KORRIKA
"Esaguzu euskaraz, emaguzu muxu". Hala zioten atzo Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Gasteizen, Korrika 16ren azkeneko lekukoa eraman zuten lagunek euren mezuan. Jendetza bildu zen.
AEKren izenean, berriz, Asier Arrondo mintzatu zen, eta euskararen aldeko lasterketa aurten ere "erraldoia eta arrakastatsua" izan dela azpimarratu zuen. "Baina, oraindik ere, egiteko asko dugu. Unescoren arabera, euskara oraindik ere galzorian dagoen hizkuntza gutxitua da, eta hori ez da ahaztu behar. Euskal Herriko instituzio, alderdi politiko, jendarte eragile, merkatari, enpresa eta abarrak ere konpromisoak hartu behar dituzte, behingoz herritarroi euskara ikasteko eta erabiltzeko dugun eskubidea berma diezaguten. Horretarako, hizkuntz politika instituzioetan bultzatu behar da, administrazioa euskalduntzeko neurri eraginkorrak erabili, umeen hezkuntza eta helduen euskalduntzea eta alfabetatzea indarberritu, lan munduaren euskalduntzea bizkortu, komunikabideak eta euskal kultur jarduna sustatu, diru laguntza politika aztertu eta diru baliabideak handitu".
Dena dela, AEK-k bihar plazaratuko du balorazioa.
Bi urte falta dira Korrika 17 hasteko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: