PAIDEIA


IPURDI BISTAN

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2016-02-02 12:01

BERRIA, 2016-01-08 / Anjel Lertxundi Espainia egitate nazioaniztuna da, ez dago eragozpenik hain kontu agerikoa onartzeko, baina nazio horiek errealitate kultural gisa soilik (?) hartuak izatekotan: hala zioen Savaterrek atzo El País-en gaztelaniaren bozgorailutik. Eragozpenak daudenean baino erabiltzen ez den formula erretorikoa zerabilen —ez dago eragozpenik—, ipurdi bistan utziz hain «kontu agerikoa» ez dela hain agerikoa eta bai tabu txit deserosoa: egitate nazioaniztun kultural hain begibistako horretako nazio kultural batek beste guztiak ukatu...


2015-12-26 / Berria ONDAREA. Sei etxe berregin dituzte Ponpeiako aztarnategian (Italia), eta horrek esan nahi du erromatar garaiko eguneroko bizitzari begiratu ahal izateko sei leiho gehiago zabaldu dituztela. Hiriko goi klaseko eta klase ertaineko biztanleen etxebizitzak dira sei eraikuntzak, eta arropa nola garbitzen zen ikusteko aukera ematen du haietariko batek, adibidez. Baina ez dira soilik etxeak. Eszena mitologikoak eta gladiadoreen arteko borrokak irudikatzen dituzten freskoak eta mosaiko erraldoiak ere badaude. 3,2 milioi euroko aurrekontua izan dute zaharberritze lanek.


BADA GARAIA!

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2016-02-01 23:04

  BERRIA, 2015-10-17  Anjel Lertxundi Zertarako balio du filosofiak, gure bizi-kalitateari zer eransten dio substantzia zer den edo kontzientziaren nondik norakoak jakiteak, ondo bizitzeko ez al da hobe ondasun materialaz arduratzea bizitzaren zentzuarekin bueltaka ibiltzea baino? Filosofia kendu nahi omen dute eskola-programetatik. Ea egia den, ken dezatela behingoz zipitzik ere balio ez duen diziplina aspergarri hori. Orain urte batzuk latina kendu zuten, eta munduak ezer galdu al du sic transit mundi bezalako pedantekeriak ikasi gabe? Historia kentzeak ere batere kal...


TXOKOLATEA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2016-02-01 22:56

  BERRIA, 2015-09-13 Angel Erro Iraileko idusetan gaude. Antzinako Erroman oturuntza berezi bat egiten zuten gaurko egunarekin. Senatuko kide guztiek parte hartzen zuten bertan, bai eta hainbat jainkok ere. Jainkoak hilkor baten mahaira eseri ziren azken aldi dokumentatua Kadmo eta Harmoniaren arteko ezkontzan izan zen, Erroma sortu baino sano lehenago. Beraz, Erromako handikiek Jupiter, Juno eta Minerva afarira estatua gisa agertzearekin konformatu behar zuten. Horrek ez zien adorea kentzen. Irudiak mahaiaren toki printzipalean eratzaten zituzten pulvinaria izeneko etzaleku ...


HALABEHARREZ

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2016-02-01 22:48

  BERRIA, 2015-07-31  Anjel Lertxundi Erromatarrek fatum deitzen zioten halabeharrari, hortik gaztelaniazko edo frantsesezko fatal: halabeharrak, destinoak markatutakoa. Italiarrek l'homme fatale deitzen zioten Napoleoni, seguru asko atzera bueltarik gabeko ondorioak eragin zituelako Europako bazterretan, ez dakit. Destinoak markatzen bazaitu ez dago zer eginik, halakoxea femme fatale baten mundualdia ere eta halakoxea femme fatale batekin topo egiten omen duenarena.Euskarak ere tira egin zuen fatum hitzetik eta patua geratu zaigu, gizakion etorkizuna baldintzatzen omen duen...



EZJAKINARENA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2016-02-01 22:42

 BERRIA, 2015-07-29 / Angel Erro Idazten ez dakien nekazari atenastar bat Aristides estatu-gizonarengana gerturatu da, ostraka batean ostrazismorako bere hautagaia idatz diezaion: Aristides izena idazteko eskatu dio, huraxe baita gizonak deserri politikorako aukeratutakoa. Aristidesek orduan zera galdetu dio: «Ze gaitz egin dizu Aristidesek?». Gizonak erantzun: «Bat ere ez. Izan ere, ez dakit nor den ere, baina amorratzen nau toki guztietan Zintzoa deitzen diotela entzuteak». Hala da. Herodotok Atenaseko gizon hoberen eta ohoragarrientzat dauka eta Pl...


Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2016ko urtarrilaren 17a      Mendetan Testaccio mendia osatuz joan ziren milioika anforetako batzuk. Shelly Martin Erroma, K.a. 600. Tradizioaren arabera, Tarkinio I.a erregearen aginduz, ingeniari etruriarrak Cloaca Maxima eraikitzen hasi ziren, mendetan hiria garbixeago mantenduko zuen estolderia sistema. Eta hala ere, Erroma oso hiri zikina zen. Etxeetako zaborra, animalien gorotzak eta gorpuzkiak, eta orotariko hondakinak kaleetan pilatzen ziren. Stercorari edo zabor biltzaileak hirian barrena ibiltzen ziren, zaborra gurdie...


GORROTO PLATONIKOA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2016-02-01 22:25

Nagore Irazustabarrena ARGIA. 2015eko azaroaren 15a      Platonek (K.a. 427-347), ikasleak akademiako eskoletara garaiz iristeko sistema baten bila, iratzargailua asmatu zuen, gizateriaren zoritxarrerako. Atenas, K.a. 387. Platon greziar filosofoak Akademia sortu zuen, eta bertan hainbat gairi buruzko eskolak ematen hasi zen: etika, psikologia, antropologia, epistemologia, metafisika, kosmogonia, hizkuntzaren eta hezkuntzaren filosofia… Sokratesen ikasle izana, Platonek berak ikasle bikainak izan zituen Akademian, Aristoteles esaterako.  Baina...