Liburu eta disko azoka

No profile photo ZEBARRI | 2014-05-12 13:34

Hau ez da kontu berria: 12 urte daramatza Euskara Zerbitzuak liburu eta disko azoka antolatzen Txiki Otaegi plazan. Aurtengo datak maiatzaren 15 eta 16a dira. Baina dena ez da erostea izango; horregatik, zenbait ekintza antolatu dituzte. Beheko kartel honetan duzue informazio guztia:  


10 liburu

2
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2014-01-27 14:02

  Kontu polita iruditu zait Ricardo Gómezen Facebookean ikusitakoa: << Jolas bibliofilo bat: egin zurekin jarraitzen duten 10 libururen zerrenda bat. Ez erabili denbora gehiegi, ez pentsatu gehiegi. Ez dute zertan lan handiak izan, markatu zaituztenak baizik>> . Eta hauxe erantzun dut nik: Diren guztiak ez daude, baina dauden guztiak badira: 1. Etiopia. (Atxaga)2. Hitzen Ondoeza. (Sarri)3. La Guía del Autoestopista Galáctico. (Trilogiako 6 -sic- liburuak)4. 2001 (Arthur C. Clarke)5. Robinsón Crusoe.6. Las Cosmicómicas. (Italo Calvino)7. M...


Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Liburu bi

2
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2013-05-27 17:44

El arte de la defensa Batzuetan izaten da penarik liburu bat amaitzean, pertsonaiak abandonatu dituzun sentsazio hori. Eta egunak, asteak aurrera joanda ere "Zertan ibiliko ote dira orain Henry, Mike, Pella...?" galdera inguruka duzula harrapatzen duzu zeure burua.  Chad Harbach-en "El arte de la defensa" liburuarekin gertatu zait berriki. Zalantza barik gomendatzen dizuet liburua. Irakurtzen hasi bezain laster maiteminduko zarete pertsonaiez, guztiez eta bakoitzaz. Arrakasta eta porrota, zer izan nahi genuen, zergatik demontre izango garen garenak eta ez izan nahi dugunak; adi...


 Liburuak  Saioa Ruiz Gonzalez ARGIA, 2254. alea 2010-XI-28 'Akiles eta dortoka' Seve Calleja ::Akiles dortoka Alberdania ...


1/6   Beldurrez eta mesfidantzaz hasi nintzen irakurtzen, hain zalaparta handiaren ostean benetan hainbesterako ote zen. Eta bai, bada. #twist2/6   Maite dut nobelaren hasiera zoroa, bortitza, esajeratua. #twist3/6   Maite dut nobelaren jarraipen klasikoagoa, jeneroko ezaugarriekin. #twist4/6   Maite dut amaiera zinematografikoa, ia-ia fade to white bat. #twist5/6   Eta maite dut baizea! dioen neska hori ere, hai zuzen ere horrexegatik, baizea! esateko duen modu horrengatik. #twist6/6   Pentsatu eta esaten diren gauzak. #twist


Berandu nator zorrak kitatzera, baina, tira, banator. Ahaztua daukat noiz jaso nuen Julen Gabiriaren mezua ea geratuko ginen berba batzuk botatzera garagardo batzuk lagun. -Ederto! esan nion -noiz esan diot nik ezetz garagardo bati!- eta horrela lotu ginen. Egin genuen berba, bai, aiten ikusezintasunaz, seme-alabez eta mila gauzez: Internetez, Twitterrez (ez dago modurik gizon hau Twitterrera ekartzeko, dedio!), eta hainbat kontuez. Eta gabon aldera-edo heldu zitzaidan oparia! Eta, irakurrita -aspaldi-, esan behar dut, Jozulinen gomendioa da, 8-13 urte bitarteko seme-alabarik bad...


Irailaren 28an aurtengo lehenengo Irakurlearen Txokoa izango dugu Urtzi Urrutikoetxea Santutxuko idazlearen “Afrika express” liburuarekin. Honetan kontatzen digunez,  milaka afrikarrek iparralderantz egiten duten txango arriskutsua nabarmen erraztu da basamortuko errepidea asfaltatu zutenetik. Renault Express zahar bat hartuta Afrika Beltzeraino eramango gaitu Urtzi Urrutikoetxearen bidaia-kronikak. Urtzi Urrutikoetxea Bilbon jaio zen eta kazetaria eta idazlea da. Euskarazko hedabide gehienetan aritu da, telebistan eta prentsa idatzian, batez ere. Borroka galduetatik gatoz eta Utzida...


Oporraldietarako, irakurgai arinak atsegin ditut, kaskoa askorik ez berotzekoak, bereziki bidaia-liburuak. Pausaldiaren zaporearen indargarri dira inondik ere. Gaur, halako burutazioak erabili ditut, Amazon-i eskaturiko liburuak jaso ditudanean. Oporretarako beste irakurgaiekin batera paratu ditut: Ernest Hemingway: Cuentos. Marguerite Yourcenar: Hadrianoren oroitzapenak. Leonardo Sciascia: Muerte del inquisidor. Patrick Leigh Fermor: Mani: Travels in the Southern Peloponnese. Scott Donaldson: Hemingway vs. Fitzgerald. Berehalakoan konturatu naiz liburu larregi direla hamabost egunerako....


Tokio Blues Norwegian wood irakurri berritan, inbiria sentitzen dut ikusita ze luze, zabal eta zintzo hitz egiten duten liburuko pertsonaiek -Watanabe, Midori...- beren sentipen, kezka eta desio sakonenei buruz. Baina, klaro, pentsatzen jarrita... pertsonaiak dira.


Ziur aurten irakurri dituzun liburuen artean baduzula gustukoa izan duzun bat. Eta zer moduz zure lagun guztiei gomendatzen badiezu?Katea osatuz (gomendiokt) gero liburu asko izango ditugu aukeran. Honela, liburu bat hartu aurretik zure ikaskideen iritziak ezagutu ditzakezu. Ez al da ideia ona?Ea, ekin diezaiogun lanari. Ezer grabatzen hasi aurretik bideoa egiteko gidoia esku artean izatea komeni zaizu.     GIDOIAOndoren, eskaneatu liburuaren azala eta, editatu ondoren JPEG formatoan gorde.Zer esan pentsatu duzunean eta ongi entsaiatu duzunean, grabazioa prestatu behar d...


San Milixanak zirela-eta, artisau lanak, erroskilak, liburuak eta bigarren eskuko gauzak salgai jartzeko postua montatu genuen elizpean. Euria goitik eta behetik,  baina gu animoso.Azaroaren 14an, goizeko lehen ordutik montatuta genituen hiru mahaiak, soziedade parean, aterpean. Eskerrak, ez zuen atertu ia goiz osoan. Horrek jende kopurua gutxitu zuen baina hala ere pasa ziren gure txokotik.Sekulako arrakasta izan zuten erroskilek, segidan saldu ziren. Baita artisau lanek ere. Izan ere, Enrike, Itsaso eta Txemaren lanak oso politak ziren.Azokan lortutako diruarekin, errobotaren mahaia,...


Gure liburuak

tabira 1456152862111 Tabira telebista | 2010-02-06 17:23


Atzo egin nuen urteroko erromesaldi txikia euskal kulturaren Meka edo Jerusalemera. Inoiz komentatu dudanez, Durangoko abendu hasierako plaza hori ezinbesteko zaio gure kultura txikiari biziraungo baldin badu. Bertan ikusi nuenez, iraun ezezik, eraldatu ere egingo da apurka-apurka, teknologia berriek dakartzaten aukera eta erronka berriei esker (edo horien ondorioz, esan beharko nuke?).Espero baino jende gutxiago sumatu nuen Azokan, larunbat arratsaldea izanik, nahiko urri zela esango nuke. Joan ginenentzako, aldiz, askoz hobe, erakus mahaietara gerturatzeko inolako trabarik ez genuen izan ...


‘Deustuko argazkiak’ Txema Luzuriagaren lehen liburua izan zen. Bertan bildu zituen 1925. urte arteko Deustuko elizateko argazki zaharrak. Auzotarren artean izan zuen harrera bikaina dela eta, lau urtera agortu zen liburua. Orain, liburu-denden eskariz, berrargitaratu egin da. 100 aleko bigarren argitalpena da, txikia, baina “nahikoa” Txemaren esanetan. 15 euroan jarri da salgai, “orain bost urte bezala”. Garai latz hauetan, prezio berbera izatea “oso garrantzitsua” dela uste du Txemak. Nahi duenak Salinas, Guimera, Etxea, Maria Auxiliadora eta Deustuko liburudendan aurki dezake liburua.


Egunokin, besteak beste, Stefan Zweig-en Mendel el de los libros liburuxka xume bezain hunkigarria irakurri dut.[...] bakarra dena gero eta baliotsuagoa da, ezinbestean oro berdintzen ari den gure mundu honetan.Duela laurogei urte, 1929an, idatzi zuen Zweig-ek. Ez zuen, hala ere, igarri hamabost urte geroago liburuko pertsonaiaren patu petral bera izango zuela.Leku berezia egina diot austriar idazleari, Henry Jamesekin batera, nire liburutegian.


Liburu berria...Eta blog berria!Asteburu ona pasa!


Hileko azken asteazkenean azken borrokara gonbidatuta zaude. Joxean Agirre etorriko zaigu Santutxuko Irakurlearen tartera. La lutte finale (Elkar, 2008) bere azken nobela izango dugu hizpide. Hori eta urak ekartzen diguna.Ohiko moduan Arbide kaleko AEK euskaltegian  zain izango gaituzu, 8etatik aurrera.Eta ohi bezala, galdera edo iruzkinik bazenu, baina txaluparik ez Bilbora etortzeko, hemen ere utz dezakezu esateko duzun hori.


Horixe ba. Aurkezle lanetan ibiliko naiz Como una historia de terror (Jon Bilbao, Salto de Página, 2008) ipuin-liburuaren aurkezpen bilbotarrean.Liburu honek 2008ko Ojo Crítico saria irabazi du.Fnac-en egongo gara egilea, editorea eta hirurok, arratsaldeko 7etatik aurrera.Bertan ikusiko ote dugu elkar?


Hauexek dira aste honetan gomendatzen dizkizuegun emanaldiak:ZURA: Osteguna, azaroak 27 NUPeko kafetegian 19:30ean. "Kiribil" diskoaren aurkezpena.KEROBIA: BATBIRALAU Kultur Zirkuituaren lehenbiziko emanaldia. Artikako Kultur Etxean 20:00etan.Mintzakiden parte hartzen duen pertsona batek liburu hau gomendatu digu:Pakita Anduezaren Pagomari, poesia liburua.Poesia liburua 10 eurotan dago salgai Iruñeko hainbat liburu dendetan edo bingenama@telefonica.net helbidera idatzita.


Zer da, ba, maitasuna? Batek daki. Hala ere, ezin esan galdera interesatzen ez zaidanik. Nori ez zaio interesatuko ba, hainbeste zor diogunean? Maitasunari buruz irakurtzen ibili naiz. Gauza arraroak. Floridako zoo batean tximino-eme bati amatasun sena piztu zaio eta bi tigre-kume zaintzen dabil. Besoetan kulunkatzen ditu, lo har dezaten, biberoia ematen die. Amy Winehouse kantaria bere hirugarren diskoa konposatzen dabil. Bere senarrarentzako Maitasun Tributua izango omen da disko berria, egun kartzelan baitago gizajoa; kondena luzatu egin diote gainera, ez baita oso ondo portatu barruan....


En este comentario se tratará el libro de Richard Sennett, La corrosión del carácter, más concretamente, los capítulos seis y siete, 'La ética del trabajo' y 'Fracaso' respectivamente. En el primero de los capítulos Sennett hace un repaso de la historia de la administración del tiempo en lo que al trabajo se refiere, dando explicación así a la moderna ética del trabajo, la cual se basa en el equipo. Según Hesíodo, el uso auto disciplinado del tiempo era antiguamente una necesidad, se podría decir que los campesinos, en aquella época, eran esclavos de la tierra. Más tarde Virgilio entendió...


Bi liburu, eta gai bera: amatasuna. Edo amatasunaren tragedia, hobe esanda. Bi liburu hauek ez baitira amatasunaren laudorioa, preseski. Lehenengoan, Lionel Shriver estatubatuarrak idatzitako We need to talk about Kevin (gazteleraz Tenemos que hablar de Kevin, Anagrama, 2007), gurasotze prozesuan gaizki atera daitezkeen gauza guztiak, gaizki ateratzen dira. Murphy legea ugalketara eramana. Txarra da haurdunaldia, eta are okerragoa erditzea. Bi gaitz, gero: erditze osteko depresioa eta mastitis mingarria. Umea, gainera, gorrotagarria da: zaila, oldarkorra eta gaiztoa, ama eta mundua mespretx...


Bukatu dira oporrak, luzatu zaizkigu egunak, eta orain dela bi aste baino gehiago martxan jarritako lehiaketak hirugarren irabazle bat behar du. Azkar eta fin ibili dira blogeko irakurle-lehiakideak, eta horrek maila igotzera behartu nau. Gaurko pasartea ez dago klasikoa kontsideratu daitekeen liburu batetik aterata, bai ordea, oso gustura irakurri nuen ipuin-liburu batetik. Zein, baina? Ea nork asmatzen duen egilearen izena eta liburuaren izenburua..."Soineko urdi elektrikoz jantzitako azafatek bizkor batu dituzte gosariaren hondarrak. Laster esango diete hegazkina lurreratzekotan dela eta...


Azkar argitu da aurreko post-aren galdera. Zailago jarri beharko dut oraingoan, bada. Nondik atera ditut hurrengo lerroak? "Gainera, Txemak ere ez zuen hilekoa onartzen, sekula aitortuko ez badu ere, hilekoa nuen egunetan nire gorputzak atzera egiten zion, niri ere atzera egiten didan bezala, lotara segituan, potxola, aurpegi txarra duzu, tripako mina. Kontuz gero ilea bainuontzira sartzearekin, pelukeriako lan guztiak alferrik galduko ditut."