berdeak gara

Aldaketa klimatikoak uharte berriak aurkitu ditu. Horrela dio ADN egunkariaren artikuluaren izenburuak. Artikoki itsaso izoztuaren hedadura "maila historikoetara" jaisten dagoen bitartean, ezagutu gabeko uharteak agertzen hasi dira inguruetan. Horrek, aldaketa klimatikoari buruzko NBE-ren txostenen aurreikuspenak gainditu direla esan nahi du, efektuak pentsatzen zirenak baino negatiboagoak direla alegia. "Eluraren eta izotzaren desagerpena, abiadura kezkagarri batean gertatzen ari da" esan zuen Norvegiako Ingurumen saileko ministrak, Helen Bjornoy, Ny Alesund-en (Artikoko ikerkuntzara...


EGUBERRI ARGIAK

naturarekinbat 1456151759347 berdeak gara | 2007-11-25 15:06

  Aurten, Bilboko hirian eta alde zaharrak erabaki duenez, eguberriko argien gastua gutxitzeko argi bereziak jarri dituzte. Hauek, ez dute CO2 rik bidaltzen, eta hortaz, gastua bajuagoa da. Instituzioak, 80.000 milioi euro inbertitu ditu 2007. urteko argietan, Naturgaseko babesarekin. Eguberri argiek aurten 10.800 metroko argi hari disdiratsua izango dute, eta horietako %70 a lead izango dira, beraz lead bakoitzeko 1.68 metroak 3 batio orduko kontsumoa duelarik. Honek, eguneko kostua murriztea dakar, eta eguneko kostua 48,50 eurokoa izango da.  


Memoria apur bat egin nahi izan dugu eta Youtube-z baliatu gara aldaketa kilmatikoaren inguruan zeozer interesgarria aurkitzeko. Eta zer da begibistan topatu duguna? Argentinako Patagonia aldean dagoen Perito Moreno glaziarraren erorketa 2006. urtean. Bideo hau aukeratu dugu aldaketa klimatikoaren isladapen egokia eta sakona egiten duelako. Zoritxarrez, fenomeno honek sortuko duen hondamendiaren islada txikia besterik ez da. Bestaldetik, komentatu nahi genuke, harrigarria iruditu zaigula bideoan zehar glaziarra apurtzen den heinean jendearen txaloak entzuten direla. Guri behintzat, tristura...


Ekologiari buruzko online aldizkari bat aurkitu dugu: www.infoecologia.com, eta berri onak ditugu oraingoan. Kanariar artxipielagoaren ingurugiroa eta bertan bizi diren animali zein landare espezien bizi-iraupena bermatzeko, aldaketa klimatikoak sorturiko eta nabarmena baino gehiago den desforestazioa eten behar da eta gune horiek berreskuratu behar dira. Foresta fundazioak 474 futbol zelairen hedadura izango luketeen espazio berdeak errekuperatu ditu orain arte. Eta datu inportante da kontuan hartuz Kanariar uharteen %9a bakarrik direla basoak. Erakunde honen helbidea uzten dizuegu mo...


Aste honetan irakurri dudanez, jendea aldaketa klimatikoaren aurrean kontzientziatzeko ekintza berriak sortu dira. fotomontai batzuk atera dira, non Espainiako hainbat leku ikusten dira. Bertan, aldaketa klimatikoak etorkizunean jasango dituen aldaketak islatzen dira. Horren ondorioz, CO2 ren jaurtipenak gutxitzeko eskatu dute. kasu honetan, Sevilan esaterako, geroz eta gende gehiago ibiltzen da autobus ekologikoetan eta etorkizun batean lineak handitzeko intentzioa dute, baita eta metroarenak ere. Baina ez hori bakarrik; "tren de cercanias" delakoek ere berdina egin beharko lukete, eta kot...


2002. urteko azaroaren 13an, 77.000 toneladaz kargatutako petroleroak, fuelola galtzen hasi zen Muxia-ko (Galizia) kostaldearen parean, Espainiako katastroferik larrienetariko bati hasiera emanez. Itsasontzi hori, denok ezagutzen dugun Prestige zen. Fuelolaren isurpenak Portugalgo iparraldeko, Galiziako, Asturiasko, Kantabriako, Euskadiko eta Frantziako hego mendebaleko itsasaldea kaltetu zuen. Erantzun masiboa gertatu zen biztanleriaren aldetik, ikusita gobernu zentralaren eraginkortasun eza eta katastrofearen kaltea gutxitzeko propaganda faltsua. (Prestige hondoratzen) Horren aurrean, "...


Espainiako iparralde gehiena azkenengo 40 urtetako udazkenik lehorrena bizitzen ari da, egunkari batek argitaratu duenez.Galizia da herrialderik nabarmenena lehorteei dagokienez; dauen arabera, eta aurreko urteekin konparatuz, asko aldatu da klima, eta ez du apenas euririk egin. Kataluniari dagokionez, eta urtegien egoera kontuan hartuta, esan dezakegu aurreko urteetan baino askoz ere ur gutxiago dutela, eta horrek kalteak dakartza soroetan, adibidez, zerealen uztari dagokionean, baita animalien elikadurari dagokionean ere. Hori dela eta, larritasuna da nagusi landetan, datorren neguari dag...


GREENPEACE

naturarekinbat 1456151759347 berdeak gara | 2007-11-09 15:45

Atzo albiste izan zen gai bat komentatuko dut gaurkoan; Greenpeace taldeak, argazki batzuk atera ditu, non klimaren aldaketak ekarriko dituen aldaketak islatzen diren. Bertan, bi ideia garrantzitsu ikus daitezke; alde batetik, itsasoen inguruko aldaketak, eta bestetik ibaien aldekoak Itsasoei dagokienez, haien ustez, honek izango duen gorakada handia izango da, eta ondorioz, hondartzen lehenengo ilaran dauden etxeak desagertuko dira ur azpian. Ibaien aldetik, kontrakoa ikus daiteke. ura desagertu egingo da, eta lehortea izango da nagusi. Interesgarriak irudit zaizkit argazki hauek, eta ondo...


Orain dela egun batzuk, aldaketa klimatikoari buruzko komunikabideen oihartzun eskasaz kezkatu ginen blog honetan. Oraingoan aldiz, albiste honak ditugu ekologia zale guztiontzako. "Digital +" telebista kanala, aldaketa klimatikoaren garrantziaz jendea ohartarazteko Greenpeace-k martxan jarri duen kanpainara batu da. Kanpaina honetan gainera, National Geographic, Discovery Channel, Odisea eta Docu TVE "Iragarki gogaikarri bat" (Un anuncion incómodo) hartuko dute parte. Digital +-en helburua, publizitate ironikoa eginez aldaketa klimatikoaren gaia azalaraztea da. Ez da berri txarra, ezt...


Chile-ko energia enpresarik handiena, Endesa, proiektu hidroelektriko beria dauka Patagoniako Pascual eta Baker ibaietan. Horrek inguruaren paisaia aldatuko luke betirako, kutsaduraren ondorio negatiboak kontutan hartu gabe noski.Presa hauek, lurralde batzuetan uholdeak eragingo dituen bitartean, beste gune batzuetan lehorteak bultzatuko ditu. NRDC nazioarteko programaren zuzendariaren esanetan, " Endesa berearekin irtetzen bada, Patagonia gaur egun ezagutzen moduan, betirako desagertuko da".(Patagoniako argazkia)NRDC-ren web-orrian (http://www.nrdc.org/laondaverde), albiste honen inguruko ...