‘Dora Maar-ek esan ziezaiokeen Picassori: zuk margotu duzu koadro hori, baina ni naiz koadroan dagoena’.   Joxean AGIRRE, Romain zen bere izena. ELKAR, 2003, 27. orr.                                        Taula g...


Hileko azken asteazkenean azken borrokara gonbidatuta zaude. Joxean Agirre etorriko zaigu Santutxuko Irakurlearen tartera. La lutte finale (Elkar, 2008) bere azken nobela izango dugu hizpide. Hori eta urak ekartzen diguna.Ohiko moduan Arbide kaleko AEK euskaltegian  zain izango gaituzu, 8etatik aurrera.Eta ohi bezala, galdera edo iruzkinik bazenu, baina txaluparik ez Bilbora etortzeko, hemen ere utz dezakezu esateko duzun hori.