Bihar, azaroak 6, ostirala, Patxi López Beasain Este-ko lehen harria jartzera etorriko omen da Mariaratzera. Hori dela eta, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak elkarretaratzea egingo du Mariaratzen 12:00etan.


Larunbat goizean Mariaratzen barna argazki rallya egin genuen. Gutako askok ez genituen AHTren obrak gertutik ikusi eta erabat txundituta geratu ginen, harrituta, eta asko, harri bihurtuta. Txikizioa itzela da eta Ordiziako Udalak dioen bezala "obras menores" horiek baldin badira, zer izango ote dira "benetako obrak"? Hona hemen rallyan parte hartutako batek ateratako argazkiak:


Mariaratzeko ingurunean egiten ari diren triskantza dokumentatze aldera, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanatik ekimen berri bat jarri dugu abian.Datorren larunbata 28an, goizeko 11etan Beasaingo Zubimuzutik aterata Mariaratzeko ingurunera abiatuko gara eta gure argazki eta bideo kamerak erabiliz argazki rallya antolatu dugu.Harturiko argazkiekin erakusketa prestatuko dugu Ordiziako festetarako eta argazkirik adierazgarrienari legezko afari parea izango ditu opari gisa.Beraz, animatu, prestatu zuen memori txartel eta bideo zintak eta ekin lanari!!


Ostiral honetan, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak, kontzentrazio zaratatsua antolatu du. Arratsaldeko 19:00etan irtengo da Ordiziako eta Beasaingo plazatik eta 19:30ean bi kateak Malkaskon elkartuko dira. Animatu eta etorri zure ahotsa entzunaraztera!!!


Gaur ostirala goizean, AHTren aurkari talde bat Euskal Y rentzat Ordizian hasi dituzten lan eremura sartu eta bi lagun indusmakinetara kateatu dira lepotik helduta zituzten moto kandatuen bidez. Ekintzaren ondorioz eraikuntza lanak bi ordu ta erdiz geldirik egon dira. Berrogei pertsonak kateaketa ekintzarekin bat egin du AHTren aurkako kartelak eta pankartak erakutsiz eta "Makinak kanpora", "AHTrik EZ" eta "Amalurra defenda dezagun" oihukatuz. Denbora luze igaro ondoren Ertzaintza bertaratu eta kandatuak berehala zizaia batekin mozten alperrik saiatu da. Azkenean suhiltzaileen eskuhartzea e...