Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Neofalantismoa

3
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-09-28 09:26

Fernando Ramallok “Neofalantismo” izeneko artikulu zeharo interesgarria idatzi du. Nik artikulutik aipu batzuk lapurtu nahi izan ditut:   Hiztunen multzo berri honen (neofalanteak, alegia) presentziak orden soziolinguistikoa aldatzen du eta tentsio batzuk sorrarazten ditu: dialektoen artekoak, identitatezkoak, sinbolikoak.   Hizketa berriek (“neofalas”) continuum bat osatzen dute: estandarretik oso gertu dauden espresio-bideetatik, erabilera formal oso landuarekin, hiztun berrien ama-hizkuntzak edo sozializazio-hizkuntzak oso interferitutako bideetara. &ldq...


Errezetak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-09-23 08:45

Uztailean Argian irakurri nituen Erika Lagomaren kopla hauek. Orduan interesgarri begitandu zitzaizkidan eta aste honetan berriro ere haiengana heldu naiz. Horregatik, kopiatu eta Argiakoen lizentzia libreari esker, hona ekarri ditut: Doinua: Sorterriko Koplak             1Ez dut aurkitu kokorik,ezta wakame algarik,hala ere hau da gure lurraEta ez dugu hoberik.               2Teseo pintzekin hartu,Epicuro fusionatu,bidea beti da potentziala,beraz, irrikaz dastatu.        &...


Galdera hori deblauki bota zidan lagun batek aurrekoan. Erantzuna mamurtu nuen, baina zaila da horri ganorazko erantzun koherente eta ulergarria ematea.   Saiatuko naiz, labur-labur. Lehenik, hezkuntza-komunitate osoa hartu behar da kontuan, eta horietako bakoitzarekin estrategiak eta ekimenak landu: ikasleekin, irakasleekin, zentroko langileekin, gurasoekin, eskolaz kanpoko ekintzekin eta abarrekin. Eta, ahal dela, eragile bakoitzarekin elkarlanean jardun estrategia eta ekimen horiek lantzeko (parte hartzearekin, hain zuzen ere).   Bigarrenik, ikastetxeak koherente jokatu behar d...


Jakinek ekaina amaieran jardunaldi oso interesgarriak egin zituen Herria, estatua, nazioa eta euskara izenburupean. Dena interesgarria izanda, nik Eduardo Apodakaren aipu hau nabarmendu nahi dut:     “Garai batean egiten ziren nazio erroldak eta nazio erroldetan jendea zenbatzen da modu askotan, zenbat gizon eta zenbat emakume, edo zenbat euskaldun eta zenbat erdaldun. Aspalditik esaten dut niri berdin zaidala zenbat euskaldun dauden esate baterako Tafalla batean. Nik jakin nahi dudana da zenbat bizi-praktika egiten diren euskaraz Tafalla baten. Eta hara baldin banoa, zer a...


Inklusiboa(goa)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-09-14 09:32

Mikel Irizarrek honako hau jaurti du bere lehen elkarrizketan, kargua hartu ostean: “Euskarak behar du diskurtso irekiago edo inklusiboagoa, demokratikoagoa”. Handik gutxira, Onddarbiko normalok blogean honako hau irakurri nuen: “Amets Arzallusek zioen Euskal Herria ez dela lurrari erroturiko toki fisiko bat. Euskal Herria euskararen herria dela dio, euskara egiten den tokia alegia. Honela Donostiako Kontxako ur ertzean euskaraz agurtzen diren bi lagunek sortzen dute Euskal Herria, edo Lesakako okindegian ogia eta egunkaria erosterakoan, baina baita, herrian ia agurtu er...


Ebetek gida praktikoa ondu du, Arabako Foru Aldundiaren enkarguz: “Haur eta gazteen jardueretarako hezitzaileentzako gida”. Gida hori orain dela urte batzuk argitaratutako “Begiraleek asko egin dezakete” entzutetsuan oinarritu eta praktikoago, eraginkorrago eta zehatzago egin dute.   Eguneroko praktiketarako aholku sorta dakar gidak. Orokorrak batzuk eta zehatzagoak besteak: kirol entrenatzaileentzako, antzerki, dantza zein musika irakasleentzako, aisialdiko hezitzaileentzako (ludoteka, udaleku zein gaztelekuetan aritu) eta jantokiko hezitzaileentzako. Eguneroko...


Artikulu original argia.eus-en (eta paperezko edizioan) argitaratu izan da. Eskerrik asko Onintzari, berriro ere, aukera hau emateagatik! Gure genealogia feministak liburu mardula irakurri berri dut. Baina ezin liburua irakurri jantzita daramatzadan euskalgintzako betaurrekoak erantzi gabe, ezin irakurri behin eta berriro feminismoaren eta euskalgintzaren artean loturak (eta desloturak) egin gabe, ezin irakurri behin baino gehiagotan inbidia latza sentitu gabe. Txerra Rodriguezen iritziz, talde feministek transgresioa, freskotasuna eta txinparta ekarri dituzte plazara. Euskalgintzan ez du ...


Bat 94. aldizkarian transmisioaren molde berriak aztertu dituzte. Artikulu zeharo interesgarriak dakartza aldizkariak. Haien artean, Paula Kasaresena nabarmenduko nuke. Eta, hori dela eta, artikulu horretatik ateratako lau aipu zuokin partekatu nahi ditut:   ikertzaileen interesa ez ohi da hizkuntza gutxituen atxikitzeko gertakarietara zuzendu eta mintzaira horiei iraunarazteko ahalegin eta estrategia sozialak maiz ikusezinak izan dira gizarte zientzien literaturarako. Ikertzaileek tradizioaren irautea ikusi ohi dute, ez tradizioari eustea edo tradizioari iraunaraztea. euskara teknika...


Abuztuan #repost

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-09-01 10:33

Abuztuan 20 artikulu ekarri ditut ostera ere lehen orrira, twitter bidez. Ehunka artikulu argitaratu ostean, indusketa txiki bat egin dut eta lurpetik erauzi ditut 20. Honako hauek izan dira hurrenez hurren:   [<a href="//storify.com/garaigoikoa/20" mce_href="http://storify.com/garaigoikoa/20" target="_blank">View the story "Udan erreskatatu ditudan 20 artikulu" on Storify</a>]


Berba lehendabiziko aldiz aditu nion Asier Sarasuari. Berak bere alabarekin izan zituen tira-bira batzuk ilustratzeko erabili zuen. Ordutik “lapurtu diot” eta behin baino gehiagotan erabili izan dut. Osatu gabeko gida bi ere argitara eman ditut: lehenengoa eta bigarrena (osatuagoa). Baina inoiz ez dut hartu terminoa definitzeko astirik. Eta bada garaia. Zer da soziolinguistika domestikoa? Egunerokoan hizkuntza dela eta ez dela sortzen zaizkigun mila arazoren aurrean konponbideak bilatzen dituen zientzia-adarra dugu (edo ez da zientzia-adarra, baina berdin zaigu). Begirada mikro...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter