Leihotik begira
Zigarroa sentitzen dut eskuan, haren kea aurpegian hozki jotzen didan airearen laguntzaz alde batera bideratzen dudalarik. Ahora gerturatu eta kea irensten dut pixkanaka, eztarritik behera, urduritasuna lasaituz, zure zain.
Gizon beltzak daude kalean, alde guztietara begira, norbait aurkitu nahian, edo agian ez. Agian, norbaiten zain daude, ni bezala. Agian, zure zain, baina ez, ezta posible.
Ate hotsa entzun dut, edo ez. Ez dakit. Bada ezpada, zu izango zarelakoan "Pasa!" esan arren, inork ez du erantzun, seguraski, gaur, haizea izango baita gelan sartzeko zain dagoen bakarra...
Beste kalada bat eman diot eskuan dudan ke tutu zuriari, eta beste bat geroago, beste bat...
Ez zaude, ez zaitut ikusten, eta gizon beltzek beheran jarraitzen dute, baina zu faƱta zara.
Bat-batean, telefono hotsak gelara sartzera bultzatu nau, pauso lasaiean, momentu honetan benetan jaso nahi dudan dei bakarra izango delakoaren esperantza aspaldi galdua baitut...
Esperantza... esperantza aspaldi galdua, eraman zinduten egunean bertan, gaurko eguna noizbait iritsiko zela banekien ere, zure buelta gaur ez zela izango garbi bainuen, zulo hartan gogorki itsatsita edukiko zintuztelakoan... esperantza galdua...
"Bai?", "Kaixo laztan..." Isilunea... poz malkoa masailetik behera... eztarria itsita... tximeleta bihurrien akelarrea... "Hor zaude?". Negar zotinezko erantzunez nire presentziaren berri izan duzu. "Harantz noa, aske naiz, aske zurekin egoteko beti. Infernu honetatik ateratzea lortu dut! Ez esan ezer, hemendik bost minutura emango dizudan besarkadaren laztan hotsa besterik ez dut entzun nahi. Maite zaitut."
Telefonoa eskegi eta leihora itzuli naiz, malkoengatik ia ikusten ez badut ere, zure ailegatze momentuari erreparatu nahi baitiot.
Leihoko ertzera begiratu eta hor dago zigarroa, erabat kontsumituta, haizeak nire ordez amaitu duelako. Barre egin dut lehenengo aldiz bi urtetan, haizeak, azken finean, lagun baten moduan, nire osasunaren alde egin duela konturatuta.
Baita, ke tutu amaitua leiho eskinako maldatik beherantz nola dijoan ikusten ari naizela... "Putakumeak!" PUN! PUN! PUN! ............
Kalera begiratu dut eta izotzaren antzera somatu dut bihotza, hotz, gogor, hauskor... asfaltoan behera doan odol gorri distiratsuak nire aurpegiko irribarrea ezabatu du eta honen ondoren malko bi sentitu ditut begizulotik kanporantz, baina ez pozez beteriko malkoak, hauek amorru zaporea sentituarazi didate ezpainetara iristean.
Zigarroa kalera iritsi da, zure ondora, zure hilotzaren ondora... zure odoletan bustirik gelditu da.
"Banoa laztana... banoa, zugana... gizon beltzetatik salbatuko zaitut..." Eta zigarroari jarraituz, zure odol putzura iritsi naiz, bidean "Maite zaitut!" oihukatuz...
Iruzkinak
... 2007-11-18 23:17 #1
ai ama...
aiene 2008-02-28 10:26 #2
<P>Bai istorio tristea...</P>
<P>Hala izaten jarrai dezala, istorio hutsa...</P>
2009-03-21 18:34 #3
benetan politte!
2009-03-21 18:34 #4
benetan politte!
2009-03-21 18:34 #5
benetan politte!
Utzi iruzkina: