Bruselas - Bilbao

urruzuno07 1456153510065 Urruzuno 07 | 2007-09-23 12:17
2

Hegazkinak lurra ikutzeari utzi zion momentuan bertan konturatu nintzen amaitua zegoela, akabo, gure hamar eguneko abenturatxoa Italian. Bi ordu eta zertxobait gehiago eta lurra hartzean negar malkoei begi-kaioletatik ihes egiten uztea besterik ez zegoen.

Leihotik kanpora so nengoen hiriaren argiak aho zabalik ikuskatuz; inoiz bidaiatu gabea nengoen gauez, eta paisaia magikoa iruditzen zitzaidan. Bat-batean, letra batzuk ikusi nituen hainbeste argi artifizialen artean, farola batzuen argiek indar gehiago edukiko balute bezala.

FBZ. Nire ondoan erdi lokarturik zegoen Gorka ez zen horretaz jabetu, ez nire atzean zeuden Tere eta Gabino ere. FBZ. Zer esan nahiko zuten? Zer motatako mezua bidaltzen zigun zapaldu ez genuen hiriak? FBZ. Erantzuna oihartzun urrun baten antzera heldu zen nigana: Faltan Botako Zaitut.

Bai, faltan botako zaitut Italia, faltan botako zaitut Irati, Ainhoa, Nerea, Ane, Josu, Amaia, Iraitz, Idoia, EƱaut, Gora, Mikel, Arrate, Maialen A., Izaro, Oskia, Blanca, Tere, Gabino, Maialen B., Alaine, Elena, Nagore, Josu, Michele...

Nola jakin ote zuen Bruselak gure barne-barneko sentimenduei buruz? Ez genuen Venezian, Bolzanon, Torinon edo Milanen bezala bere kaleetan gure bizitzaren zati bat utzi, une ahaztezin mordo bat, irribarre bat, papera zaharrean negartutako hitz batzuk... Eta hala ere... Bruselak bazekien gure joanaren berri, gure bihotz-taupaden bizkortasunaren berri.

Jakingo ote zuen gure etorkizunaren berri? Loiun eta Donostian irauliko genituen malko sakonenen berri? Taldea banatuko ote zen, edo gutako batek (edo gehiagok) arrakasta lortuko ote zuten? ...Nork daki. Hori ez dago hiri baten mezu sekretuen menpe, ez norbaitek asmatutako Jainkoaren, politikari herdoildu baten hitzaldi edo patua delakoaren menpe.

Etorkizuna gure menpe zegoen, dago, eta gure betebeharra izango da aurrera egitea. Ilun, ezezagun datozkigu goizak, zer egingo ote dut, zer sentituko ote dut... ezer ez da ziurra, ezer ez da izango inoiz.

Beno, gauza bat bai

FALTAN BOTAKO ZAITUZTET

alaine

alaine 2007-09-23 16:09 #1

joder, eztot jakin Bruselas hain listue zanik...

ke ingnorancia la mia... eneiiiii...

blanca

blanca 2007-09-25 20:56 #2

Jole, ze politte...

Hamen idazten deten lehen aldiya da ta eztakit hau dan lekurik aproposena baino asko gustau zait "Bruselas-Bilbao" testua... Ta holan, Alainen erantzunari konpainia pixkat eitteko..jeje.

Nik be faltan botatzen zaituztet, izugarri gainera...

Ikusiko gea!

Muxuk biyotzak!!!

Utzi iruzkina: