AHT: zuen negozioa, gure miseria

Gaur goizean, Euskal Herrian inoiz egin nahi izan den azpiegitura xahutzaile, antisozial, antiekologiko eta izugarrienaren sustatzaileek, beren ideia majikoak gorputza dutela eta benetakoak direla gizarte osoari aurpegiratzeko beste ekintza batean, Beasain Ekialdea deitzen duten zatiaren lehen harria "jarri" dute Mariaratzen.

Hori salatzeko, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak antolatuta, 25 lagun inguruk elkarretaratzea egin dute, AHTak gutxi batzuei ekarriko dieten onura eta gehiengoari ekarriko digun miseria salatzeko.

Horrekin batera, nola ez, erakundeetako ordezkariek "euskal gizartearen gehiengoa alde dagoela" gogorarazi nahi izan diete herritarrei. "Alde zaude, ezta?" Bilbotik Valentziara 4 ordutan joateko "aukera" izango dutela esan besterik egiten ez digutenean, "aukera" bai, baina nork erabili ahal izango du aukera hori eta noren eta zeren bizkar? Dirudunentzat egin nahi duten azpiegitura "publiko" horrek, eraikuntza-kostu imajina ezinak izateaz gain, mantentze-lan izugarriak baititu... beraz, nork ordainduko du exekutibo lanpetu horren bidaia? Lan egiteko (hau da, beharrerako) diru-laguntzak behar badituzte Valentziaraino joan behar dutenek eska ditzatela Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako Sailean... langabezian geratu diren, ERE batean dauden edota esplotazioa pairatzen dugun beste guztiok bezalaxe.

25??

25?? 2009-11-09 00:43 #1

25 lagun, ertzainak kontatuta, ala??
AHT-a egin egingo dela eta onuragarri izango dela noiz konturatuko zarete? Txikizio -pintada- gehiagorik ez!! Utzi euskal paretak pakean!!

Aupa Hi, 25??

Aupa Hi, 25?? 2009-11-09 16:29 #2

Egin, egingo dute.Ari, ari dira, ortan arrazoirik ez zaizu falta!! ONURAGARRIA IZANGO DELA? Zer! Goierritik Gasteiza juteko Donostiraino joan behar Gasteiza eltzeko! Non dago ONURA? Donosti Gasteiz 2h, JA!!! Ta biden behar dituzunak? ONURA? Non dago ONURA santu hori!!!

Pintadak, txikizioa? Haber suerte pixkat duzun eta zure etxe aldamenetik ez den pasatzen!! Orduan jakingo duzu ZER DEN BENETAKO TXIKIZIOA!!

Orain esaidazu panfletorik ere ez banatzeko amalurra txikitzen bait dut ez?

Aspertuta asteburuan ez?? Beste zer eginik ez ala? PUES PASA TIEMPO INFORMANDOTE!!!!!!!!!!! (Eta konseju bat, erabili burua informazioa filtratzeko)

Aupa hi-ri

Aupa hi-ri 2009-11-09 18:13 #3

Mundua Donosti eta Gasteiz arteko lur zatira mugatzen al duk? Nik azpiegitura hau, Goierri, Donostirekin, Gasteizekin, Bilborekin bezala, Bordele, Paris, Madril, Lisboa... azken finean mundu guztiarekin lotura eroso eta eraginkor bezela ikusten diat. Kanpoko herritarrak gu ezagutu eta guk kanpoko herritarrak ezagutu ahal izan ditzagun, denak gehiago ezagutuko bagina, arazo gutxiago bait legoke mundu hontan.

Espero diat gainera, eta diru guztiak pintadak ezabatzen, langileak babesteko PROSEGUR etab. bezalakoei ordaintzen, kateatutako pertsonen kateak mozten, itxitako errepideak zabaltzen langileak lanera joan daitezen, iluminaturen batzuek egindako sabotaietako triskantzak ordaintzen (eta hemen ez diat AHTren aurka dagoen jende guztia -ez eta gehiengoa ere- sartzen, hori aurretik doala) etab. xahutzen ez badute, agian Ezkion geltoki bat izatea. Agian merkantzientzat bakarrik aurreikusita egon zitekek,ez duk gutxi -galdegiek bestela Goierri inguruko enpresa eta taller txikiei-. Agian pertsonentzako trenen bat geratzea egunean posible egin zitekek demandarik egon ezkero.

Nik behintzat, Donostira joateko ez diat AHTren beharrik, ez zeukak zentzurik, horretarako zegok gaur egungo Trenbide sarea, edota autobus zerbitzu oraindik eskasak.

Eta pintadei dagokionean, benetan uste al duzue AHT-ren aurkako mugimenduari on egiten diotela?? Ez al dago bestelako mediorik? Kartelak -hobe zeloz pegatuak noski-, panfletoak eskura emanak eta ez lurrera boteak, pankartak... mila era zeudek eta horietako asko erabiltzen direnak. Baina pintadak, herri ingurugiroan egiten duen kalteaz gain, denon artean ordaintzen dizkiagu, eta ez diat uste udaletxeak diruz oso soberan daudenik gaur egun.

Ah, eta informazio faltarena kasi ez diat komentatu ere egingo. Hik bezala pentsatzen ez dutenak, ignorante batzu garela pentsatzen al duk?

Blog honen jarraipena egiten diat, horretarako besteak beste, alde guztietako informazioa izateko, eta gainera AHTren aurka dagoen jendearen eritziak entzuteko. Ez asteburuan aspertuta nagoelako eta inori arraultzak ikutzeagatik.

Bueno, hortan utziko diat gaurkoz,

Adeitasunez

Herritar bat

Aupa Hi!

Aupa Hi! 2009-11-10 14:20 #4

Mundukin loturea? Ohaiñe ez al daukek ala? Haber! Hi zenbat aldiz juten haiz urten Bordelea, Parisa, Madrila, Lisboa, Berliñea, Amsterdamera, Milana, Praga, Tokiora, New Yorkera, Moskura, … hau dek, zenbat aldiz juten aiz mundue ezautzea? Abuztun hilabete bat, aste santun hamabost egun ta gabonetan beste hamabost, baño azken hauek elurreta juteko ibiltzen zittuau ta horrea etzeok trenez juteik, ordun urten zehar daukek hilabete ta hamabost eun tren hau ibiltzeko posibilitatekin eta geo puente ta asteburuk aprobetxau daizkek Bartzelona juteko, Madrida juteko, Parisa juteko ta aurki Valentzia. Ze jun behar dek juteatik bakarrik, ze bi eunetan hiriburu bat ondo ikusteko ta hik esaten deken bezela jendea ezautzeko bastante gaizki daukek. Puentek aprobetxau daizkek, igual hola hirie ezautzeko astie daukek. Astebururo juteko intentziotan? Ez daukek presupuesto txarra! Hi bezelako presupuestokin gutxi gendek! Hau izango dek igual dauketen arazoa tren honekin, ni pobrea neokela ta ezingo diatela aprobetxau oporreta juteko!! Alare nik nere oporretarako eo nere aisialdiako bakarrik aprobetxauko deten infraestrukturaik ez diat behar, naiago diat nire egunerokotasuneako infraestruktura erabilgarri bat, hau dek, TRANSPORTE PUBLIKO EGOKI ETA AKZESIBLE BAT. Ta hau etzeukiau inundik iñoare!!! Ta urte batzuk barru kotxea hartzeatik pau in beharko diau, hiriburuta sartzekore pau in beharko diau ta kejatzen asiko gattuk ta esango ziutek ibili transporte publikoa, ta euko diau kk, ohain zeukiaun kk, pixkaz zahartxeoa!! Ta zeatik ez hauek hobetu ta ondo jarri? Berrie in behar al diau dana? Ta gañea batzuk bakarrik ibiltzeko? Ta benetan ibiltzen duenen arteko estadistika haundittuko diau aisialdirako ibiltzen duen jende guztiñakin nahastuta ez? Asten zehar 2 lagun lanea ta asteburun 4 oporreta, hilabeten 24 pertxona ibil dittuk! Funciona ke te kagas!!

Ohain beste temea, haber hik pentsau al dek ze esan deken Ezkioko estazioi buruz? Osea pintadaik ez baleo, Prosegur ez bageiake kontratauko, bomberok salida gutxigo in beharko balittue, errepidek ez bagenittu itxiko, sabotairik ez baleo, Ezkion estazioa jungo zala? (bo demanda baleo) Hau ola balitz, aspaldi geua zurean.

Lehenengo gauza, demandea eongo dek, baño estazioik ez. Haber AHTk bere presupuestok zeuzkik ta seguritate ta garbiketa ta horrek beste bat. Batek etzeukik zerikusik bestekin. Pintadak eon eo ez eon eztzeukik inungo eraginik AHTaren presupueston, eragin bakarra ,ta hor asmau dek, jenden jarreran izan zeikik pintada horien ingurun. Nire hikin ados neok ta holako gauzakin etzeok inoa juteik!! Asteburu baten kontainerrak erretzen dizkien bezela, moxkorkerin dabiltzelako!! Ez hanka ta ez buru!! Baño hortik Ezkion igual jungo litzekela estazioa dirue baleo esatea, mesedez!!!

Ta pixkat bazekiat ta merkantziña ia desestimauta zeok, osea ez dijola. Hor apartadero bat zijok eta garai baten Gobernun naie zian Ezkion estazio bat jutea, pertxonantzat ta merkantzintzat, goierriko jendearen aldekotasuna lortzeko eta oraingo gobernuk esaten dik estudiatzen  ai diela in o ez in (y vasca.com). Baño behar hitze ibilibe, jenden apoioa lortzeko soilik. Ta merkantzina ez!! (empresarion batzuk eta jende batek esaten dik merkantziña jarriko diela denboakin ta hoi, baño haber noiz kontuatzen gean tren mota hau ez dala merkantzintzat, pertxonan transporteako dala, ibilbide luzeetarako pertxonentzako transportea dala, abioien konpetentzia dala!!! Sare berdiña ibiltzen diela beste herrialdetan, bai ala dek baño ez abiadura handietan ta hemen sare zaharra ibilko die transporteako (Adibidez, Zegama Altxasuako bidea berritzeko asmotan omen zebiltzek, aldapea kendu ta merkantzik errezago eamateko, ordun zaharra ibiltzen jarraittu eo hasiko dittuk merkantzintzat, baño ez AHTa!)

Hik esaten deken bezela, tren sarea edo autubus zerbitzuak oraindik eskasak dittuk, ta ai gattuk berri bat in naien nun ezingo diaun ibili egunerokotasunen, oporreta juteko soilik!! Donostia juteko ez dek behar AHTea, baño Donostia jun beharra diat eunero, hor zeok koxka! EGUNEROKOTASUNERAKO EZ DIAU BEHAR AHTEA, ordun zertako AHTa? Egunerokotasunen ibiltzen diauna ondo jartzea ez ahal dek beharrezkoagoa?

Ah, ta informazioi buruz, aurrekon idatzi honan arabera ez niake sinisture ingo blog hontan asko ibiltzen haizenik, mas aun, asko informatzen haizenike ez nian sinistuko. Pozten neok informatzen ibiltzen haizelako ta ez diat iñoiz inor tratau ignorante bezela ni bezela pentxatzen ez dolako, baizik eta pentxatzen ez dolako tratatzen zittuak ignorante bezela. Ta barkauko diek, baño aurreko idatzi huenakin, asteburutan aspertuta daun baten idatzikin konfundittu nian eta horreatik idatzi nian hola. Alare sartu hai Elkarlanan weben, opinioik ez, baño informazioa ugari euko dek. Ta filtrau informazio dana ondo, datorren lekutik datorrela!!!

Adeitasunez, herritar bat (aurki hiritar bihurtzea behartuko diena!)

2009-11-10 19:56 #5

Nik munduarekiko lotura eraginkorra esatean ez nauk turismoaz bakarrik ari noski (langileen joan etorriak, merkantzienak, ezagutzarena, osasunarena...). Eta nik urtean turismoa egiteko daukadan denbora-dirua kontutan hartuta egin beharko balira azpiegiturak, argi eduki, ez litzatekela ezta 3. mailako Kanping. Txiki bateko partzela kaxkar bat ere egingo (ez, neguan eskiatzera joaterik ere ez zeukeat –zorionez edo, ez zaidak gehiegi gustatzen, aukeran Aralar alden elurretan zilipurdi batzu egitea nahiago diat).
Komunikabide Azpiegitura sistema eraginkor baten sekretua ez zegok kantitatean; kalitate eta kualitatean baizik. Kalitatezko eta beharrizanetara egokitutako (kualifikatutako) azpiegiturak behar dizkiagu. Behar izan bakoitzari hobekien egokitzen diren azpiegiturak behar dizkiagu (airez, lurrez, itsasoz, ibilbide luze, ertain eta motzetara egokituak, abiada bizi zein normalean). Eta hemen, lan asko zegok alor guzti hauetan. Horietako beharrezkoetako bat AHT-a duk (Europako abiadura handiko Trenbide mapa begiratzea besterik ez zegok Atlantiar ardatzean Euskal Herri inguruan dagoen hutsunea ikusteko). Amsterdan-London , Sevilla-Malagarekin –Mediterraneora-, edota Porto-Lisboarekin –Atlantikora oraindik berde xamar- elkartzen dituen ibilbidea aztertuz, argi ikusten da Euskal AHT-aren beharra.
Ezkiokoaz, ados, ez duk diru arazo soila, ez ez duk segurtasunean gastatuko ez litzateken diruaz egingo. Esan nahi diatena dek, geltoki horri ahalik eta zukurik gehien lortzen borrokan arituko balira Goierriko agente guztiak batera (Udalak, enpresak, indar ekonomiko, politiko eta sozialak...). Nik dudarik ez diat CAF, Irizar, Aceralia –bizirik ateratzen baduk krisi honetatik- eta bestelako enpresa handi eta ez handiek horren alde gogor egingo balute, Ezkioko hau marketing hutsa baino zerbait gehiago izango litzatekela. Zergatik esaten duk sare hau Pertsonentzako bakarrik dela? Zerk eragozten dik merkantzien garraioa? Malda eta erradioei dagokionez, nik uste arazorik ez dagola.
Nik uste diat, eta hortan espero diat hik arrazoia ematea, AHT-a egin egingo dela, besteak beste herri honen gehiengoak hala nahi duelako –nik behintzat argi zeukeat, eta niregatik ez litzateke arazorik egongo erreferendum bat egitea, baldin eta 20-25 urteko lana egina ez balego iadanik-. Bide horretan AHT-ren aurkako elkarlanak, orain, gero baino hobe, bere borroka AHT honek ingurugiroan eta nekazal ustiaketetan eragin eragingo dituen kalteak gutxitzen saiatzea, ahalik eta tren sozial eta eraginkorrena lortzen saiatzea etab., bideratu beharko luke, lan horretan atxikimendu asko bilduko lituzke.
Ah, eta informazioari dagokionean, bai, saiatzen nauk alde ezberdinetatik elikatzen (gauzak ez bait dituk zuri edo beltz, gris ugari zegok eta hortan zegok aberastasuna).
Beno, denbora gehiegi ez zeukeat eta gaurkoz behintzat hemen utziko diat.
Hona hemen Zuen Blog honetaz gain, nik erabiltzen diaten informazio iturrietako bat, seguruena ezagutuko duala, baino beste norbaitek jarraitu nahiko balu ere, hemen uzten diat
http://www.skyscrapercity.com/showthread.php?t=562866

ni

ni 2009-11-14 06:11 #6

Aupa! Eukitzean hai zeaten eztabaida hontan nere eritzie eman nahiko nun. Nik aht-n aurkako borrokea ez det AHT bertan zentratzen, gauza orokorrago bat bezela ikusten det, desarrollismoaren aurkako borrokan zati bat bezela baizik. Jende askok esaten do AHT eta beste infrasestruktura haundik behar ditteula ez atzen gelditzeko, progresoa eukitzeko. Ta nik progreso hortaz hitzein nahi det, uste al dezue aguantau al daikeula etengabeko progesu hontan? Progresoak gero eta toki gehio behar do, Goierrin, Gipuzkun.... fijatzea besteik ez dau, alde batetio autobia, bestetio AHT-a, poligono berrik.... Asuntoa da eraiki eraiki eraiki produzitu .... etengabea behar deula progreso maite hortan seitzeko, hau AHT-a eraikitako ez da bukauko, ezin da, beti eongo da gure "oneako" beharrezko izango zaizkigun obra "eko bio sostenibleak", makina ezin da gelditu, bestela sistema pikuta dijo.

Baño Euska Herri ta Europatik kanpo progreso zoragarri honek eragiten dittun arazok askoz haundigok die. Nola uste dezue elikatzen dala gure progesoa? Irak eta Afganisango gerra "humanitariotan" parte hartzen duen lehen munduko herrik pastelan zati bat hartzeko iten due, milaka pertsonen heriotza eta milloika pertsonen sufrimenduk ez do axola, gure progresoa garrantzitsugoa bait da. Hori bai, sarraski hauek bultzau dittuenek ETA-ren (adbidez) erahilketa baten aurren hartzen duen jarrera... gizartea gaixo daula, eak iñoiz iñoiz ez duela biolentzie ibiltzen, gure umek biolentziaren aurka hezi behar diela... ZE NAZKA!. (ETA-rena gertuko adibide bat zan, besteipe, ni ez naiz ez ezkerrekoa ez abertzalea ta ez dittut ETA-ren helburuk ezta metodok e konpartitzen). Irak ta afganistandik aparte, adibidez, zergatik uste dezue Congoko gerran azken urteotan 4 milloi pertsona inguru hil diela? Beltzak ean harten gaizki ematen dielako? edota guk gure progreso maitearekin seitzeko behar ditteun materi primea lortzeko modu merke bat behar deulako? Estatu batuek, frantzik, europak, oain txinak, bakoitzak bere aldea launtzen do ahal dan pastelan zati haundiña lortzeko (milloika hildakok ez die beaien arazoa). Ze gertau da DARFUR-en? 2,5 miloi pertsona bizi zien lurralde bat zan Txinak ta Sudanek bertako gauzak ustiatzeko tratu bat in zuen arte. 400.000 hil zien, gehienak beainen lurretatio alde in bearra izan zuen ta Darfur txikituta gelditu zan, hori bai Txinak lortu zon nahi zona ta Sudanek poltsikok beteitu. Ai, ta gero zenbat aldiz entzuten degun Txinako mirari ekonomikotaz hitzegiten, ikasi beharreko zerbait bezela. Ze polittek izan zien Olinpiadak, ooooo. Españik hego amerikan iten ditun sarraskik, Colonbian, perun , ekuadorren hango indigenak sarraskitzen ta gero gerrillari, narkotrafikoari... errue botatzen. Baño bueno, hango indiok ez dakie zer dan progresoa. Maputxe gaixok ENdesan dirugosekatio bere lurretatio botatzen dittue.... Milaka gauza kontatzeko.

Guzti honek AHT arekin zerikusi gehiegi ez daukela ematen do, baño netzat haundie dauke. Desarrollismoari STOP, ama lurra bizirik ez die eslogan soilek, esanahi haundi bat dauke atzetetio.

peru

peru 2009-11-19 17:41 #7

Lau katu AHTren kontra, horrek esan nahi du Euskalerrian ganora piskat ba dugula.

kaixo

kaixo 2009-12-02 12:59 #8

No estabamos mas de 12 personas y de esas 12 algunas eran liberadas de LAB asi que no cuentan. Y eso que se suponia que venia el lehendakari a inagurar, donde estaban los miles de trabajadores anti-tav? estaban detras nuestro pero trabajando, no vaya a ser que no salga un tren a tiempo...

CAF TXIKITZAILE, LAB LAGUNTZAILE !!!

Utzi iruzkina: