas que están pasando bastante cerca, en la muga de Araba y Gipuzkoa.La carretera Aramaio-Arrasate/Mondragón, A-2620, está cortada desde el viernes 29 de enero de 2010 por un desprendimiento provocado por las obras del Tren de Alta Velocidad (en el enlace hay fotos y mas información. En este otro hay también un vídeo). Los coches se desvían por los barrios de Suña, Untzilla, Zabola y Azkoaga, alargando su viaje 6 kilómetros por pistas de montaña. ...


Aurreko aste santuan Arabara egin genuen osteratxoa koadrilako zenbaitek. Egia esan, Araban oso gutxitan izan gara osteratxoak egiten. Gauzak horrela, Valderejora egin genuen txangoa. Arabako ekialdean dagoen Parke Naturalera alegia Burgosekin mugan. tagzaniapasteRibera map Parke Naturala  ibar zabal batean kokatzen da haitzez inguraturik. Klima trantsiziozkoa da Atlantiko eta Mediterraneo artekoa, uda beroekin eta elurte ugariko neguekin. Honek klima bietako espezieen bateratzea eskaintzen dio Parkeari: orkatzak, basurdea, putreak, salamandrak, igelak, tritoiak, basakatuak, basoak,…...


Armentia herria

amarillolimon 1456130733833 amarillolimon | 2008-04-25 14:34

Hementxe ikus daitekeen moduan, mapa hau Armentia herrikoa da. Asteburu honetan, hain zuzen ere apirilaren 28an, hemengo jaiak ospatzen dira. San Prudentzioko eguna, alegia. tagzaniapasteArmentiako eliza mapSan Prudentzio, Arabako zaindariaren jaiaAraba osoan ospatzen da, esne-mamitan, bere zaindariaren eguna. Ospakizuna bezperan hasten da, ohiko Erretretarekin - festara joateko deiarekin, hain zuzen-, elkarte gastronomikoetan egiten diren afariekin eta danborradarekin. Hurrengo goizean, Armentiako zelaiek, erromeria herrikoi eta jendetsu bat izaten dute. 


Markinez

inondik_inora 1456147874093 Inondik inora | 2008-04-25 14:24

Hemen duzue Markinez, Arabako Mendialdeko herrixka. Bernedoko kontzeju bat da eta lehen erreferentziak XI. mendekoak dira. Molino ibaia herria bitan banatzen du eta inguruan kobazulo ugari daude, aintzina bizileku izan zirenak. Informazio gehiago, Bernedoko Udaletxeko web orrian. tagzaniapasteMarkinez map


Uribarriko urtegia

niente_di_niente 1456151822488 Mari Domingi | 2008-03-13 15:00

tagzaniapasteuribarriko urtegia map Duela hiru aste joan ginen Uribarriko urtegia inguratzen duen bide gorria bizikletan egitera, eta puntu batetik aurrera galdu egin ginen! Ea mapa honek laguntzen didan aurrerantzean urtegiari buelta osoa emateko eta ez galtzeko! Tagzaniaren bidez lortu ibilbidea zehaztea.


Narcissus pseudonarcissus espezieko aleak tamainu txikiko eta kolore horiko eta oinarrian hosto lanzeolatuak dituen landareak dira. Lurra elur azpian izoztu eta gero, giro berotzen bada eta elurra urtzen denean agertzen dira. Anpulua Karkamoko (Araba) zelai batean.


Bidaia edo...

leihotik 1456151015816 ORO ERRANA DA? | 2006-11-15 18:00

Azaroaren 1.a jai eguna zela eta, egunpasa joatea erabaki genuen. Egun hartan paisaiari argazki batzuk atera nizkion, hain polita da koloreen ugaritasuna...ederrak dira mahastiak eta ederra da Arabar Errioxa Oso egun polita izan zen, eta nola ez....EDERKI JAN ETA GUSTURA EDAN GENUEN!!!