Asteburu pasa Ramales de la Victorian

No profile photo Urko Goikoetxearen bloga | 2009-05-05 17:59
1


Kaixo blogzaleok!

Aspaldi hontan bloga erdi lo daukagu eta esnarazteko ordua iritsi da. Gogoratuko duzue urrian asteburu pasa juan giñela San Vicente de la Barquerara. Ederto pasatu genuen eta horregaitik berriz ere elkarrekin plana egiteko proposamenarekin natorkizue. Oraingoan aukeratu dugun lekua San Vicente baño hurbilago dago: Ramales de la Victoria Cantabrian dago, Oriñonera heldu eta bertatik barrukaldera jo behar dugu 25 bat km.

Eta esango duzue, nolatan ba Ramales de la Victoriara? Ba oin dala pare bat urte Aitor bixak, Amaia eta ni hango kanpinean egon ginen eta lekua gustatu zitzaigun. Kanpiña ondo dago, mobil homak eta bungalowak alokatzeko aukera dago eta gero inguruan irteera politak daude: guk bi ibairen iturburua ikusi genuen: bat oinez eta bestea kotxez. Jateko ere leku aproposak daude. Beraz behar dugun guztia daukagu Ramalesen.

Egutegiari begira maiatzaren bukaera fetxa ona iruditzen zait: zer moduz maiatzak 23 - 24ko astebukaera hori?

ADI!!!! Esan didate fetxa hauek ez direla aproposak ze Oletxeko hiru anaiek ez dakit zenbat tona egur mozteko konpromisua daukate asteburu horretan. Beraz fetxa berriak: ekainaren 13 eta 14 zer moduz?

Animatu zaitezte!!!!!

Jon-Junkal

Jon-Junkal 2009-05-24 20:06 #1


Utzi iruzkina: