Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Originala jakin.eus-en argitaratua. Galdera-tranpa bat da hori, ezer izatekotan. Gehienok erantzungo genuke hizkuntza politika ausarta eta komunitate indartsua. Biak. Biak direlako beharrezko eta ezinbesteko. Biak zaizkigulako orain eta hemen gutxi. Biak behar(ko) ditugulako gure zuhaitzaren barne-izerdia elikatzeko. Biak. Baina horrelako egoera idealik izango bagenu, ziur naiz horren tankerako galderarik ez genukeela egingo, inola ere ez. Beraz, galderaren muinera bueltatuta: zein izan beharko litzateke lehentasun ikuspuntu soziolinguistiko huts batetik (horrelakorik balego, jakina)? Edo...


Aipamenak aipamen

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-03-03 09:09


Arau sozialak

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-02-29 10:09

Soziolinguistika mikroan arau sozialak behin baino gehiagotan aipatu izan ditugu (domestikoak, aldiz, horiek irauli nahi ditu). Baina zer demontre dira arau sozialak? Arau sozial baten ezinbesteko elementua da portaera bat ohiko bihurtzea, portaera bat behin eta berriro errepikatzea. Horrez gain, arau sozialak berekin dakartza zigorrak. Hau da, talde bateko kideek besteengandik portaera bat espero dute, eta portaera hori gertatzen ez bada, zigorrak aplikatuko dituzte. Baina ez hori bakarrik. Arauak ere sariak dakartza portaera errepikatzen dutenentzako. Egile batzuek, ostera, esaten dut...



Saioa Lizarralde lankideak Hizneteko sakontze egitasmoa feminismoa eta euskalgintzaren inguruan egin du. Lorea Agirreren berba batzuk jasotzen ditu:   “Gune euskaldunetan prestigioa du euskarak, eta euskara transmititzen du amak. Emakumeak prestigioa lortzeko hizkuntza behar du. Duela 30 bat urte gazteleraz egiten zuten, ama prestigioduna izateko kalean, nahiko desprestigiatuta zeuden eta. Gizonak prestigioa badu, eta berdin du zer hizkuntzatan aritzen den. Hori bai, toki euskaldunetan leialago dira neska gazteak. Izan ere, neskak arauak betetzeko hezten dira, eta euskara erabilt...


Aurrekoan soziolinguistika egin izeneko post-a argitaratu nuen. Joxean Amondarainek iruzkinetan aipatu zuen Mikel Zalbide jo ta su zebilela hizkuntza soziologiarekin …Erantzun labur bat eman nion, baina uste dut merezi duela erantzun luzeagoa. Ez da gai hau berria. Orain dela 9 urte pasatxo abiatu nuen blog hau eta lehen post-a ere horri buruzkoa izan zen. Bertan esan nituenak eta gaur uste ditudanak oso antzekoak dira funtsean. Hala ere, ia hamarkada pasa da eta gauza batzuk aldatu egin dira (neure baitan behinik behin). Hizkuntza soziologia hobesten nuen garai hartan. Gaur ere ho...


Soziolinguistika egin

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-02-15 10:31

Aurrekoan egon nintzen lagun batekin berbetan, txorrotxean. Eta bide batezko euskalgintza aipatzen aritu nintzen. Berak errieta egin eta oso berba teknikoak erabiltzen ditudala adierazi. Orduan, erdi pikatuta esan nion: zuk zelan esango zenuke ba? Kostatu zitzaion kostatu, baina … azkenean erantzuna eman (eta nik lapurtu egin diot blogerako): horiek soziolinguistika egiten dute soziolinguistika berba denik jakin barik. Tumatxa! Soziolinguistika egin: esamoldea bikaina iruditu zitzaidan. Are gehiago, nire moduan soziolinguistika jendartea eraldatzeko zientzia gisa ulertzen dugunontza...


Eusnob ala folklorezale?

1 2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-02-08 09:07

Karpape gozo batean geunden, garagardoa eskutan, hontaz eta hartaz berbetan. Kanta tradizionalak eta herri-dantzak ez nituela maite aitortu, eta hara non esaten didan solaskideak: Folklorea maite ez duen lehen soziolinguista! Eta zur eta lur geratu nintzen.   Horren arraroa al da? Edo, hobe esanda, horren arraroa al naiz? Elkarrizketak jarraitu zuen eta, azkenean, esaten dit lagunak: Zu eusnob bat zara eta, gainera, azken aldion euskaltzaleen artean gero eta eusnob gehiago dago. Eta nik erantzun, zorrotz: Eskerrak! Eta, ostean, burua bueltaka izan nuen denbora batez. Ez dut neure buru...


Eskertzen da lantzean behin akademiaren ateak ireki eta plaza publikora salto egitea. Eta langintza horretan maisu eta maistra dira EKTko gradu-ondokokoak. Oraingoan sei telebista saio egin dituzte gure kulturgintzaren iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hausnartzeko. Goienakoek denak txukun-txukun jaso dituzte webgune batean. Hona hemen:   1. Olatua berrasmatu   2. Zama hegalduna 3. Hilzori - Gogo bizi 4. Mina eta grina 5. Ertzak batuz 6. Egin arte (ez gara izango)


Gutxiengo aktiboa

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-02-01 10:19

Moscoviciren arabera, gutxiengo aktiboa da indarrean dauden arauen kontrako taldea, bere buruaren gaineko kontzientzia duena eta barne antolaketa maila bat duena. Definizio horretan ez da jende gutxien duen taldea izan behar derrigorrez; aitzitik, haren ezaugarri nagusiena da boteretik kanpo egotea.   Gutxiengoa aktiboa edo ez-aktiboa izan daiteke. Aktiboa izateko beharrezkoa da bere buruaren gaineko kontzientzia izatea: helburuak ezagutu, mugak eta indarrak ezagutu.   Gutxieneko antolaketa ere izan behar du, funtzionamendu arau batzuk sortu behar ditu.   Gutxiengoen element...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter