Eskola txikien festa

ZUBIETA 2007-06-10

Festaren aitzakiarekin neguko arropa salgai jarri eta arrakasta ikaragarria eduki genuen.Ea ba labetik atera berri dugun udako arropa (umeentzako, emakumeentzako eta gizonezkoentzako modelo bana) ere gustatzen zaizuen.  Irudietako horiez gain, eskoletara kamiseta zuri-gorrien ale solte batzuk bidali ditugu. Ale gutxi horiek ditugu eta ezin dugu besterik eskatu; beraz, gustuko badituzue, azkar ibili... Eskolaren izenean arroparen eskaera egiteko orria formatu digitalean eduki nahi baduzu, sakatu HEMEN. Eskabideak hona bidali:Nekane Zaldua (piperenea@ya.com, 943367142)


Herriko plazan erreko ditugun sardinekin eta txekorrarekin asetzen ez direnentzako aurten ere festako bazkaria antolatu dugu. Araeta jatetxean izango da, 14:00etan, eta hona menuen eta prezioen inguruko xehetasunak: Helduentzako menua (15 euro) Haurrentzako menua (9 euro) bakailao eta ziazerba lasagna untxi marinatua, labean errea, ali-oli saltsarekin jogurt tarta txokolate eta mugurdiekin edaria, ogia eta kafea makarroiak txorizo eta tomatearekin oilasko errea patatekin natilak gailetarekin Zenbat heldu eta zenbat haur etorriko zareten adierazi beharko diguzue maiat...


NON JAN

zubieta2007 1456154068613 Eskola txikien festa | 2007-04-21 12:09

Ekainaren 10eko festan jolas eta dantza egiteko, noski, sabela bete behar eta horretarako aukera handia eskaintzen du Zubietak. Festagunean erreko ditugun txekor eta sardinekin aski ez baduzue, hemen dituzue Zubietako jatetxeak eta telefonoak (hobeto ikusteko, sakatu maparen gainean).


Hau da ekainaren 10erako prestatu dugun EGITARAUA: 10:00       Festaren hasiera. 11:00       Jokoak.                1.Gunea: Herri kirolak. 2.Gunea: Birziklatze-jokoa. 3.Gunea: Uraren jokoa. 4.Gunea: Jolas kooperatiboa.  13:30       Testigu aldaketa >> Irakasleei lore eskaintza >> Kanta eta Dantza. 14:00       Bazkaria. 16:00 >> 18:00 Pottoka gainean ibiltzeko aukera 16:30&nb...


Martxoaren 24an, larunbata, gaueko 9ak aldera, ilun eta fresko izan arren, Zubietako eskola txikiko haur eta gurasoak etxera erretiratzeke zeuden; KORRIKA zetorren eta ezin hutsik egin. Batzuk bizikletan, besteak peto eta guzti, erraustegiaren kontrako pankarta eta banderak nonahi...   KORRIKA atzerapenarekin zetorren eta ziztu bizian pasa zen eskola txikiaren paretik.


Errausketaren kontrako Donostiako martxoaren 3ko manifestazioan jende asko bildu ginen. Zubietako eskola txikikook han izan ginen baina baita Gipuzkoako beste eskola txiki batzuetakoak ere: Aginagakoak, Angiozarkoak, Asteasukoak, Aiakoak... Mila esker denoi!Hemen daukazue manifestazioko hainbat argazki:


Karmele eta Elur Zubietako eskola txikiko 2 urteko haurrak dira. Karmeleren etxean zaldiak dituzte eta eskolara zaldiz etortzen da egunero. Elurrek inbidia puntua ere badu eta Karmelerekin zaldian ibili nahi izaten du beti. Zaldi gainean zoriontsu dira Karmele eta Elur baina euren etxeetan eta eskola txikiko gurasoenetan IZUA da nagusi. Parean jarri nahi diguten erraustegiaren eta eragingo duen minbiziaren beldur gara.Karmeleren etxetik 630 metrora jarri nahi dute minbizi-fabrika. Elurren etxea, berriz, 1080 metrora egongo litzateke eta gure eskola txikia, 1180 metrora.Frantziako Osasun Zai...


Eskola txikien 2007ko festarako atera dugun neguko arropak arrakasta itzela izan du.Umeentzako kamiseta luzea eta txalekoa atera ditugu eta helduentzako kremaileradun 2 sudadera. Hemen dituzu ikusgai: Guztira 700dik gora ale banatu ditugu Gipuzkoako eskola txikietan. Mila esker denoi!Aurki aterako ditugu udako kamisetak, izango duzue gure berri...


Kaixo.Neguko arropa salgai jarri dugu eta arroparen zenbait ale zuen ikastetxean dituzue.Arroparekin batera 3 inprimaki helarazi dizkizuegu eta formatu digitalean behar badituzue, hemen dauzkazue:Arduradunentzako oharra: hemen Gurasoentzako oharra: hemen Eskaera orria: hemen Lehen 2 dokumentuak "jaitsi" nahi izanez gero, lotura horietako bakoitzean sartu eta gero, sakatu "File" eta gero "Save as Word"; Word dokumentua irekiko dizue.Eskaera orria "jaitsi" nahi izanez gero, lotura horretan sartu eta gero, sakatu "File" eta gero "Export" eta ".xls"; Excel orri bat irekiko dizue. Besterik beh...


zubieta2007 1456154068613

Festaren
Ikus estatistikak

Ongi etorri Zubietara!

Eskola Txikien 2007ko Festaren berri daukazu hemen.

Eskola txikiak bizirik, herri txikiak bizirik.

Estekak

- Zubieta herria

- Zubieta eta errebotea

- Zubietako baserriak

- Gipuzkoako eskola txikiak

- Bizkaiko eskola txikiak