LEMNISKATA

GOIERRIKO ZIENTZIA SARE HERRIKOIA

Ostiralean, otsailak 12, arratsaldeko 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian, Manuel de Leónek "La Herencia de Alan Turing" izenburuko hitzaldia eskainiko digu. Otsailak 11an "The Imitation Game" filman Alan Turing ezagutzeko aukera izango dugu. Manuel de León, matematikari ospetsua, urtetan CSICeko ICMATeko zuzendaria izan da.  


Datorren ostegunean, otsailak 11, iluntzeko 21:30etan, Beasaingo Usurbe aretoan, Goieniz Zineklubarekin batera "The Imitation Game" filma eskainiko dugu. Filma hau 2014ean estreinatu zen eta Bigarren Mundu Gerrako gertakizun batean oinarrituta dago; hain zuzen ere, enigma kodearen inguruan eta Alan Turingek egindako lanaz. Filmaren aurretik, "Pipas" laburmetraia ikusteko aukera izango dugu.  


Datorren asteartean, otsailak 9an, arratsaldeko 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian, Jose Luis Elorzak "La Empresa Participativa Integral (EPI) liburua aurkeztuko du. Jose Luis Elorza beasaindarrak bere tesi doktoralean oinarritutako liburua aurkeztuko du.  


Aste honetan, ekitaldi bakarra dugu; hain zuzen ere, "Urtarrila matematikaren bila" zikloaren barruan, matematika argazki lehiaketako erakusketa Lazkaoko kultur etxean izango dugu ostirala bitartean. Hurrengoan, ez dugu aspertzeko betarik izango. Hau da otsailerako dugun programazioa:      -Otsailak 9an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian, "Goierri Sortzaile eta Berritzailea" zikloaren barruan Jose Luis Elorza "La empresa Participativa Integral (EPI) liburua aurkeztuko du.      -Otsailak 11an, iluntzeko 21:30tan, "Urtarrila...



Datorren ostiralean, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian "Urtarrila Matematikaren bila" zikloaren barruan, Jose Mª Sorandok "Matemáticas y cine" saioa eskainiko digu (gazteleraz). José María Sorando Zaragozako instituto bateko irakaslea da eta bi liburu eta hainbat web orritan ezagutzera eman du matematika nola landu film desberdinetan oinarrituta. "100 escenas de cine y televisión para las clases de matemáticas" y "Aventuras matemáticas en el cine" liburuetan 200 eszena ditu bilduta. Hitzaldi benetan erakarga...


Hurrengo astelehenetik, urtarrilak 25, ostirala bitartean Ordiziako Barrena jauregian ikusgai egongo da II. Lemniskata Argazki Lehiaketako erakusketa.   1. saria. INGURATUTA. XABIER MATA 2. saria. MUSAC 3. saria. FRAGIL ESTRELLA Bertakoen saria. TRIANGELUAK


Datorren ostiralean, urtarrilaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian, "Matemagia" espektakulua Fernando Blascoren eskutik. Fernando Blasco Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Matematika Aplikatuko irakaslea izateaz gain, dibulgatzaile sutsua dugu. Eta horretan erabiltzen du magia. Bere ekitaldia nazioartean ere egin du. Beasainen bigarren aldiz dugu, izan ere, aurrekoan arrakasta itzela lortu zuen.


stiralean, 2016-01-15ean, arratsaldeko 19:00etan, II. Lemniskata Matematika Azgazki lehiaketako emaitzak jakitera eman ziren eta sariak banatu ziren. Hona hemen urtarrilaren 13an Argizpi Beasaingo Argazkizale Elkarteko kideek hartutako erabakia:      1. saria Xabier Mataren "Inguratuta" argazkiari.      2. saria Marcos Acearen "Musac" argazkiari.      3. saria Natxo Etxebarria "Frágil estrella" argazkiari.      Bertakoen argazki hobena saria Iñaki Erauskinen "Triangeluak " argazkiari. Hona hemen ar...


Nor da Imanol Ituiño? Hona hemen berak egiten duen aurkezpena.