Aste Santuko oporrak
Aste Santuan Oporrik ez.
Web 2.0 ko irakasleak hala zabaldu digu
blogean idazteko agindua. Idatzi zuen Aste Santuko oporrei buruz eta
tartekatu tagzaniako mapa batekin.
Sentitzen dut, baina nire kontakizunak eta
nire mapak ez dizue inolako leku paradisiakorik eskainiko, ez eta abenturaz
betetako bidai zirraragarria. Halaxe da batzuetan bizitza, planak egin… baina
bizitzaren kapritxoek agindu.
Tagzania: poeta_medianoche
Paradoxikoa? Beharbada bai, hala ere ez zen oporrik izan.
Zer diozu? Esango dute batzuek. Ez zenuen fakultatera joan beharrik eta!
Egun libreak izanda ez zaitez kexatu!
Kexatzeko eskubide osoa dut.
Izan ere familia arazoak zirela medio ezin izan nuen egunik gozatu.
Gezurra. Egun bat izan nuen, 24 ordu. Ostiral arratsaldetik larunbat
arratsalderaino. Hurrengo egunak familiako senideak zaintzen pasa nuen. Ikasteko
betarik gabe, lagunekin trago batzuk hartzeko unerik gabe, azken batean benetako
oporrik izan gabe.
Paisaiak izan ziren egun horietako arnasa. Elurra mara-mara egin zuen.
Maeztu behintzat 10zm.ko elur kapaz
jantzi zen, eta Gasteizen ere malutek bat egin eta kaleak bete zituzten. Hirian
laster batean joan zen jantzi zuria, baina herrian egun batzuetan izan genuen
bere konpainia.
Hortaz… oporrik ez…
Iruzkinak
Utzi iruzkina: