multikirola (eki-dbh4)

Tau Baskoniak oraindik ez du lortu Berlingo Lauko Finalerako sailkapena, gaur galdu egin duelako Bartzelonaren kontra Euroligako final-laurdenetako laugarren partidan: 63-84. Bina doaz orain. Bosgarren eta azken partida erabakigarria datorren asteazkenean jokatuko dute, Bartzelonan.Maiatzaren 1etik 3ra izango da Lauko Finala, Berlinen, eta Gasteizko taldeak sailkapena lortzen badu, CSKA izango du aurkari finalerdian. CSKA Errusiako taldeak Partizan gainditu du, 3-0 (asteartean irabazi zion hirugarrena).


KORRIKA

multikirola 1456151669744 multikirola (eki-dbh4) | 2009-04-06 17:03

"Esaguzu euskaraz, emaguzu muxu". Hala zioten atzo Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Gasteizen, Korrika 16ren azkeneko lekukoa eraman zuten lagunek euren mezuan. Jendetza bildu zen.AEKren izenean, berriz, Asier Arrondo mintzatu zen, eta euskararen aldeko lasterketa aurten ere "erraldoia eta arrakastatsua" izan dela azpimarratu zuen. "Baina, oraindik ere, egiteko asko dugu. Unescoren arabera, euskara oraindik ere galzorian dagoen hizkuntza gutxitua da, eta hori ez da ahaztu behar. Euskal Herriko instituzio, alderdi politiko, jendarte eragile, merkatari, enpresa eta abarrak ere konpro...


ATHLETIC. Ikusmin handia sortu du Athleticek eta Bartzelonak maiatzaren 13an Valentzian jokatuko duten Espainiako Kopako finalak. Horren erakusgarri, atzo 10:00etan jarri zituzten salgai finala San Mamesen jarriko dituzten pantailetan ikusteko sarrerak (35.000), eta hiru ordutan amaitu ziren denak.  


multikirola 1456151669744

kaixo guztioi!!!! hemen kirol batzuen informazioa eskainiko dizuegu. honekin errazago eskuratuko ahal izango duzue informazioa, eta zuen iritzi librea jarri ahal duzue. besterik gabe, ikusi eta eta ondo pasa gurekin. Nerea eta Maialen

Azken iruzkinak

pepe

pepe 2009-05-05 17:07 #1

Asko guztatu zait zure bloga