Urruzuno 07

Hitzak gondolaz paseatzen diren izkinatik...

Bruselas - Bilbao

2
urruzuno07 1456153510065 Urruzuno 07 | 2007-09-23 12:17

Hegazkinak lurra ikutzeari utzi zion momentuan bertan konturatu nintzen amaitua zegoela, akabo, gure hamar eguneko abenturatxoa Italian. Bi ordu eta zertxobait gehiago eta lurra hartzean negar malkoei begi-kaioletatik ihes egiten uztea besterik ez zegoen. Leihotik kanpora so nengoen hiriaren argiak aho zabalik ikuskatuz; inoiz bidaiatu gabea nengoen gauez, eta paisaia magikoa iruditzen zitzaidan. Bat-batean, letra batzuk ikusi nituen hainbeste argi artifizialen artean, farola batzuen argiek indar gehiago edukiko balute bezala. FBZ. Nire ondoan erdi lokarturik zegoen Gorka ez zen horretaz ...


BISITA

3
urruzuno07 1456153510065 Urruzuno 07 | 2007-09-22 16:43

Heroina larrua jotzea bezain gozoa zela esaten zuen garai batean.   Medikuek esaten dute okerrera ez duela egin, eguna joan eguna etorri, eta lasai hartzeko. Hilabetea da berriro esnatu ez dela azken ebakuntzaz geroztik.   Hala ere egunero egiten diogu bisita Arreta Intentsiboko Unitateko seigarren kutxara. Aurreko oheko gaixoa negar batean aurkitu dugu gaur, inor ez zaiola bisitara agertu diotso erizainari.   Hilabetea arrebaren hitzik entzun ez dugula. Ez dut lehen bezala bizitza osoa aurretik ikusten, esaten zigun, ez dut promesarik nahi, ez dut damurik nahi, maitasun kein...


Venezia, Bolzano, Torino eta Milan. Lau hiri ikusteko, lau lo leku esna egoteko eta autobus bidai ugari kantatzeko edo lo egiteko, nola ez. Hogei irabazle, idazle bat (??), Oreretako italiar bat, New York-eko gida euskaldun bat eta bi irakasle, bata oso hiztuna eta bestea, tira, ez hainbeste...Sentsazio asko, hogeitalau orduak oso osorik aprobetxatuz: urduritasuna, lo egin aurreko lehen elkarrizketa, poza (gora limoncelloa!), konfiantza, adiskidetasuna... Baina ez hori bakarrik: nekea, amorrua (Michele... ejem...), hainbeste kontatzen zuen bazkalosteko zigarroa, etxekoengatik ezinegona, adi...


Venezia

urruzuno07 1456153510065 Urruzuno 07 | 2007-09-22 13:47


     Barre batzuk bota nahi dauenak, irakur dezala  Dario Fo-ren "Aquí no paga nadie". Asko guste jata, benetan merezi dauela.


Morire come le allodole assetate sul miraggio O coma la guaglia passato il mare nei primi cespugli perché di volare non ha piú voglia. Ma non vivere di lamento come un cardellino accecato.