Faltan botatzen zaituztet

urruzuno07 1456153510065 Urruzuno 07 | 2007-09-22 14:42
6

Venezia, Bolzano, Torino eta Milan. Lau hiri ikusteko, lau lo leku esna egoteko eta autobus bidai ugari kantatzeko edo lo egiteko, nola ez.

Hogei irabazle, idazle bat (??), Oreretako italiar bat, New York-eko gida euskaldun bat eta bi irakasle, bata oso hiztuna eta bestea, tira, ez hainbeste...

Sentsazio asko, hogeitalau orduak oso osorik aprobetxatuz: urduritasuna, lo egin aurreko lehen elkarrizketa, poza (gora limoncelloa!), konfiantza, adiskidetasuna... Baina ez hori bakarrik: nekea, amorrua (Michele... ejem...), hainbeste kontatzen zuen bazkalosteko zigarroa, etxekoengatik ezinegona, adio esaterakoan lehen malkoa... Hamaika sentsazio, denok batera bizitakoak, bizitza osoan gogoratuko ditugunak.

Askoren ustez ametsa soilik izan da, hegazkinak lur hartu zuen unean, esnatu eta bertan amaitu zen ametsa. Hala bada, berriz egin nahi dut amets, zuek guztiak bertan murgilduko zaretelakoan, nire inkonzientearen atea zabalik duzuela jakinik. Sartu, sartu beldurrik gabe eta bizi ditzagun berriro sentsazio guzti horiek, kanta ditzagun berriro gitarraren laguntzaz Pantxoa eta Peioren abestiak, pasa ditzagun berriro gauak esna, orduerdiko loaren ondoren batak bestea esnatuz.

Egin dezagun dena berriro, hasieratik, baina mesedez eskatzen dizuet, ez nazazue esnatu hegazkinak lur hartzen duenean, izan ere, Venezia, Bolzano, Torino eta Milanen sortu dugun aparteko dimentsio hartatik Lurrera bueltatzea zaila egiten ari zait. Faltan botatzen zaituztet.

Aitziber

Aitziber 2007-09-22 16:16 #1

Bua, nei depresioa sartzen zait horrelako zerbait irakurtzearekin batera... ^___^()

asko botatzeizuet faltan denoi, egitan esaten det. Ea noiz idazten deten nik zerbait hemen, baina uste det nire testuk luzeegik diela ta inork ez ditula leituko.

Enfintxo,

mxsssss

grapa

grapa 2007-09-22 16:32 #2

maria nereaaaaaaaaaa

poseemeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeee

idoia

idoia 2007-09-22 16:46 #3

bueno alainek ondo esan dun bezela denboa guztin emailak bialtzen eotea zoramen hutsa da, bildurra emateu ya korreon sartzeak, beraz hobe txoko hontan komunikatzea. Iraitzentzat: asko gustau zait bialdu diguzun poesia hori, batez ere zure mezue irakurri ta gero ez zitzaidalako beste ezer irakurtzea apetezitzen, jaja. ze web horritatik jaitsi daitezke holako poema irakurriak?

Nerea

Nerea 2007-09-22 17:33 #4

buah, buah, grapa faborez!! etzinen enteau ke prefiero el limoncello???? halare... bueno... zuke... pf.... me hacias unas cosas... ya te poseere kuando kedemos, bale?? jajaja

muxu bat!!

iraitz

iraitz 2007-09-22 21:55 #5

Apa xomorros...

irakurtziana... Han goitik itsasoa ikusten dA earra litzake. Italiaz delako, amaiak eosiberrik izango eztulako ta Julen Gabiria jefe xamarra dela esan diatelako hemendik (ahizpak). Ta bestela Canona, Belarraren ahoA, gustatzeit ta idazle hoi, ta mister Zumarragak ona dela badio, eztaba gezurra izang... en fin, mayoriak satia, ni konforme era guztita.

Idoia, sinceramente, eztait nundik hartua dan poesia, ahizpan artxibotatik lapurtu nun oan hilabete gutxi... en fin galdeukot halare. Poztena gustau izana, o bintzat entzuteko 3 minutu hartzia. Gabinon berririk bai? jajaj. Bromaen nexka! Faltan botzet zuk mingaña atetzia... jajaj.

beno peña hoixe zan, beste baten lasayo idatzikot zozer betiagua...

Muxuak danei

Eongogea

GRAPA

GRAPA 2007-09-23 21:11 #6

alaaaaaaa, q fuerteeeee!!!! nola asmatu duzu "ni" nintzela, maria-nerea?

Utzi iruzkina: