rokanrola
Alan Freed, irrati esatari estatu batuarrari egotzi izan zaio beti "rock & roll" etiketaren sortzailea izatea... baina rokanrrolaren historiagileak oker daude... ez dakite benetan etiketa horren atzean dagoena zer den... batzuk "bussiness"-a ikusten duten tokian, beste batzuk mendeetan zehar musikak izan duen alderik lizun, dibertigarri, iraultzaile, askatzaile, errebidikatibo eta sexuala ikusten dute...kantuen letrak mundua aldatuko ez duten hitzez osatuak izan arren, musikak berak eraman ahal zaitu sentimen eta bizipen horiek dauden akelarrera... gerri dantza, feeling-a, duendea duen zeozer horrek egiten du "rock & roll"-a rokanrrol... Egun "ROCK"etiketapean babesten ari diren hainbat musikari aspertuk, gure aisialdia are aspergarriagoa izan dadin saiatzen ari dira... Musika tresna berdinak, arropa eta parafernalia berdina erabiliz... fotokopia antzuak besterik ez dira... ez dute arriskatzen... gaur egun kontzertu askok igandetako meza baino serioegiak dira... fender, marshall, gibson eta noski rock&roll corporation-en babesean ezer adirazten duten kantu hilak aurkezten dizkigute... Pasioa, izerdia, katxondeoa, desmadrea eta kantuekin bapateko "flipea" kendu nahi dizkigute... eta batzuk ez gaude prest... ikusentzule asko ez gaude prest... musikari asko ez daude prest... hainbat orduz entsaioetan bizi izan duteneko feeling-a kontzertu bakoitzean dena emanez dauden askok ez daude prest... rokanrola... bizi gogoa kutsatzen duen birus arriskutsua bezala sentitzen dugunok nazkatuak gaude jada... izerdia, gogoa, kemena, arriskua, sentimendua ikusi, dastatu eta parte hartu nahi dugu... nahikoa da... azken finean rokanrrola besterik ez da, baina gustokoa dugu...
Eskerrak eman nahi diet Niko Etxart, Aterkings edota Atom Rhumba bezalako taldeei...( SeƱor No, Kuraia, Lobo Electrico, M.C.D.... eta enfin, beste horrenbeste talde burura ez datozkidanak momentu hauetan...) ROKANRROLA zeozer bizia dela gogorarazi eta biziarazteagatik!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: