Napar Ehiza

Ehiza gustuko dugulako.

Guk basurde ehiza soroetako laboreak, alorretako laboreak, mendietako zelaiak… ez hausteko egiten dugu. Jendeak laboreak landatzen dituenean gero basurdeek baserritarren soroak hausten dituzte, muturka eginez, lurrean zuloak eginez eta lurra harrotuz. Basurdeak gauez elkartu egiten dira eta  zelaiak hausten dituzte, basurdeak alorrak hausten dituzte, alorretan beraien gustuko elikagaia aurkitzen dutelako. Basurdeak kamainak egiten dituzte eta kamaina horiek zakardietan egiten dituzte eta hor lo egiten dute gauetan ateratzeko. Basurdeei zikinean ibiltzea gustatzen zaie, baina geh...


Apirilaren bukaeran ehiza garaia bukatu egin zen eta orain ezin da ehizarik egin. Abuztua arte ez da denboraldia irekiko. Orain abuztua arte basurdeak ugaldu egiten dira eta orduan kumeak eginen dituzte.Ugaltzen uzten dira, basurde gehiago izateko eta basurderik gabe ez gelditzeko. Hurrengo denboraldia abuztuaren 20a aldera hasiko da. Orduan basurde asko egonen dira eta gu horiek ehizatzen saiatuko gara. Irailean basurde ehizara pertsona gutxiago joanen dira, hilabete horretan uso ehiza sasoia delako. Azken urte hauetan uso gutxiago pasatzen da Nafarroatik, uso aunitz kostaldetik joaten dir...


Nola egiten dugu ehiza?

2 1
Mikel232 1553157267380 Napar Ehiza | 2019-04-29 09:46

Guk ehiza mendietan egiten dugu.Goiz-goizetik perreroek txakurrak hartzen dituzte eta errestoak begiratzera joaten dira .Errestoak ez baldin ba dituzte harrapatzen, beste mendi batera joaten dira.Han berriro txakurrak hartu eta errestoak begiratzen dituzte. Errestoa harrapatzen badute txakurrak zaunkaka hasten dira eta orduan txakurrak pertsona basurdea joan den lekura gidatzen du. Gero perreroak basurdeak lokalizatzen ditu eta emisoratik punteroak abisatzen ditu.nPunteroak eskopetarekin leku batzuetan jartzen dira basurdea hiltzeko. Leku horietan basurde paseak izaten dira. Puntero guztiak...


Mikel232 1553157267380

Ni Mikel Lorente naiz 13 urte ditut eta Gaztelun bizi naiz . Denbora librean futbolean jokatzen dut eta lagunekin egoten naiz . Nire familiako bakarra naiz ehiza gustuko dudana. Ni Mikel Santesteban naiz 13 urte ditut eta Zubietan bizi naiz. Denbora librean lagunekin egoten naiz eta ehizara joaten naiz. Nire familian afizioa handia daukagu eta asteburuetan joaten naiz. Guk ehizaren gaia hartu dugu afizioa dugulako eta disfrutatzen dugulako.

Azken iruzkinak