Oihane Mendizabal, Zalduako aztarnategian. / ARANZADI Hilaren 29an bisita gidatua eskainiko dute Auritz-Burgueteko herri-gunetik nahiko gertu dagoen Zaldua izeneko aztarnategian. Orain Kristo ondorengo I-IV mendeetako eraikin bat industen ari dira. FELIX IBARGUTXI DIARIO VASCO, 2018-VII-21 Oihane Mendizabalek (Donostia, 1992) Historia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultatean, Gasteizen, eta indusketa lanean ari da egunotan Nafarroako Zaldua izeneko aztarnategian, Auritz-Burgueteko herri-gunetik nahiko gertu. 2015az geroztik urtero ari da hango...


Mitologia klasikoa artearen historian nola landu izan den aztertzen du 'Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak' erakusketak, Donostiako San Telmo museoan. 50 artelan bildu dituzte Theodoor van Thuldenen Apolo Dafneren atzetik obra, XVII. mendekoa. LA CAIXA BERRIA, 2018ko uztailak 7 Itziar Ugarte Irizar   «Denok gara mitologia greko-latindar honen oinordekoak. Identitate europarra, Mendebaldeko kulturaren bilakaera eta partekatzen ditugun hainbat balio markatzen ditu». Arteak mende luzez irudikatu du mitologia klasikoaren unibertsoa. Mende luzez egin...


Estitxu U. Lopez de Arkaute ALEA, 2018-07-01  Martiodan aurkitutako Tebasko legioko erlikiak zaharberritu dituzte, eta horien jatorria ikertzen ari dira; karbono 14ak baieztatu du hezur hondakinak III. mendekoak direla, legioa hil zuten garaikoak hain zuen. Martiodan aurkitutako TEbasko legioaren erlikiak zaharberritu dituzte. AFA | Ikusi handiago | Argazki originala Oraingoz, airean dagoen misterio bat da nola iritsi ziren tebastarren erlikiak Martiodako elizara, baina Arabako Foru Aldundiaren Zaharberritze zerbitzuaren egungo hipotesi nagusia da hezurrak nekropo...


27 urtez luzatutako gatazka konpondu asmoz akordioa sinatu dute Greziak eta Mazedoniako Errepublikak, Jugoslavia ohiko parte izandako lurraldeak etorkizunean hartuko duen «Ipar Mazedonia» izenaren inguruan. Bi aldeek amore eman behar izan dute, negoziazio prozesu guztietan bezala, baina bateko nahiz besteko oposizioek iragarri dute jada akordioaren aurka egingo dutela. NAIZ, 2018-VI-23 Dabid Lazkanoiturburu   Nor da egun antzinateko Mazedoniaren oinordekoa? Hau da, nor da egungo Greziaren eta Balkanen artean Filipok hedatu zuen erreinuaren oinordekoa? Ez...


MULIERES. Emakumeak Augusta Emeritan (ERAKUSKETA, 2018ko maiatzaren 11tik irailaren 30era)   [BIDEOA] Prostitutatik enperatrizeraino, erromatar garaiko emakumeari begirada Oiasso museoan        


Sarkofago hitzak erro grekoak ditu: sarkós haragia da antzinako grezieraz, phagein, aldiz, jatea, eta -o atzizkiak egilea edo akzioa burutzen duena esan nahi du. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena ARGIA, 2018ko maiatzaren 13a   Beraz, sarkofago hitzak haragijale esan nahi du eta badu zentzua, kutxa horiek giza haragi hila “jaten” baitzuten. Eta ez soilik zentzu metaforikoan. Berez, hasieran erabiltzen zuten esamoldea líthos sarkophágos zen, hau da, “haragia jaten duen harria”.  Lehen sarkof...


Erroma, K.a. VIII. mendea. Kondairaren arabera, Romulok, hiriaren fundatzaileetako batek berak, Ius Osculi (musu emateko eskubidea) izeneko legea jarri zuen indarrean, beste arau askorekin batera. Lege horren arabera, emakume ezkonduek, egunero, senarrari ahoan musu eman behar zioten. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena ARGIA, 2018ko maiatzaren 13a   Erromako hiria fundatzearekin bat, Ius Osculi edo musu emateko eskubidea jarri zuten indarrean. Praktikan, alkoholemia kontrol sexista modukoa zen (Louvre).   Ez zen hura senar-emazteen...


Efeso, K.a 365eko uztailaren 21a. Artemisaren tenplua, Antzinaroko zazpi mirarietako bat, erre eta suntsitu zuten. Erostrato izeneko artzaina epaitu eta kondenatu zuten sutearen erruduntzat. Pertsiar errege Artajerjes III.ak aginduta, torturapean lortu zuten krimenaren aitortza; ospea nola edo hala lortzea omen zen Erostratoren helburua. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena ARGIA, 2018ko apirilaren 01a      Ezkerrean, Artemisaren (edo Dianaren) tenplua Efeson, Antzinaroko zazpi mirarietako bat. Eskuinean, Barbra Streisand abeslari...


Esparta (Grezia) K.a XII.-VII. mendea. Likurgok hainbat erreforma ezarri zituen hirian eta Espartako Konstituzioa ere hari egozten diote. Likurgoz aritzean, zaila da errealitatea eta kondaira bereiztea, Antzinaroko hainbat historialarik jaso baitzuten haren berri (Herodotok, Jenofontek, Plutarkok...). Horregatik ezin da, besteak beste, bizi izan zen garaia zehaztu. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena ARGIA, 2018ko martxoaren 25a   Likurgo Espartakoaren estatua, Bruselako Justizia Jauregiaren sarreran. Likurgok hainbat erreforma ezarri zitu...


Sustatu 2018-04-10 Merkurio planetako formazio geologiko batek euskarazko izena jaso du. Suge Facula deritzo facula edo puntu distirante honek. "Puntu gorriak" esaten diete astronomoek Merkurioko formazio biribil hauei. Izen teknikoak, facula, puntu distiratsua esan nahi du latinez. Zazpi facula izendatu ditu Nazioarteko Astronomia Batasuneko nomenklatura batzordeak (IAU Working Group for Planetary System Nomenclature delakoak) apirileko bileran, eta bakoitzari sugearen izena eman diote zazpi hizkuntzatan: somaliera, igbo, arabiera, afr...