Athleticen eta Bartzelonaren arteko Espainiako Kopako finalak badu epailea: Luis Medina Cantalejo. Hala jakinarazi du gaur Espainiako Arbitroen Batzorde Teknikoak. Jesus Calvo Guadamuro eta Juan Carlos Yuste Jimenez izango dira haren laguntzaileak.Sevillan jaio zen Medina Cantalejo, 1964an, eta 162 partida zuzendu ditu Espainiako Lehen Mailan (1998-1999 denboraldian egin zuen debuta). Nazioarteko 60 neurketa ere arbitratu ditu (2002tik da internazional; 2006an Alemaniako Mundialean parte hartu zuen).Hilaren 13an jokatuko dute Kopako finala, Valentzian (Herrialde Katalanak).
BEHAR ZUEN ETA LORTU DU Zazpi partida irabazi gabe egon eta gero, Alavesek irabazi egin du Gironan; bost puntura du salbazioa. Sailkapenaren atzealdeko taldeetan askotan entzuten da hau: «Partida bat irabazi behar dugu». Alavesen inguruan ere sarritan bota dute baieztapen hori jokalariek eta entrenatzaileak, eta azkenean, atzo lortu zuen garaipena. Gironan nagusitu zen, zazpi partida irabazi gabe egon eta gero. Behar zuen eta lortu du. Javi Lopez entrenatzaile denetik, jokalari guztien ahotan egon da beste hau: «Ondo ari gara lanean, eta asko hobetu dugu». Baina partida joan eta part...
hey!!! blog honetan musikari buruzko azken berriak edukitzeaz aparte, jolastu egin dezakezu eta zure gustuko abestiengaitik bozkatu! gainera kirolak eta albiste garrantzitsuak irakurri ahal izango dituzu. besarkada handi bat. music and more