karnabalak, aratostiak...

No profile photo Urko Goikoetxearen bloga | 2009-02-12 09:26
2


Denok dakizuen bezela datorren astean karnabalak ospatzen ditugu. Azken urte hauetan gure kuadrillak mozorrotzeko ohitura hartu du: pelotxoak, manipuak etab eta aurten zer?

fernandok proposamen bat egin zuen IKAZKIN jaztea: zaku bat burutik sartu, soka batekin gerria hestutu eta buruan lau korapilo eginda muzuzapi bat. Ez da oso glamourosoa ezta? baina momentuz daukagun proposamen bakarra da. Zuen ideiak behar ditugu. Ala ba, hasi pentsatzen eta ea zer urtetzen dan.

maria

maria 2009-02-19 08:12 #1

Ni ez naiz oso karnabal zalie, baño gu gaur osteguna, familia osoa pailazoz jantzi behar dugu. Ez zaigu gaizki etorriko trajie amortizatzie. Beraz, badakit ez dala oso orijinala baña.. norbaitek pailazoz jantzi nahi badu gu prest!

eva

eva 2009-02-19 10:28 #2

ederto, lelengo proposamena heldu da. Ala ere ez dut karnabal giro handirik somatzen gure kuadrillan, nik uste zapatuan poteo ostian hasiko dirala goguak eta orduan inprobisatu egin beharko da... azken urteetan egin den bezala. seguro amaiak zerbait eukiko duela kotxean ezkutatuta...<br>


Utzi iruzkina: