Urko Goikoetxearen bloga

Rusiara

5
No profile photo Urko Goikoetxearen bloga | 2009-02-15 15:02

Kaixo jente! Zelan? Zelan pasa da astebukaeria? Ni ondo, atzo juergatxua ein neban da oin... aje pixkat dakat baina bestela oso ondo. Gorkan berri emoteko idazten dot. Oinguan Rusiara juan jakula, kapitalera. Astebeterako juan da lanera, ez da asko así es que konturatu orduko... hemen dau bueltan.  


Denok dakizuen bezela datorren astean karnabalak ospatzen ditugu. Azken urte hauetan gure kuadrillak mozorrotzeko ohitura hartu du: pelotxoak, manipuak etab eta aurten zer?fernandok proposamen bat egin zuen IKAZKIN jaztea: zaku bat burutik sartu, soka batekin gerria hestutu eta buruan lau korapilo eginda muzuzapi bat. Ez da oso glamourosoa ezta? baina momentuz daukagun proposamen bakarra da. Zuen ideiak behar ditugu. Ala ba, hasi pentsatzen eta ea zer urtetzen dan.


Ba al dakizu BBVA eta Santander bankuek non inbertitzen duten zure dirua? BBVA Perun ari da, Camisea proiektua. Proiektuaren helburuak: gas naturala lortu eta gas hau kostalderaino eramango duen 2 gasoduktoren sorrera. Santander Brasilen ari da, Río Madeira proiektua. Proiektuaren helburua: Madeira errekan konplexu hidroelektriko handi bat sortzea. 2 proiektu hauek, bertako ingurumen eta jendea kaltetzen dute. Ondorengo web gunean informazio gehiago aurki dezakezue, baita bi bankuei proiektuen aurkako eskutitza bialtzeko aukera ere. http://finanzaseticas.org/setem/esp/actua/campana-carta-sa...


Kaixo lagunak, Otsailean; Japoniako enbaxadorea den Yukio Takasu, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluko presidente izango da. Eta Amnistía Internacional-ek, palestinar eta israeldar zibilen artean gertatzen ari den sarraskiaren errudunei zigorra esartzea eskatuko dio, eskutitz baten bitartez. Eskutiz horrek indar handiagoa izango du baldin eta danok sinatzen badugu. http://www.es.amnesty.org/crisis-en-gaza/actua/rendir-cuentas-gaza-sur-israel/


Aste bukaera hontan bi urtebetetzeko euki ditugu kuadrillan: zapatuan Junkalen eguna izan zan. Junkalek ez zuen aukera galdu eta barixaku, zapatu eta domekan ospatu zuen. ZORIONAK JUNKAL!! 36 urte bete dituzu  eta 26 daukazula ematen du. Ez zimurrik ez "pata de gallorik" ez ezer. Eskertuko genizuke gazte mantentzeko sekretua kontatzea. 2009 urte ona izan dadila opa dizugu. Kotxe berria erosi duzute eta ea txispak ateratzen dizkiozuen.Bestalde Pedrok astelehenean urtebete egin zuen. Oso majo dago eta bere gurasoak poz pozik berari begira. Ze azkar pasatu dan...!!!!Argazki bat sartzea na...


Gure kuadrillak azken urteotan teknologikoki eman duen bira aprobetxatuz, Ardantzakoak blog bat irekitzea ideia ona izango zela pentsatu dugu. Urko Goikoetxearen bloga ipini diogu izena. Blog hontan okurritzen zaigun guztia idatzi dezakegu. Nor juango da aste bukarea hontan eskiatzera? Badakizue Xarles txikia jaio dela? Ikusi al zenuten Fernandok zapatuan harrapatu zuen mozkorra? Hasi al da Unax ibiltzen? etab etab. Besteok aldiz, irakurleok, gure erantzunak eta iritzia eman ditzakegu. Argazkiak, bideoa eta musika sartzea ere posible da.Bueno, esaiguzue ia ideia ona iruditzen zaizuen eta pa...