musi-k 2xioa

rokanrola

zuzenean 1456154191879 musi-k 2xioa | 2006-12-26 00:12

Alan Freed, irrati esatari estatu batuarrari egotzi izan zaio beti "rock & roll" etiketaren sortzailea izatea... baina rokanrrolaren historiagileak oker daude... ez dakite benetan etiketa horren atzean dagoena zer den... batzuk "bussiness"-a ikusten duten tokian, beste batzuk mendeetan zehar musikak izan duen alderik lizun, dibertigarri, iraultzaile, askatzaile, errebidikatibo eta sexuala ikusten dute...kantuen letrak mundua aldatuko ez duten hitzez osatuak izan arren, musikak berak eraman ahal zaitu sentimen eta bizipen horiek dauden akelarrera... gerri dantza,...


    Zuzenean, beti ere musikak pertsonengan izan duen zirrara edo erraietara iristeko gaitasuna, zuzenekoetan izaten da, modurik zuzenena ("zuzenena?"). Musikariak hots, erritmo eta doinuak igorri eta entzuleak jasotzen ditueneko momentuak, hunkitzeko ahalmena duten noten  segida edota isiluneak... Komunikazioa, gizakiok hitzen bidez adierazi ezin dugun alde sakon horretara iristeko ahalmena du musikak, joera, estilo, etiketa edota garai ezberdinei arreta berezirik erreparatu gabe, zuzenean lortzen den komunikazioa, atmosfera efimeroa musikari eta entzulearen artean: tab...


zuzenean 1456154191879

Kategoriak