Ehizaren denboraldia

Mikel232 1553157267380 Napar Ehiza | 2019-05-06 09:52

Apirilaren bukaeran ehiza garaia bukatu egin zen eta orain ezin da ehizarik egin. Abuztua arte ez da denboraldia irekiko. Orain abuztua arte basurdeak ugaldu egiten dira eta orduan kumeak eginen dituzte.Ugaltzen uzten dira, basurde gehiago izateko eta basurderik gabe ez gelditzeko. Hurrengo denboraldia abuztuaren 20a aldera hasiko da. Orduan basurde asko egonen dira eta gu horiek ehizatzen saiatuko gara. Irailean basurde ehizara pertsona gutxiago joanen dira, hilabete horretan uso ehiza sasoia delako. Azken urte hauetan uso gutxiago pasatzen da Nafarroatik, uso aunitz kostaldetik joaten direlako. Usoak kostaldetik joaten badira jendeak uso ehiza egiteari utziko dio eta ehiza handian hasiko dira, basurde eta basahuntza ehizan hain zuzen. Leku batzuetan basurde ehiztari gutxi daude, gehienak uso ehizara joaten direlako. Gainera, ehiztari gehiago behar dira ehiza handian, basurdeak nekazarien zelaiak hausten dituztelako. Denboraldia ez denean nekazari batzuk kexak jartzen dituzte zelaiak hausten dituztelako, kexak ehizako nagusiari ematen dizkiote eta nagusiak mendi guardari ematen dizkio, denboraldia ez denean mendi guardekin batida bat egiteko. Batida egiteko, aurretik horretarako izena eman beharko duzu. Batidan parte hartzeko gauza guztiak legeak agintzen duen bezala izan beharko dituzu, mendizainak paperak, karneta… ongi dauden begiratuko dizulako. Zerbait gaizki baduzu isun bat jarriko dizute edo eskopetaren baimena kendu ahalko dizute. Erne ibili!!


Utzi iruzkina: