Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Azken Larrun aldizkarian "Gazteak eta euskara: aisialdia giltzarri" izeneko gaia jorratu dute. Hainbat artikulu daude, sarean ere irakurgai. Beraz, artikuluetatik ateratako esaldiekin hornituko dut post hau. Beste adin taldeek ere plangintza behar dute  Lionel Joly, Soziolinguistika Klusterreko kidea.  Soziolinguistikaren oinarri teorikoak eta aplikatuak kontuan hartuta, pentsagarria al da euskara erabiltzea ingurune soziolinguistiko erdaldun batean, euskaraz oinarrizko gaitasun linguistikoa izanik besterik ez? Lionel Joly, Soziolinguistika Klusterreko kidea.  Euskara erabilt...


Linguanet ikastaroa

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-02-26 12:48

Gaur goizean hasi da Linguanet ikastaroa. Izena eman nuen orain dela bi aste, eta ikusiko dugu ea zelan. Bere garaian Hiznet egin nuen eta behintzat teknikoki asko aldatu da, moodle plataforma erabiltzen dute eta erosoagoa ematen du.Blog honetan noizbehinka ekarriko ditut Linguanet ikastaroari buruzko ohartxoak.


Atzo irakurri nuen Argia aldizkarian Soziolinguistika Klusterrari buruz atera duten artikulua. Oso interesgarria benetan.Bi gauza aipatzeko:- Hiznet-eko lanak zabaltzeko asmoa dute. Bejondeizuela. Oso lan txukun eta interesgarriak daude eta horiek hedatu eta zabaldu beharra dago.- Txepetxen teorietan sakondu nahi dute Klusterrekoek eta aplikazio praktikoa ere bilatu nahi dute.


Lumak astintzen

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-02-22 17:31

Normalean blog honetan soziolinguistikaz ari bagara ere, oraingo honetan salaketa bat egiteko ere erabili nahi dut. Nire lagun baten kartela zentsuratu egin dute eta hori ez da inola ere onargarria. Horregatik, hemen agertuko da Igotzek egindako kartela.Gora lumagorri!!!!!!


Wikipedian ere

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-02-14 18:33

Aste honetan euskarazko wikipediaren astea da. Hori dela eta, erabaki dut kontu bat sortzea wikipedian eta soziolinguistikaren inguruko artikulu eta kontzeptuak igotzea.Gaur sortu dut nire kontua eta lehen artikulua igo. Diglosiari buruzkoa da. Aurretik beste batzuk ere igo ditut (soziolinguistika, hizkuntza soziologia, hizkuntza komunitatea, ...). Wikipedia elkarlanean oinarritzen denez, hemendik animatu nahi ditut guztiak artikuluak igotzera eta daudenak hobetzera.EGUNERAKETA:Hiru urte pasa ostean, panorama aldatu da eta artikulu gehiago daude euskarazko wikipedian soziolinguistikari buru...


Gure indigenak (II)

7
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-02-09 16:52

Gaurko Berrian Fredi Paiak oso artikulu interesgarria idatzi du.Hona hemen:Fredi Paia Gure indigenak (II) ai Andres, Andres....tratu da tratu, behiak ez badeko esnerik, kafe hartu! Urritik egunero nabil gure eskualdeko indigenei grabazioak egiten. Hilabete batzuk igaro dira eta etorkizunera begira buruan dudan azterketa sakona egiteko lehenengo fasea den informazio bilketa amaitzeko oraindino aurretik lan handia dudan arren, badira lehenengo unetik nabarmenak eta komunak diren zenbait ezaugarri. La abuela no sabe euskera, sólo chapurrea. Transmisio haustura sano argia da gure herrian fr...


Bat 61

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-02-08 18:47

Bat 61: Unibertsitate mailako soziolinguistikaren irakaskuntza.Zenbaki honek ez dauka komentatzeko askorik. Oso interesgarria da egin duten bilduma, behar-beharrezkoa. Baina nik baino hobeto egin du zenbakiaren laburpena Maria Jose Azurmendik eta horretara jo beharko duzue argibide gehiagoren bila.Beste kontu bat: Bat aldizkariak osorik jartzen dituzte sarean argitaratu eta urtebetera gutxi gorabehera. Baina oraingo honetan (ez dakit lehen aldia den) zenbaki berriaren laburpenak jarri dituzte. Eskerrik asko Bat aldizkarikoei ezagutza partekatzeko egiten duten ahaleginagatik.


Galdetu.com-en ikusi dut gaur goizean honako galdera hau: Nola euskalduntzen da lan mundua? Erantzuteko ez da erraza, eta gainera, ez dut uste zerbitzu horretarako galdera aproposa denik. Dena den, baten batek erantzuten badu, giltzarria emango liguke eta santogriala aurkitu. Benga ba, deskubritu dezagun atlantida denok batera.


Txokotik zabalera (II)

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-01-31 19:00

Aurreko mezu batean liburu honi buruzko entresaka egin nuen. Gaurkoan, berriz, liburuari buruzko iritzia emango dut.Liburua oso interesgarria iruditu zait. Alde batetik, umorea darabilelako (gure mundutxo honetan sarritan serioegiak ez ote garen sentsazioa daukat), umore fina, ironia eta, batez ere, esajerazioa.Beste alde batetik, irakurterraza da. Umoreagatik, ziur asko. Gure mundutxoan dauden kezkak eta ezinegonak, kritikak eta aurrerapausoak komunikatzeko zailtasunak izan baditugu. Eta liburu honek horietako asko modu errazean plazaratzen ditu.Kritikatzeko ... ba, agian, corpusari larreg...


Barikuan plazaratu zuen Kontseiluak udalen hizkuntza politikari buruz egindako azterketa. Azterketa oso interesgarria iruditu zait, agian osagabea (Ikerrek dioen modura), baina lehen pauso moduan, ondo.Dena den, emaitza arraro batzuk eman ditu azterketak. Ez nabil azterketa zalantzan jarri nahian, inondik inora. Azterketaren metodologia ona izan ez dela esateko ez dut inongo frogarik-eta.Harira: emaitza arraroak. Hasteko, sarritan eredu moduan hartua izan den Arrasate 18. postuan dago (portzierto Arrasateko blogosfera aktiboak ez al du zer esaterik?). Basauri, Ermua, Gasteiz, Zalla edo Sest...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter