Zergatik egiten dugu ehiza?

Mikel232 1553157267380 Napar Ehiza | 2019-05-16 09:21

Guk basurde ehiza soroetako laboreak, alorretako laboreak, mendietako zelaiak… ez hausteko egiten dugu. Jendeak laboreak landatzen dituenean gero basurdeek baserritarren soroak hausten dituzte, muturka eginez, lurrean zuloak eginez eta lurra harrotuz. Basurdeak gauez elkartu egiten dira eta  zelaiak hausten dituzte, basurdeak alorrak hausten dituzte, alorretan beraien gustuko elikagaia aurkitzen dutelako. Basurdeak kamainak egiten dituzte eta kamaina horiek zakardietan egiten dituzte eta hor lo egiten dute gauetan ateratzeko. Basurdeei zikinean ibiltzea gustatzen zaie, baina gehien gustatzen zaion gauza putzuetan bainatzea da eta hori egiten dute mendietako putzuetan. Putzuetan zulo handiak egiten dituzte eta zulo horiek ura dute, urak lokatza dute eta basurdeak hor lurrean etzan eta bueltak ematen dituzte. Espero dut ehiztari gehiago basurde ehizan hastera basurdeak hiltzeko! Ez utzi basurdeak alorretako eta soroetako laboreak haustea!!


Utzi iruzkina: