LEMNISKATA

GOIERRIKO ZIENTZIA SARE HERRIKOIA

Urtarrilaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan Imanol Ituiñoren saioa hasi aurretik II Lemniskata Matematika argazki lehiaketako sariak banatuko ditugu. Leku berean ikusi ahal izango da erakusketa ostiralean. Larunbatean hasi eta 22 arte Beasaingo Usurbe aretoan egongo dira ikusgai. Hurrengo astean Ordiziako Barrena jauregian eta, segidan Lazkaon kultur etxean.


Urtarrilaren 15ean, ostiralean, arratsaldeko 19:00etan Beasaingo Igartza jauregian Imanol Ituiñok eskainiko digu "Matematika, zinema eta magia" izeneko ekitaldia.


    40. minututik aurrera    


Jarraian duzu "Urtarrila, Matematikaren bila 2016", "Matematika eta zinema" zikloaren programazioa.  



Arrakasta haundiz Beasain, Ordizia eta Lazkaon erakusketa amaitu ondoren, datorren ostegunean, abenduaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan Beasaingo Igartza jauregian INDAR 75 URTE. SORMENA ETA BERRIKUNTZA hitzaldia eskainiko digute Indar enpresako arduradunek. Hitzaldiaren ardatzak, honakoak: nondik gatoz? non gaude? nora goaz?


Datorren ostiralean, azaroak 27, arratsaldeko 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian Azaroa, Zientziaroa 2015eko beste ekitaldi bat izango dugu; hain zuzen ere, Beasaingo ikerlari eta ekintzaileak: Ainhoa Arrese, Itziar Aldabe, Pedro Alvarez eta Alberto Conde. Ekitaldi honetan bakoitzak 15 minutuz bere proiektu eta esperientziaren berri emango digute. Bakoitzaren amaieran 5 minutuz galderak egiteko aukera izango da. Amaieran, ohikoa dugun moduan solasaldia izango dugu pintxo eta edariz lagunduta.


 


Beasaingo Indar enpresak 75 urte bete ditu aurten. Hori dela eta, Lemniskatak urtero bailarako enpresa bat gizarteratzeko egiten duen erakusketarako aukeratu du. Erakusketa, azaroaren 16an, astelehena, 19:00etan Beasaingo Usurbe erakusketa gelan inauguratuko  da. Nondik datoz, non daude eta nora doaz? Galdera hauei saiatu dira Indar enpresakoek erantzuten. Beasainen 16tik 22ra egongo da zabalik eta, hemendik, Ordiziako Barrenara egingo du bidaia. Bertan, 23tik 27ra. Eta bidaia Lazkaoko kultur etxeko erakusketa aretoan amaituko du, azaroak 30etik abenduak 4a bitartean ikusteko aukera iz...


Datorren ostiralean, azaroak 13, arratsaldeko 19:00etan Beasaingo Igartza jauregian Demokraziako Beasaingo Alkate Hautetsiekin solasaldi antolatu dugu. Solasaldi hau Oihana Sarasola kazetari lazkaotarrak zuzenduko du. Guztiei omenaldi xume bat egin nahiean solasaldi bat antolatu dugu eta bertara legealdi bakoitzeko alkatea gondidatu dugu garai bakoitzeko hautetsi guztiak ordezkatuz. Aldiko eginkizun garrantzitsuenak, anekdotak eta bizipenak oroimenera ekarri nahi ditugu Beren esperientzietatik jakin nahiko genuke ere zein ahulgune eta idargune ikusten dituzten Beasaingo etorkizunean. Juan L...