Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga

Makina bat ikusteko jaioak gara! Datorren apirilaren 30ean, larunbata eta eguerdiko 12.00etan Zumaiako Kantauri Plazan bizi den Nuria Lopez de Gereñuren etxe parean konzentrazio a egingo da Garraio Sailburuari koloreak aterateko asmoz. Umorea ta jai giroak falta ez daitezela... eta agertu!!!!!


Datorren apirilaren 24an Fomento ministeritzak eta Eusko Jaurlaritzak Y grekoaren finantzaketari bidea irekitzen dion akordioa sinatuko dute Madrilen. Hau salatu asmoz, egun berean Ajuria-Enearen parean konzentrazioa egingo da AHT Gelditu Asanblada eta Elkarlanaren bitartez hau salatuz. Zapatilla alproja hauei!!


Bihar, apirilaren 22an eta goizeko 11.00etan, Donostiako bulean konzentrazio-parodia bat izango da AHTren proiektua ironikoki salatzeko. AZALDU ETA PARTE HARTU!!!!!!!!!!!!!


Kaixo denori, datorren apirilaren 3an eta Ordiziako gaztetxean 19.30etan, hitzaldia izango da AHT eta bere eraginei buruz, horrekin batera Aralarren sortuko lituzken kalteak aztertuko dira. Gonbitea luzatu nahiko genioke irakurle orori bertara gertaratzeko. Bertan ikusiko dugulakoan.


Kaixo denori, Ohar honen bitartez, datorren martxoaren 31an arratsaldeko 20.00etan Ataun San Gregorioko Artadi elkartean egingo den hitzaldira gonbidatu nahiko genituzke interesa duen orori. AHTak suposatzen duen proiektuari buruzko informazioa emango da eta bereziki Aralarren eragingo lituzkeen eraginez. Bertan ikusiko dugulakoan.


  GELDITU ETA PENTSATU! AHT- REN AURKAKO IBILALDI INFORMATIBOA ARALAR MENDIAN MARTXA INFORMATIVA CONTRA EL TAV EN LA SIERRA DE ARALAR LAKUNTZATIK ORDIZIARA APIRILAK 1 –2   “Harririk zailena baino gogorragoa eta zekenagoa da klase politikoa. Ustelkeriaren eta desarrollismoaren izenean justifikatu nahi da paisaje eta kultur ondarearen txikizioa. Arazo honi buruz duen ezjakintasuna izugarria da. Eta egun bizi dugun naturizidio beldurgarriaren eta nortasun zeinuen ezabaketaren erantzulea da. Iraultza soziala zeregin ezinbestekoa dugu hainbeste barbarie geldieraziko badugu.” Iñaki Uri...


Kaixo denori. Lotura honetan AHTk EAEn jarraituko duen bide eta planoak azaltzen dira. Ikusiko dezuten bezala, planoak .pdf eta .dwg formatoan daude. Adobe Reader programarekin .pdf-ak ikusiko dituzue eta hemendik jaitsi dezakezuen bisualizadorearekin .dwg formatuan dauden fitxategiak. Azkeneko hau Windows dezutenentzat baino ez da. GNU/Linux degunontzako komeriak! ;-)


Horixe ba. EAE AHTk izango duen ibilbidearen mapa: