Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Espraiaren lagunak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-07-20 10:22

Hizkuntza minorizatu askotan “egokitu” zaigu espraiaren lagunak izatea. Gurean ezabaketa egunak antolatzen dira, Menorkan Mahón ezabatzen dute, Korsikan eta Bretainian ere aritzen dira, Galizian (bi motatan gainera, espainolezkoak eta galiziera normatibokoak ezabatuz), Kantabrian eta Asturiasen ere ikusi ditut eta beste hainbat lekutan ere dabiltza espraiari saka eta saka. Espraiaren lagun bihurtu gaituzte, bihurtu gara eta toponimia ere borroka-eremu bilakatu (biolentzia sinbolikoari aurrejartzen zaion ezabatze sinbolikoa). Eta, bitartean, sultanaren kanoiak gure txabola...


Berben errepublika

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-07-15 09:20

Sechu Sendek berriro jo du dianaren erdigunean. Berriro ere. Soziolinguistikaren dibulgazio freskoan beste pauso bat eman du: oraingoan Berben errepublika du izena (A república das palavras). Errebelde aritu da eta Made in Galiza liburuan baino gordinago, baino mingotsago, baina esperantza eta etorkizunari baikor, beti baikor. Ipuinen artean denetarik, batzuk bere blogean edo han eta hemen lehenik argitara emanak; beste batzuk, berriz, berriak. Oraingoan, gainera, liburua portuges hizkuntzaren grafiarekin idatzi du, hizkuntzaren bidean aurrera eginez koherente. Baina onena izango da...


Management

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-07-13 08:51

  Originala jakin.eus-en argitaratua.  Soziolinguistika iturri askotatik edaten duen diziplina da. Baita kudeaketatik ere, hau da, enpresen eta erakundeen kudeaketa zientziatik, ingelesez management deitzen den horretatik, hain zuzen ere. Xabier Erizek berriki idatzi du artikulu gogoangarria horren inguruan: ‘Management-eko kontzeptuak eta hizkuntza-plangintza’ (Euskaltzaindiaren Euskera agerkarian argitara emana 2014ko uztailean). Artikuluaren oinarrian honako galdera hau dago: «Nor dago euskara sustatzeko helburuen eta ekimenen erdigunean: h...


Bertolt Brecht handiak idatzi eta Berri Txarrak taldeak zaratara eraman zuen, zoragarri eraman ere. Nork bere burua ahalduntzeko prozesuaz ari da kantu/poema: Makuluak du izenburu. Zazpi urte geldirik iragan nituen nik, ezin eman pausorik. Jo sendagilearengana, hark berehala galdetu zidan: “zertarako makuluak?” nik erantzun: “elbarria naiz” “Ez nau batere harritzen” izan ziren haren hitzak: “saiatu zaitez ibiltzen tramankulu hauek dira ibiltzen uzten ez dizutenak , tramankulu hauek dira zure traba nagusia” “Ausartu zaite, saia ibiltzen...


Outing

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-07-08 10:29

Lehen aldiz jakin.eus-en argitaratua. Euskahaldun leloa erabili du Korrikak, ingelesezko empowerment kontzeptua nolabait gurera ekarrita. Euskaraz, aldiz, lau aditz erabili izan dira empowerment kontzeptua azaltzeko: konturatu, jabetu, ahaldundu eta boteretu. Nire ustez, gradualak dira lau horiek. Lehendabizi konturatu egin behar gara zerbait ondo ez dabilela. Ondoren, jabetu behar gara egoera hori menpeko egoera dela. Hori egin ostean, ahaldundu egin behar dugu geure burua. Eta, azkenik, prozesu indibidual askotxo batzen direnean, boteretze kolektibora heldu ahal izatek...


Ekina

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-07-06 10:01

Originala jakin.eus-en argitaratua.  Batzuek euskara (euskaldunok!) gaur egun arte historian iraun izana berba horrekin azaltzen dute. Ez dakit hala den, datuak falta zaizkit horretarako (baina litekeena da horrek ere zerikusia izatea). Baina argi daukat azken urteotako garapena, hein handi batean, berba horrekin definitu daitekeela. Eta berba hori ekina da, behintzat Txorierri aldean duen esangurari lotzen bagatzaizkio. Ekina izateak hauxe esan gura du: tematia izatea, jarraitzea, ez etsitzea, behin eta berriz egin eta saiatzea. Baina, kontuz, adjektiboa da, pertsonak (eta animaliak) ...


Gure genealogia feministak liburua irakurtzen ari naiz. Euskal feminismoaren historia errepasatzen ari naiz astiro-astiro. Orrien artean gurean izan diren talde/elkarte feministen berri ematen da. Eta horrek arreta piztu dit. Izan ere, talde/elkarte horietako gehienek (guztiek ez esatearren) kale eta aldarrikapen dinamikaz gain, barne dinamika ere landu izan dute. Eta barne dinamika hori batez ere formaziora bideratua izan da. Emakumeen artean berba egiten hasi eta euren egoerak ulertzeko eta aldatzeko gakoak antzeman dituzte han eta hemen.   Ni ez naiz ibili emakume elkarte/taldee...


Tribuaren berbak 3

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-06-22 09:15

Hirugarren denboraldia egin du Tribuaren Berbak telebista saioak. Aurreko biekin alderatuta, oraingo honetan saioek ordubeteko iraupena izan dute. Horrek, nire ustez, gaiak sakonago eta xeheago aztertzeko aukera eman du. Betiko legez, lan ederra egin dute telebistatik kanpora ere, eta horren truke, erabili ahal (behar?) ditugu edukiak nahi dugunetan (eskoletan, enpresetan, euskaltegietan eta abarretan). Soziolinguistikaren dibulgazio purua dira horiek guztiak. Orain atsedena hartuko dute eta gaiak pedagogikoki landu. Bejondeizuela! - Parisen euskaraz - Korrika badator - 60etako emigrazioa...


Gureaz blaik 100

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-06-18 08:41

Info7 irratian euskaldunak aktibatzeko irratsaioaren izena da Gureaz blai. 100 saio egin ditu hiru urteetan zehar. Denetariko edukiak landu dituzte Nekane Zinkunegik eta Ainhoa Lasak. Beti dibulgazioa jomuga, fresko eta umoretsu. Saio gogoangarriak egin dituzte hiru urte hauetan. Merezi du astia hartu eta horietan berriro ere murgiltzea (edo lehendabiziko aldiz muturra sartzea). Soziolinguistika domestikoaren bidean urrats txikiak bezain sendoak. Saio guztiak entzuteko ...


Paula Kasares dixit

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-06-17 08:22

Lau artikulu argitara eman ditu Paula Kasaresek bere do(k)tore-tesitik azpimarratu eta kopiatu ostean. Honako hauek dira artikuluak: Euskaldun hazi Nafarroan (1) Euskaldun hazi Nafarroan (2) Euskaldun hazi Nafarroan (3) Euskaldun hazi Nafarroan (4) Twitter bidezko zabalkundea egiteko, ordea, aipuak laburtu egin ditut eta Paula Kasares dixit gehitu dut txio bakoitzean. Hona guztiak: [<a href="//storify.com/garaigoikoa/paula-kasares-dixit" mce_href="http://storify.com/garaigoikoa/paula-kasares-dixit" target="_blank">View the story "Paula Kasares dixit" on Storify</a&...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter