Blogak 2.0 ekimen interesgarria Deusto-n
Ostegun hontan izan ginan Deustu-ko Unibertsitatean Blogak 2.0 jardunaldian. Bertan “internet berriko” hainbat ekimen aurkeztu ziren (agian gehiegi...) eta baita balio izan zidan hainbat web ekimenen atzean dauden aurpegiak ezagutu ahal izateko. Ez noa guztia goitik behera esplikatzera. Beste batzuk egin bait dute dagoeneko, saiatuko naiz erreflexio txiki bat egiten Euskal Blogosferaren momentuari buruz.
Oso bizirik ikusi nuen Euskal Blogosfera, hainbat gauza desberdin bait dabiltza lehen pausuak egiten:
Zabaldu.com: Pare bat aste eskas darama honek martxan eta Meneame-n euskal bertsioa dela esan dezakegu. Euskal munduan dauden berrien sailkapena du helburua. Hemendikan animatu nahi nuke Arkaitz aurrera jarraitzera.
Sustatu: Euskararen munduan berri biltzaile inportanteena dela esan dezakegu. Euskararen bihotza internet-en.
Aurki.com: Euskal bilatzaile eta jario gordailua.
Tagzania: Mundua etikatatzeko ekimena da Luistxo Fernandez-ek aurkeztu zuena. Eskatu zuen diru publikoekin eginda dauden ortomapak erabili ahal izatea bere sisteman eta publikoak izatea, bitartean Google Maps-ek ematen duen resoluzioa erabili behar...
Irratia.com: Deustu-n ezagutu nuen Patxi Gaztelumendi. Oso interesagarria da beraien ekimena irrati bat internet-en izatea. Podcast bidez programa zaharrak entzun ahal izatea...
Blog sortzaileak. Atal honetan Blogari.net eta Blogak.com aipatuko nituzke. Era erraz batean zure bloga sortzen uzten dituzten sistema irekiak.
Zihur zerbait laga dudala tinteroan baina beno hemen duzue zuzentzeko aukera....
Jardunaldi berari buruz asko gustatu
zitzaizkidan Gorka Julio
bere aurkezpen biziarekin eta Julen
Iturbe-k egin zuen analogia Hierro-ko irla eta gauregungo
enpresa-ren analogia burutxua.
Bestalde aipatzekoa Luistxo
Fernandez-en ironia Loic Le Meur
blogari frantsesarekin eta tamalgarria EITB24-ko
Lontzo Sainz eta Irratia.com-eko Patxi Gaztelumendi-ren arteko
diskusioa... Uste dut ez zela ez momentua ez toki egokia; agian,
trapu zikinak etxean garbitu behar dira, baina egia da askotan
gertatzen dela dirua dagoen tokietan bultzada falta dela eta adorea
dagoen ekimetan diruaren bultzada. Penagarria baina bideratzeko
denboraz gabiltza!!! Euskal Blogosfera Aurrera!!!
Iruzkinak
ptx | irratia.com 2006-04-10 17:36 #1
Penagarria zergaitik?

Blogak 2.0 ez zen eztabaidarako leku aproposa orduan.
EITB24.com putxerazo bat dela esateko ze jo behar dugu legebiltzarrera?
web 2.0 jardunaldiak ez dira aproposa e-blogosferaren berri emateko, eta konparaziorako adibide instituzional bat gogora ekartzea, 18 langile eta link bat ere ez! Hori da web 2.0?
Blogosfera aintzat hartzen ez duten medioak ari dira sortzen botere publikoetatik... eta gu beti ixilik.

Zure arrazoiak irakurri gura nituzke, ahal balitz behintzat.

admin 2006-04-11 22:48 #2
Kaixo Patxi!!

Penagarria gaur egun diru publikoa barra-barra duen portal batek EITB24.com ez jakinaraztea Euskal Blogosferan dabilen mugimendu guztia (zabaldu.com sortua zela, sustatu-ri erreferentziarik bere ibilbide zabalean...), horri buruz ari nintzen esaten nuenean hori bideratzerikan bazegoela. Gainera Lontzo-k eskua luzatu zizun (bihotzez izan zen ez dakit...) behar ziren tokietan ateak ikutzeko gauza guzti horiek aldatzeko eta zerbitzu publikoak zuena moduko ekimenei bultzada eta laguntza emateko.

Ez nuke nahi nire aurreko zure kontrako eraso pertsonal bat bezala hartzerikan, azken finean pertsonen arteko iritzi elkar-trukaketa batean datza Web 2.0 delako edo ez delako hori.

Hala era nire ustez nahiz eta zure arrazoiak izan, modua ez zen egokiena izan. Eta aurrekoan nioenez: "askotan
gertatzen da dirua dagoen tokietan bultzada falta eta adorea
dagoen ekimetan diruaren bultzada".

Horregaitik ez dut bukatu nahi zorionak eman gabe zuen lanagatik eta bide horretan jarraitzeko adorea eta bultzada bait dira Euskal Blogosfera bide egokian jarriko dutenak. Ondo izan!!!

Utzi iruzkina: