Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga

Aupa denori,Igande honetan Zerainen ohikoa den azoka ekologikoa ospatuko da. Goierriko AHTren aurkako kideok informazioa banatzen izango gara postu batean. Elkar ikusiko dugulakoan, izan ongi!         


Ba horixe,Ohiko legez, bihar, gaur, arratsaldeko 19.00etan bilera izango degu Ordiziako Jauregian.Landuko ditugun gaien artean, egungo egoera, txoznen balantzeak, eta jendeak proposatzen dituenak.Azaldu ta parte hartu!


Aupa denori, Izenburuan diogun bezala, asteburu honetan Beasaingo Antzizar auzoko jaiak ospatuko dira eta bertan txozna bat izango dugu Goierriko AHTren aurkako asanbladako kideok. Betetzeko ditugun txandak larunbatetik igandera bitarteko gauerako izango lirateke, konkretuki: -01.00-04.00 AM -04.00-07.00 AM Hiru-lau pertsona behar dira txanda hauek osatzeko, beraz, norbaitek txanda bat eginez lagundu nahiko baligu kaso egin dezala gure emailean edo telefono zenbaki honetara: 943-027273 Xabier edo Idoiak hartuko dizue ordue. Depason, hurrengo bilera Ordiziako Barrenan 19.00etan eta astear...


Aupa denori! Oporretatik bueltan garelarik, eta ohiko rutinara bueltatuaz, gaur 19.30etan Ordiziako Barrenan bilera degula gogoratu. Ordiziko festatako txoznaren balorazioa, hurrengo ekintzen prestakuntza eta eztabaida, egungo egoera... izango ditugu aztergai. Azaldu eta parte hartu! Han izango garelakoan... animo!!!


Aupa denori! Oporretatik bueltan etorri garelarik, gutako batzu oporretan ere hemengo gaietaz ahaztu gabe egon direlaren itxura du, ikus bestela Goierriko asanbladako kide batek Errusian pasa dituen oporretan Vladivostoken hartutako irudia. Geografian oso iaioak ez direnentzat, ikus non dagoen Vladivostok hemen. Argazkian sakatuta neurri haundiagoan ikusiko dezute.


Aupa denori, Mezu honekin hurrengo bilera Irailaren 5ean, asteartea Ordiziko Barrenan izango dela  gogoratu. Ordurarte ondo pasa oporretan!  


Aurtengo Ordiziako festatan ohitura den bezala txozna izango degula gogoratu.


Aupa, Urbinan AHTren aurkako asanbladak bihartik hasita akanpada antolatu du. Informazio osagarria azpikaldeko irudian sakatuta dezute.


Aupa family! Aurreko uztailaren 15ean Ordizia eta Beasain arteko mugatik abiatuta eta Arriaran arte egin genuen mendi martxan parte hartu zuten guztiei gure eskerrik beroenak! Honekin batera, irteeran zein Erauskin auzoan  egin genuen hamaiketakoan hartutako argazki sorta dijoakizue. Ohikoa den bezala, norbaitek kalitate osoko argazkirik nahiko balu, kaso egin dezala. Eutsi goiari!


Larunbat honetan, hilak 15ean,  Goierriko AHTren aurkako asanbladan mendi ibilaldi didaktikoa antolatu dugu. Konkretuki, AHTak Beasaingo ur sare hidrologikoan eragingo lituzken kalte eta afekzioak aztertuko ditugu. Zer ikusiko dugu: Beasaingo herrigunera zuzentzen diren erreka, ur jauzi eta deposituen berri izango dugu, eta horrekin batera, bertako flora eta faunaren deskribapena. Gai hauetan jantzia dagoen aditu bat izango dugun lotzen ari gara. Hasiera: Larunbat honetan, uztailak 15ean, Beasain eta Ordiziako mugan dagoen Malkaskon goizeko 9.00etan. Partehartzaileei ibilbidear...