"Perito Moreno" glaziarraren erorketa

naturarekinbat 1456151759347 berdeak gara | 2007-11-20 14:26

Memoria apur bat egin nahi izan dugu eta Youtube-z baliatu gara aldaketa kilmatikoaren inguruan zeozer interesgarria aurkitzeko.

Eta zer da begibistan topatu duguna? Argentinako Patagonia aldean dagoen Perito Moreno glaziarraren erorketa 2006. urtean. Bideo hau aukeratu dugu aldaketa klimatikoaren isladapen egokia eta sakona egiten duelako. Zoritxarrez, fenomeno honek sortuko duen hondamendiaren islada txikia besterik ez da.

Bestaldetik, komentatu nahi genuke, harrigarria iruditu zaigula bideoan zehar glaziarra apurtzen den heinean jendearen txaloak entzuten direla. Guri behintzat, tristura, desilusioa eta amorrua bezalako sentimenduak nahastu zaizkigu fenomeno hau ikustean: http://es.youtube.com/watch?v=TZJYN8qnirE&feature=related

(Perito Moreno glaziarra)


Utzi iruzkina: