Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Aukeratzen

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-12-17 09:21

Askotan esan izan dut euskaldun izatea hautu bat dela, erabaki bat dela. Eta, beraz, denok gure bizitzaren uneren batean aukera horren alde egin behar izan dugula, jendartearen korrontearen kontra eginda gehienetan. Gauzak horrela, Zygmunt Bauman-en aipu bat irakurri nuen. Hona hau: “Ingurune sozial «egituratu» batean bizi gara, eta «egituratuak» dakar berez probabilitateen manipulazioa. Horrela, zigor eta sariak egin eta berregiten dira aukeraketa batzuen probabilitatea askoz altuagoa eginez eta beste batzuenak, ordea, baxuagoa”.


Elefantea(k)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-12-16 11:21

Originala jakin.eus-en argitaratua. Jakinen aurreko zenbakian esaten nuen sarri gogoratzen garela etorkizunaz. Eta hala da. Horren seinale Patxi Saez Belokik www.erabili.eus agerkarian argitaratu duen artikulua: ‘Euskararen elefantea ikusi’. Patxik hurrengo 30 urteetako euskalgintzaren zikloa zeharkatu behar duen estrategia marraztu eta zirriborratu gura izan du. Izan ere, Joshua Fishman soziolinguistaren berba batzuetatik abiatu du bere analisia: «Problema txikiez ardura zaitezke, problema nagusia ikusi gabe. Hori izango litzateke zoologikora joan eta bakarrik z...


Autodefentsa

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-12-15 09:43

Iñigo Astizi elkarrizketa egin diote Hiru Damatxoko kideek. Interesgarria da oso, baina niri atentzioa haren esamolde batek eragin dit. Berak dio autodefentsa linguistikoko ikastaroak antolatu beharko genituzkeela (emakumeen autodefentsa ikastaroen tankerara). Burura segituan etorri zitzaizkidan TELPak. Baina kontzeptu mapa ireki, eta bestelako harriak etorri zitzaizkidan burura: tabakoa uzteko terapiak, hizkuntza ohiturak aldatzeko terapiak, Jabetze (edo Ahalduntze) eskolak, Euskahaldundu kontzeptua, Lutxo Egiaren performancea, soziolinguistika domestikoa, ... Gauza berari buruz ar...


Hitzen Uberan webgunean elkarrizketa sakon eta mamitsua egin didate "Sutondoko kontuak" liburua dela eta. Txerra Rodriguezek Sutondoko kontuak liburua plazaratu du autoedizioaren bidetik. Aurretik Garagoikoa blogeko testuak eta Sechu Senderen Made in Galiza(Txalaparta, 2012) eta Sorgin ehiztaria (Armiarma.eus, 2015) lanen itzulpenak ezagutu dizkiogu, besteak beste. Duela gutxi liburuaren aurrerapena eta lagina eskaini genizkizuen, oraingoan berriz sakoneko elkarrizketa: soziolinguistikaz, hizkuntza eta gozamenaren arteko iraganaz, ora...


Jaso eta eman

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-12-10 09:18

Originala Jakin aldizkarian argitaratua. Beltzean mintzo izeneko dokumentala ikusteko aukera izan dut Arrasaten. Dokumental horretan, Ameriketako 14 pertsonek haien hizkuntza komunitateari buruz egiten dute berba: kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia komunitateei buruz. Baina, euren egoeraz berba egiteaz aparte, zelan ikusten gaituzten eta euskararen herriari buruzko haien gogoetak oparitu dizkigute. Beste behin, argi utzi dute behatzaileak behatzen duen errealitatean ere eragiten duela. Benetako energia darie hizkuntza indigena horietako kideei. Eta benetako ene...


Moreno Cabrera irakasleak beste behin ere egin du. Linguistikoki eta soziolinguistikoki hizkuntza-espainolismoaren oinarri sasi-zientifikoak birrindu ditu banaka-banaka, gupida barik. Hizkuntzen inguruan dauden aurreiritzi gehienak xehatu egin ditu, berak ohikoa duen estilo azkar eta eraginkorraren bidez. Panfleto baten usaina hartzen diozu erabat gozagarria den irakurketari. Eta bai, hala da, panfleto bat da, eta zer? Azkar irakurtzen da, oinarri zientifiko sakonak ditu, egileak ez du ezkutatzen bere ideologia eta, gainera, zer demontre, berak esaten dituen guztiak oraintxe bertan eta lot...


Sutondoko kontuak liburuko beste kontu bat. Brasilen ihes egiten zituzten esklabo beltzek oihanera jo ohi zuten. Oihanean bizirauteko elkartu egiten ziren ihes egindako beste esklabo batzuekin eta komunitateak sortu. Horiek dira, hain zuzen ere, izenburuko quilomboak. Komunitateak. Komunitate autoeratuak. Ubuntu ere jatorri afrikarreko berba da, quilombo bezala. Esangura bat baino gehiago ei ditu. Baina hedatuena, antza, “ni naiz gu garelako” da. Honi lotuta pasadizoa kontatzen da. Antropologo (?) batek ume batzuei jokoa proposatu zien: zuhaitz baten ondoan fruituez betetako sas...


Martin Ugalde Kultur Parkean eman nuen hitzaldia osorik grabatu zuten. Hona hemen:


Hizkuntzaren erabileran eragiteko, datuek baino garrantzi handiagoa dute eguneroko beharrek, Txerra Rodriguezen esanetan. Martin Ugalde Foroan hitz egin du «soziolinguistika domestikoaz» 3 0 0 Soziolinguistika alorrean begirada eguneroko beharretara eraman behar dela irizten dio Txerra Rodriguezek (Igorre, Bizkaia, 1978). «Makrotik mikrora». Martin Ugalde Foroan aritu zen atzo, Andoainen (Gipuzkoa),Zirrikituetatik eragiten: soziolinguistika domestikoa hitzaldia egiten. Eta argi mintzatu zen: «Datuek ez dute ezer esaten; eguneroko beharretara jo...


Galiziera jartzen duen tokian euskara jarri daiteke lasai asko, nire uste harroxkoan behinik behin.


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter