https://gaitu.eus/









URREZKO LETREN TUTERA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2020-08-03 12:24

BERRIA, Iñigo Astiz , 2019ko azaroak 10 Espezialisten artean soilik dira ezagun Yehuda Halevi eta Benjamin Tuterakoa idazleen izenak, baina Erdi Aroko hebreerazko literaturan garrantzitsuak dira Tuteran jaiotako bi idazleon lanak. Gainera, Nafarroako hiri horretan bizi izandako kristauen, musulmanen eta juduen arteko elkarbizitza giroaren berri ematen dute haien lanek. Tuterako erdiguneko irudi bat, eguzkiaren lehen printzek argituta. VILLAR LOPEZ / EFE Euskal Herriko autore gutxik dute haien pareko pisurik nazioarteko literaturan, eta, halere, apenas altx...



NAVARRORUM. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea. ERAKUSKETA (2017ko irailaren 21etik abenduaren 31ra) Hizkuntza, bere aztarnan


Gure amak esango zukeen bezala, puntada finez josi duzu zuk beti oihala Anjel, hitza hitzari tentuz, eta artez lotuz. Zentzumenen gozamenerako bideak urratzen imajinatu izan zaitut sarri, han eta hemen hizkuntzaren alde malkarrak arakatzen, zuzentasunaren eta dotoreziaren bila, egoskor. Arteari, baina, begirada zorrotzaren akuiluarekin joan zatzaizkio atzetik, irmo, mingainean herdoilik ez, eta bazterrak majo astintzen. Ai! eta guztiaren gainetik, obraren errematerako, eta jakintsuek ohi duten eran, apaltasunetik eskaini izan diguzu zure hausnarketa bakoitza, sortu fruitu bakoitza, h...



Katamalo zer den galdetzean Barandiaranek zera dio: "Katamalo berez mendebaldeko kareta bat da, mozorro bat. Hauxe da nire poesien abiapuntua; zertarako eta zergatik mozorrotzen gara? Horri buruzko hausnarketa bat da Katamalo". Poesia eta musika uztartzea du helburu Katamalo taldeak. Gotzon Barandiaranek eta hainbat lagunek (Itsaso Etxebeste, Gorka Mugarza, Nerea Urbizu, Aintzina Lekue eta seguruaski ezagun duzuen Gorka Urbizuk) sortu zuten proiektua. Hona hemen niri, bereziki, asko gustatzen zaidan kanta horietariko bat: Iruntzi dana kanta.  Zabaldu ahoa, iruntzi dana... horrela ha...



Egian euskaraz

1 2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-07-06 08:52




        Amerikako Estatu Batuak, XX. mendeko 70eko hamarkada. Bisita bat: aspaldi kanpora ikastera joandako alaba nagusia bere jaioterrira itzuli da ama eta ahizpa gaztea ikustera.   Bi belaunaldi, bi mundu, bi hizkera, eta nola eguneroko gauzek batzuetan eguneroko izateari utzi eta bestelako esangurez betetzen diren, ez beti onerako.     Xerezaderen Artxiboan Alice Walkerren "Egunero erabiltzeko".   Sarrera eta itzulpena.: Ana Morales Edizioa: Jasone Larrinaga Irakurleak: Danele Sarriugarte, Oihenart Garai eta Ana Morales.   ATALA JAISTE...


  Gaurko ipuineko protagonistak irtenbide bat aurkitu zuen preso zegoen kaiolatik irteteko; bost urte igaro direnean, hitzaldi bat ematen dago jakintsuen aurrean bere lorpena azaltzeko. Askatasuna? Nork aipatu du "askatasuna". Xerezaderen Artxiboan Franz Kafkaren "Akademia batentzako txosten bat". Itzultzailea: Naroa Zubillaga   ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ   MUSIKA (artista/kanta/albuma) Free Music Archivetik: Chris Zabriskie, "Oxygen Garden", Divider.   Jamendotik: Kolokon, "Global Circus", Global Circus.



Aurten ere mintzalagun egitasmoan hartzen ari naiz parte. Mintzalagun, berbalagun, solaskide, hainbat hitz sentimendu bera adierazteko: euskararen bidez adiskidetasuna lantzea. Denok dakigunez, ez da erraza euskara bezalako hizkuntza gutxitu batean murgiltzea, batez ere, bere lekua beste hizkuntza batekin konpartitu behar duelako. Alde batetik, gizarte honetan gehienok gaztelera dakigu, beraz, taldean euskara ez dakien pertsona bakarra izanda, beste guztiok gaztelerara pasatu behar izaten dugu ezinbestean. Hurrengo belaunaldia hobeto prestatuta egongo da, baina ordura arte, euskara erabilt...


Tribuaren berbak 2

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-02-12 08:06

Tribuaren berbak bigarren denboraldia ere amaitu egin da. Kike Amonarrizek gidatzen duen lan-taldea berriro ere ikaragarrizko esfortzua egin du euskara albiste positiboekin lotzeko. Iker Martinez de Lagosek nik baino hobeto deskribatu du saioa bi txio hauetan (lehena eta bigarrena). Momentu askotxo daude gogoratzeko bigarren denboraldi honetan ere. Eta berriro ere, aurrekoan egin bezala, saio guztien gidoiak igo dituzte sarera denok eskura izan ditzagun. Eta erabili ditzagun eskoletan, komunikabideetan edo ahal/nahi dugun lekuetan. Eta gogoratu, martxotik aurrera itzuliko da saioa, ordubete...


Beti dago lehen aldi bat edozertarako. Bloga idazteko ere bai. Arrazoi ugari dauzkat blog hau zabaltzeko. Bi aipatzekotan, nire burutazio guztiak eta barneko sentimenduak ordenan jarri nahi nituzke. Bestalde, nire hizkuntza berriari, euskarari, merezi duen lekua eskaini nahi nioke. Bizitzak eskaintzen dizkidan lehenengo aldi guztiak barneratu eta gozatu nahi ditut. Jende onez inguratuta, gure mundu txikia zabaltzeko eta hobetzeko gai izango gara. Seme-alabak haztea erronka handia da. Hain zuzen ere, gurasook ez ditugu inoiz ahaztu lehenengo irribarrea...


Oso gutxitan landu ditut blogean neure eguneroko lanari buruzkoak. Bestelako gai batzuei eman diet lehentasuna. Eta hala izaten jarraituko du. Baina lantzean behin salbuespenen bat egin behar da, ezta?   Iñaki Martinez de Lunak udaltop-en administrazioen plangintzei buruzko balorazio soziolinguistikoa egin zuen. Balorazio horretatik abiatuta, enpresetako euskara planei buruzko balorazioa egin nahi dut nik ere. Goazen ba!   Iñaki hasten da esaten hiru plangintza mota daudela: plangintza funtzionala, hizkuntza-jabekuntzaren plangintza eta plangintza formala. Funt...