Nola egiten dugu ehiza?
Guk ehiza mendietan egiten dugu.Goiz-goizetik perreroek txakurrak hartzen dituzte eta errestoak begiratzera joaten dira .Errestoak ez baldin ba dituzte harrapatzen, beste mendi batera joaten dira.Han berriro txakurrak hartu eta errestoak begiratzen dituzte. Errestoa harrapatzen badute txakurrak zaunkaka hasten dira eta orduan txakurrak pertsona basurdea joan den lekura gidatzen du. Gero perreroak basurdeak lokalizatzen ditu eta emisoratik punteroak abisatzen ditu.nPunteroak eskopetarekin leku batzuetan jartzen dira basurdea hiltzeko. Leku horietan basurde paseak izaten dira. Puntero guztiak puntuan jartzen direnean perreroak elkartzen dira beraien txakurrekin. Perreroek noiz sartu behar diren abisatzen eta txakurrak soltatzen dituzte. Txakurrak zaunkaka hasten dira errestoan daudelako eta basurdea mugitzen dutenean zaunka diferentea egiten dute. Gero perreroek punteroak abisatzen dituzte basurdea mugitu duela eta orduan punteroak erne egoten dira. Hiltzean denak elkartzen gara eta argazki bat egiten dugu. Gero basurdea etxera eramaten dugu garbitzera. Basurdea zintzilikatu egiten da eta larrua kentzen zaio. Larrua kendu eta gero tripak ateratzen zaizkio. Gero idortzen uzten da eta idortzen denean puskatu egiten da. Normalean izozkailuan sartzen da haragia mantentzeko.
Iruzkinak
2019-04-29 13:18 #1
Ongi etorri Blogak.eus komunitatera!
Utzi iruzkina: