Horrela pentsatzen duen politikari bakarra? Ziur aski ezetz...
Etxean nengoen lasai-lasai telebista ikusten telebistako eztabaida politiko batean hau irakurri dudanean, nire harridurarako: Mariano Rajoyk uste du ezin dugula aldaketa klimatikoa munduko arazorik larriena bihurtu hori baino beste arazo garrantzitsuagoak daudelako.
Pentsatu dudan lehenengo gauza: "Ez da posible kulturalki eta ekonomikoki 'garatutako herrialde' bateko politikari batek horrelako jarrera izatea. Arnasa hartu eta neure burua lasaitu dut pentsatuz batzuk lehentasun batzuk dituztela eta errespetagarria dela.
Baina lasaitasun horrek gutxi iraun du politikariaren ahotan hurrengoa entzutean: "Nola liteke norbaitek jakitea zer gertatuko den orain 300 urte barru?", aldaketa klimatikoaren teorien inguruko bere eszeptizismoa ausart azalduz.
Tristea da. Tristea da konturatzea bera bezalako ez bakarrik politikari, baizik eta goi-kargu askok, horrela pentsatzen dutela. Azken finean, egoera aldatzeko botererik handiena duten pertsonak.
Hona hemen bideoa:
http://www.informativos.telecinco.es/rajoy/cambio_climatico/dn_56011.htm
Iruzkinak
Utzi iruzkina: