G&A (Gauez eta Azpikeriaz)

Katixa Agirreren blog kriminala

Zoritxarrez, baina halabeharrez, asko dira Jokin Muñoz eta Luistxo Fernandez bezala sentitzen direnak. Ni neu ere horietako bat izan ninteke, akaso, Mario ezagutuko ez banu. Urrundu ninteke lasai asko, amarrak moztu, beste kezkabideak bilatu... baina ez dut egiten, eta injustizia honek (beste askok bezala) barrutik erretzen nau.


Ni ere joango naiz...


Galderak ez du agian interes handirik zuretzat, baina ateo aitortu bat eta praile teologo bat horretaz eztabaidatzen ikusteak badu bere zera, ezta?Elkar argitaletxeak atera duen liburuaren harira, eztabaida joria espero dugu, Joxe Arregi, Edorta Jimenez eta gerturatutako lagun guztion artean, datorren asteartean (azaroak 27) Txurdinagako Irakurlearen Tartean. Moderatzaile lanetan Uxue Alberdi arituko da.Zatoz! Txurdinagako AEKn egongo gara, Arbidea kalean, 21, iluntzeko 8etatik aurrera.


Ez dut inork gaizki ulertzerik nahi. Ametsak ondo daude, baina beren garrantzi egokia eman behar zaie. Ezin da dena ametsen baldintzapean egin. Ametsarekin bakarrik ez goaz inora. Eta hala ere, ametsak nagusitzen doazela iruditzen zait. Reality show baten casting-etik egotzi berri duten neska batek kameraren aurrean aldarrikatu du, negar malkotan: “berdin da, ez dut etsiko, hau nire ametsa da!” Eta berdin da neskak metro eta erdiko altuera izatea: modeloa nahi du izan, bere ametsa da, eta horretan tematuko da. Eta berdin da neskak belarririk ez izatea eta karraka bat izatea ahots-korden tok...


...gogoak baretzeko. Eskerrik asko, Garbi.Sinfónica de la Juventud Venezolana Simón Bolívar. Gustavo Dudamel, zuzendari.


Keith Johnson delako batek idatzi duen euskararen inguruko artikulua irakurrita, ezin eutsi eta erantzun bat idatzi behar izan diot. E-mailera bidaltzeko asmoa daukat, baina hori baino lehen hemen zintzilikatuko dut. Norbaitek hutsaren bat topatzekotan, mesedez, jakinarazi.Ziurrenik ez du ezertarako balioko, baina ni lasaiago gelditu naiz.Dear Mr. JohnsonI am writing this e-mail as a response to the impression that your article about the Basque language (WSJ, Basque Inquisition: How Do You Say Shepherd in Euskera? November 6, 2007) has made on me. As, from my point of view, your article is ...


Pasa den larunbatean hogeita sei urte bete nituen pertsona moduan, eta gaur, berriz, urtebete bilbotar moduan. Arratsaldeko sei eta erdietan pizten dute nire saloia argitzen duen Bilbao Bizkaia Kutxa argi-letreroa. Idei asoziazio bitxi batek gogorarazi dit gaurko urteurrena. Guztiz bilbotartua egongo naiz dagoeneko? Areatzako zubia gurutzatzen dut ia egunero, Somerako txanpinoiekin disfrutatzen dut ostegun anitzetan, eta (hau arraroena da, dudarik gabe) Pagasarrira ere igo izan naiz noizik behin. Oraindik ez dut aldarririk egin Zorrotzako portuan, baina denborarekin auskalo zer egiteko kap...


Historiak gauzak bere lekuan jartzen dituela pentsatzea gustuko dugu. Galtzaileei (gehienoi) geratzen zaien (zaigun) azken kontsolamendua omen da hori. Gertaerak, pertsonaiak, batailak eta mugarriak, Historia deitzen dugun izaki ezezagun eta ustez ahalguztidun horrek epaituko dituela pentsatzeak lasai uzten gaitu. Onak eta txarrak bereizi,  txalogarria txalotu, deitoragarria deitoratu. Baina historiak ez du ezer jartzen edo kentzen, ez du ezer epaitzen. Gizakiok gara horren arduradun, eta interesak interes, askotan historia joko zikinean sartzea hobesten da, pertsonaiak eta gertaerak ...


Nire ahizpa soziologoa da eta gizakiongan instinturik ez dagoela aldarrikatzea gustuko du. Soziologoek horrela jokatzen dute: beraientzat dena da eraikia, dena dago sozialki baldintzatuta. Behin baino gehiagotan eztabaidatu dugu honen inguruan. Batez ere amatasun senari buruz hitz egiten didanean. Amatasun instintua: horra trikimailu maltzurra. Ez al naiz konturatzen gizarte patriarkalak eraikitako instintu faltsu eta naturalizatu horietako bat dela, emakumearen menderatzea betikotzeko, emakumeak ume saldo batengana lotuz eta horrela bizitza osorako esklabo bilakatuz? Historialari, antrop...


Inkesten arabera, pozez hartu da Atxagaren web-orriaren inaugurazioa, blog eta guzti. Pozgarria da, bai. Harrigarria ere bada, bestalde, ze euskal idazle gutxik daukaten webgune propioa gaur egun, inguruko erdal idazleekin konparatuta. Itxaro Bordak badu bat, Armiarmaren barruan, eta orain Atxaga sartu zaigu. Besterik? Nik dakidala ez. Batzuek (gutxik) bloga daukate, bai, baina osoago litzateke Atxagaren antzeko gune bat: albisteekin, testuekin, argazkiekin. Eta blogarekin, noski. Agian, Atxagaren ereduari jarraituz (eta CodeSyntax enrollatu eta idazleentzako eskaintza bereziak egiten has...