Komunikabideen errola
"Ke gutxiago, CO2 gutxiago". Hori da Ekologistak Martxan erakundearen kanpainaren izena, Europako Batzordeari ibilgailuen CO2 emisioen murriztapenak ezar ditzan eskatzeko pentsatua.
Eta zein hedabide arduratu da kanpainaren datuak ezagunarazteaz? Zein komunikabide enpresak eskeini dizkio berri honi gutxienez informatiboen 5 minutu? Edota, nork daki zer ote den sikeran "Ekologistak Martxan" taldea?
Komunikabideek berebiziko garrantzia daukate gizartearen heziketan, moralan eta pentsamoldean. Ideiak transmititzeko, gizartea erakartzeko eta kontzientzia sortzeko tresnarik botereena da. Hala ere, zoritxarrez, komunikazio-enpresa handiei ez zaie interesatzen gizartea aldaketa klimatikoaren inguruko gaietaz gehiegi informatzea, komunikabi horien jabeak askotan (gehiegitan ez esatearren) politikariekin hertsiki lotuak daude eta hauei ez zaie komeni ekologia "behar baino gehiago" zaintzea, horrek galera ekonomikoak suposatu lituzkeelako, edo hobe esanda, galera ekonomiko propioak.
Benetako ekologismoa ez da errentagarria, eta errentagarria ez dena ez dago komunikabideetan eta komunikabideetan ez dagoenaz, ez gara ohartzen.
Hona hemen aipatutako erakundearen web-gunea:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: