Gaur goizean, Euskal Herrian inoiz egin nahi izan den azpiegitura xahutzaile, antisozial, antiekologiko eta izugarrienaren sustatzaileek, beren ideia majikoak gorputza dutela eta benetakoak direla gizarte osoari aurpegiratzeko beste ekintza batean, Beasain Ekialdea deitzen duten zatiaren lehen harria "jarri" dute Mariaratzen.Hori salatzeko, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak antolatuta, 25 lagun inguruk elkarretaratzea egin dute, AHTak gutxi batzuei ekarriko dieten onura eta gehiengoari ekarriko digun miseria salatzeko.Horrekin batera, nola ez, erakundeetako ordezkariek "euskal gizartearen g...


Hori zioen Eusko Jaurlaritzak aurreko udaran abiatu zuen publizitate kanpainak. Gazteen artean euskara bultzatzea zen Kultura Sailaren xedea. Eta horretarako iragarki ikusgarria sortu zuten; euskañolez. Miren Azkarate andereño txit agurgarriak zuzentzen duen sailak ez du ordea pixka bat es mucho teknika beti erabiltzen; negozioa, negozioa da. Dohainik dena sustatu, ordaindu ahal denagatik kobratu.   Hala ere, horrelako kanpainak ugaritzean gizarteak era askotan ulertu dezake eta Software librearen garaian beste batzuk Hizkuntza libreen alde egongo gara. Hori dela eta, Jakintza ikastolako ...


 Tulu-ra kafea hartzera etorri zen IOSU ION eta oso gustora zegoela postu berrian esan zigun, " que era otra forma de hacer país". Ze tipo jatorra!!!!   ¿A nadie le parece raro lo de Imaz? Que Andoni Ortuzar se ganara los galones para presidir el Bizkai Buru Batzar con su trabajo en la dirección de EITB me pareció lamentable. Y no es que sea que no se notará su mano en los medios públicos vascos, pero que se reconozca abiertamente es algo muy lamentable. Ahora, que Imaz se haya ganado el puesto de presidente de Petronor desde sus puestos de consejero de Industria y presidente del...


Euskal Herrian negozioa egin daiteke. Oso argi daukate hori, adibidez Volkswagen-en, hemen saltzen baitituzte California, Caravelle eta Multivan gehienak. Halaber, Boiron laborategikoek ere pozarren egon behar lukete Euskal Herri alternatibo honetan saltzen den botika homeopatiko kopuruarekin. Beno, bi enpresok ez dira guztiz konforme egongo beren irabaziekin, jakina baita enpresei inoiz ez zaiela iruditzen nahikoa irabazten dutela, baina hau beste upel bateko ardoa da; gaurkoan esan nahi nizuen ez naizela homeopatiaz fio; tira, ez, horretaz ere hitzegingo dugu aurreragoko mezuren batean. ...