Prestige-aren V. Urteurrena
2002. urteko azaroaren 13an, 77.000 toneladaz kargatutako petroleroak, fuelola galtzen hasi zen Muxia-ko (Galizia) kostaldearen parean, Espainiako katastroferik larrienetariko bati hasiera emanez.
Itsasontzi hori, denok ezagutzen dugun Prestige zen. Fuelolaren isurpenak Portugalgo iparraldeko, Galiziako, Asturiasko, Kantabriako, Euskadiko eta Frantziako hego mendebaleko itsasaldea kaltetu zuen.
Erantzun masiboa gertatu zen biztanleriaren aldetik, ikusita gobernu zentralaren eraginkortasun eza eta katastrofearen kaltea gutxitzeko propaganda faltsua.
(Prestige hondoratzen)
Horren aurrean, "Nunca Máis" erakundea sortu zen, baina garbiketa ekintzetan 300.000 boluntariok egin zuten lan.
Bihar V. urteurrena ospatuko da, eta Xunta Galiziarrak borondatezko guztiak omentzeko ekitaldiak antolatu ditu "Galiza no corazón" lelopean.
Argi izpirik gabe, txalotzekoa izan zen jendearen mobilizazioa eta ezin da horrelako katastrofea ahaztu, nahiz eta denbora iragan, errakuntzetatik ikasten baita.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: