CO2 jaulkipena pentsatzen zena baino %35 a igo da 2000. urtetik hona. Horrek esan nahi du, aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzeko zailtasunak geroz eta handiagoak direla, eta adituek adierazi dutenez, etorkizun beltz-beltza dugu aurretik. Pasa den Otsailan adierazi zuten 100 barru, tenperaturak 6,4 gradu zentigradu igoko zirela. Baina egia da, orain ez dela berdin pentsatzen, eta datuen arabera, handiagoa izango da tenperaturen aldaketa hori. Beraz, ekonomiaren garapenaren eta naturaren zainketaren arteko sintesi perfektua aurkitu behar dugu, ahalik eta lasterren.
Aldaketa klimatikoaren gaian poltikariek duten garrantzia eta eraginaz kezkatuta, geure buruari galdetu genion, Euskal Herri mailan, zein erantzukizun mota hartu duen Eusko Jaurlaritzak arazoaren aurrean. "Argia" astekariaren hemerotekan ibili eta gero, urte honetako martxoko aste baten zenbakian aurkitu genuen aldaketa klimatikoa izan zela astekariaren gaia. Eta zer aurkitu dugu? Eusko Jaurlaritzak Klima Aldaketaren Euskal Bulegoa sortu duela gai hau jorratzeko. Koordinatzailearekin (Xabier Caño) edukitako elkarrizketa bat eskeini zuten, hona hemen bideoa: http://www.argia.com/argia-ast...
Aurreko Otsailaren 1ean, hainbat leku esanguratsu itzali ziren, halanola, Parisko Eiffel Dorrea edota erromako koliseoa , lurraren berotzearen aurka aldarrikatzeko. Datorren azaroaren 15 ean ere, talde ekologistek bost minutuko itzalaldia egiteko deialdia eskatu dute, aldaketa klimatikoaren kontra daudela defendatzeko. ZERTAN DATZA? arratsaldeko 20.00 eta 20.05 orduen bitartean munduko argi guztiak itzali behar dira, baita mota guztietako autoak ere, eta ahal izanez gero katiluekin zarata egin behar da. ZEOZERTARAKO BALIO IZANGO DU? ez dakigu zeozertarako balio izangu duen zehazki, baina ...
Aurreko astean, "Lurra" dokumental berriari buruz mintzatu genuen. Internetetik nabigatzen egon eta gero, filmeari buruzko informazio gehiago ematen duen web-gune bat aurkitu dugu, gainera naturaren inguruko gaiak jorratzen dituena: www.euskalnatura.net Orrialdeak, honakoa dio dokumnetalari buruz: "Earth, Lurra, hala du izena “Deep Blue” pelikula dokumental arrakastatsua burutu zuten Alastair Fothergill eta Mark Lindfield zuzendarien azken pelikulak. BBC-k ekoiztutako pelikula honetan iparraldetik hegoalderako bidaia ikusgarria egin dezake ikusleak, urteko lau urtaroetan banatuta. Pelikula...
Al Gorek aste honetan adierazi duenez, Espainia da aldaketa klimatikoaren aurrean lan handien egiten ari duen lurraldea bere ustez. Egia esan aldaketa klimatikoak geroz eta garrantzi handiagoa hartu du, baina egia ere bada apur bat berandu izan dela. Gure ustez, lehenago hasi behar izan zen gai honi buruzko ardura, ezjakina eta noski honen kontrako borroka edo aldaketa. Komunikabideek eta noski politikariek, orain, garrantzi handia ematen diote fenomeno arriskutsu honi, ezin baita ukatu arriskutsua dela, baina pentsatzen dugu lehenagotik ere zela arriskutsua, eta nahiko luzatu dituztela eg...
Etxean nengoen lasai-lasai telebista ikusten telebistako eztabaida politiko batean hau irakurri dudanean, nire harridurarako: Mariano Rajoyk uste du ezin dugula aldaketa klimatikoa munduko arazorik larriena bihurtu hori baino beste arazo garrantzitsuagoak daudelako. Pentsatu dudan lehenengo gauza: "Ez da posible kulturalki eta ekonomikoki 'garatutako herrialde' bateko politikari batek horrelako jarrera izatea. Arnasa hartu eta neure burua lasaitu dut pentsatuz batzuk lehentasun batzuk dituztela eta errespetagarria dela. Baina lasaitasun horrek gutxi iraun du politikariaren ahotan hurre...
Aste honetan albistegietan (telebistakoetan batez ere) azaldu denez, TIERRA izeneko dokumentala estreinatu egingo da datozen egunetan gure zinemetan. Dokumental honek, aldaketa klimatikoa du gaitzat, eta hau tratatzea helburutzat. Bertan, animali ugari ateratzen dira, adibidez, hartz polarra, zein ozeanoan igerian ikus daitekeen. Honen arrazoi, nola ez, aldaketa kllimatikoa dugu eta kasu honetan konkretuki izozte falta. Baina ez dira agertuko diren animalia bakarrak; beste hainbat ere ikusii ahal izango dira, bere sufrimendua islatuz. Gainera, dokumentalak ez ditu soilik animalien egoerak...
"Ke gutxiago, CO2 gutxiago". Hori da Ekologistak Martxan erakundearen kanpainaren izena, Europako Batzordeari ibilgailuen CO2 emisioen murriztapenak ezar ditzan eskatzeko pentsatua. Eta zein hedabide arduratu da kanpainaren datuak ezagunarazteaz? Zein komunikabide enpresak eskeini dizkio berri honi gutxienez informatiboen 5 minutu? Edota, nork daki zer ote den sikeran "Ekologistak Martxan" taldea? Komunikabideek berebiziko garrantzia daukate gizartearen heziketan, moralan eta pentsamoldean. Ideiak transmititzeko, gizartea erakartzeko eta kontzientzia sortzeko tresnarik botereena da. Hala er...
Estatu batuetako presidente ohia den AL GORE eta Aldaketa klimatikoaren aurkako taldea ditugu aurtengo saridunak "novel de la paz" delakoan. Haiek, kriston esfortsua egin dute aldaketa klimatikoaren kontra eta hori dela eta jaso dute saria. Hainbat liburu, filme zein hitzaldi egin dituzte gai honen inguruan eta honekin, aldaketa honi garrantzi handia ematea lortu dute, jendea kontzientziatuz eta larrialdia piztuaz. Beraz gure gaurko lerroak haientzat, lortutakoa garrantzitsua ikusi dugula gure blogaren gaia hau dela kontuan izanik.
Kilimanjaro da Afrikako punturik altuena. Lehenego argazkia 1993an ateratakoa da eta bestea 2000. urtekoa. Elur mordoa pilatzen zen guneetan, elurra pixkanaka desagertuz joan da. Argazkia hauen konparaketaren bitartez, zerbait aldatzen dagoelaren beste froga txiki bat aurkeztu nahi dugu, ukaezina dena.