Poeta_Medianoche

Gauerdian idaztea alfer, gautxori, logabezi eta poeten kontua da?

audio motz bat

No profile photo Poeta_Medianoche | 2008-05-09 14:45

Kaskoak akaparatu dituzte klasean, hauxe bakarrik grabatu ahal izan dut.... Audacity programa erabiltzen ikasten air garahonekin konformatu beharko zarete, behintzat hurrengo batean mikro eta kasko gehiago libre geratu arte.Hauxe da nire ahotsa: boomp3.com


Aste Santuan Oporrik ez.  Web 2.0 ko irakasleak hala zabaldu digu  blogean idazteko agindua. Idatzi zuen Aste Santuko oporrei buruz eta tartekatu tagzaniako mapa batekin. Sentitzen dut, baina nire kontakizunak eta nire mapak ez dizue inolako leku paradisiakorik eskainiko, ez eta abenturaz betetako bidai zirraragarria. Halaxe da batzuetan bizitza, planak egin… baina bizitzaren kapritxoek agindu. tagzaniapasteTagzania: poeta_medianoche Paradoxikoa? Beharbada bai, hala ere ez zen oporrik izan. Zer diozu? Esango dute batzuek. Ez zenuen fakultatera joan beharrik eta! Egun libr...


Maeztutik Leortzara joateko bide asko daude, baina... zein da politena?Paisaiaz gozatzen uzten dizuna, dudarik gabe, hauxe: tagzaniapasteMaeztu-Leorza map


Azeria beti egon da munduari begira eta beti izan da argiagoa.  Firefoxekin ere antzekoa gertatzen da. Internet Explorer jaio zenetik serietik dator gure Pc-an. Hala ere Firefoxek aukera seguruago eta hobeagoa eskaintzen digu sarean nabigatzeko.  Azeriak fitxetan surfeatzeko aukera ematen digu, lan-barra leihoz josita ez izateko. Pop-up leihorik ez dugu tartean izango, oroimena du eta horrekin datuak galtzea zailagoa izango da. Amaitzeko gogokoenak karpetetan antolatzeko beta luzatzen du.  Eta zu? Azeria zara edo munduari so zaude oraindik?


Maitasunaren definiziorik hoberena Joaquín Sabinaren kanta, Contigo


1- Laburpena:  Innerarity jaunaren hitzaldiaren xedea ezagutza-gizartean bizirauteko nondik norakoa izan zen. Gaur egun ezagutza informazio gehiegi dugunez zaila eta eskerga egiten zaigu informazioa sailkatu eta ulertzea. Bertan kokatzen da desafio garrantzitsuena; informazio gehiengoaren gestioa. Informazio gehiegi izateak tonto bilakatzen gaituelako.  Lehen, gure arbasoek, jakintzak esperientziatik jasotzen zituzten. Bere eskarmentu eta bizitzaren ibilaldian lortutakoak ingurukoek lehen eskutik interpretatu eta sinesten zuten. Gerora bazekiten ezagutzak praktikan jarriz ...


Nire aburuz Walter Rosenblumen argazkietatik gehien gustatzen zaidana. Argazki batek memoriaren txokoak arakatzen ditu.   Agian haurtzaroko grinak pizten dituena Agian nostialgiaz beteriko oroitzapenak.


Txolarrea

1
No profile photo Poeta_Medianoche | 2008-03-07 15:36

Behin, herritik paseoan teilatu batera so geratu nintzen eta hauxe aurkitu nuen:  


Azkenean hemen dago nik sortutako testua:   Amesgaiztoa hasi berria baino ez zen gau hartan. Burua ibilgailuaren kristalean botata zeukan, hilzorian, bitartean buruko barraskilo itsuek beiraren kontra orrazturik zeuden, iheseko makinazioetan, muki artean espilalez betetako etxerako bidaia hasi nahian. Aukituko zuen espiral bakarra garbigailuen uraren norabidea izango zen, ordea.   Begiak galduak zituen ilargi betearen zuloetan zehar, ixiltasunaren sakontasunean. Horregatik lehiatilaren beste aldean abiadura mutuaren eraginez zeuden zuhaitz ikusezinei begira zegoen, beraien hostoen...


Hurricane Carter

2
No profile photo Poeta_Medianoche | 2008-02-23 12:56

Gure1.mailako batxilergoko euskara irakaslea oso berezia da. Ikasleoi idaztera animatzen gintuen (eta gaitu), horretarako metodo ezberdinak jarraitzen zituen. Batzuetan hitz sorta batetik istorio bat asmatu behar genuen, beste batzuetan irudimena askatu, besteetan musika jarri eta sormenak hegan egiten zuen. Behin Bob Dylanen kanta bat jarri zigun, bere ustez ezin genituen 18 urteak bete Dylanen abestiak entzun gabe. Ariketa erreza zen, Hurricane Carterren omenez egindako kanta entzun eta 5 hitz idatzi behar genituen musikak sortzen zigun sentsazioarekin. nireak hauexek ziren: Bidaia / Baik...



Literatura, argazkilaritza, zaldiketa eta artea gustoko ditut. Agian nohizbait blogean honekin erlazioa duen zer edo zer jarriko dut. Hala ere nire Web2.0-ko irakaslea adi egongo da.