Ikusi eta ikasi

naturarekinbat 1456151759347 berdeak gara | 2007-10-29 00:12

Aurreko astean, "Lurra" dokumental berriari buruz mintzatu genuen. Internetetik nabigatzen egon eta gero, filmeari buruzko informazio gehiago ematen duen web-gune bat aurkitu dugu, gainera naturaren inguruko gaiak jorratzen dituena: www.euskalnatura.net

Orrialdeak, honakoa dio dokumnetalari buruz: "Earth, Lurra, hala du izena “Deep Blue” pelikula dokumental arrakastatsua burutu zuten Alastair Fothergill eta Mark Lindfield zuzendarien azken pelikulak. BBC-k ekoiztutako pelikula honetan iparraldetik hegoalderako bidaia ikusgarria egin dezake ikusleak, urteko lau urtaroetan banatuta. Pelikularen barruan aldaketa klimatikoa eragiten ari den arazoak eta animalien biziraupenerako senaren krudeltasuna ikus daitezke. Hala ere, ez da pelikula katastrofiko bat, ezta gutxiago ere."

Pelikula hau, Hego Euskal Herriko zinemetan ikusi daiteke urriaren 26tik aurrera. Momentuz, trailerakin uzten dizuegu aurkezpen moduan, Youtuben eskegita dagoena: http://es.youtube.com/watch?v=7n_2A0kW1Uw



Utzi iruzkina: